jueves, 3 de marzo de 2011

jueves, 27 de enero de 2011

ecuador... azken txanpa

Apa,
Colombia atzen utzi eta Ecuadorren sartu nintzen azkeneko aldiz.Teorin ia ezin naiz gehio sartu ecuadorren urte bete pasa arte.Beraz azkeneko egunek aprobetsatu behar.
Colombiako Pastotik zuzenen aduanara.Tramitek ti-ta baten in ta Tulcan-era.
Tulcanen ia 3 bat aldiz eon naiz eta kanposantua ikusteke nauken oindio.Izugarria kanposantua.arbustrokin eginiko figura piloa,elaiak,estauak,etab...ikustekoa benetan.Ta gratis,ez dala gutxi.
Tulcanutzi eta Otavalo-ra.Otavalo e ezagutzen nun baino merkatu artesanala eta bertako giroa berriro ikusteko gogkin neon. Bertan 2 egun pasata Quitora itzuli nintzen.Giovana eta Naroan etxen geratu naiz egun hauetan. Lasai lasai hirtik buelta batzuk eta Iganden Zumarragako Xiker eta Donostiako iratikin Guayama San pedro aldera jun nintzan.
Guayama San Pedro Cotopaxi probintziko komunitate txiki txiki bat da,Quilotoa lagu ondon.Xiker boluntario bezela dabil,irakasle eta gu bixitan jun ginen.
Leku txiki txikia,baino oso interesgarria.Eskolako lokal baten geratu ginen lotan ta egunez xiker eskolan zeon bitarten,paseo bat lagunara.Ikusgarria hau ere.Ur berdea,sumendi baten kraterrran.paregabea.
Eta hrrin gauza gutxi iteko.Eskolan bueltaka umekin,herriko jendea ezagutu,umeei pulserak iten erakutsi...oso jende jatorra benetakoa.Emakumek jaztekar tipkoa,oso koloretsua eramaten due eta mutilek aldiz,jantzi "normalak",modernogoak.
Guayaman egun batzuk pasata berriz ere buelta Quitora.Guayamatik ateatzeko autobus bakarra dau,goizeko 3tan.Errepide eskaxa,ordu batzuk musika a tope eta goizeko 9tako Quiton neon.Quitora biden "sorpresa" txikia.Eguraldi onak lagunduta Cotopaxi sumendia parez pare ikusteko aukera.Qutioko terminaletik ebai ikusten zan.Bista itzela.
Eta holaxe,behin Quiton,beize Naroa ta Giovanan etxera.Gaur Giovanan urtek dia eta zeoze ingo deu ospatzeko.
Ta Quito astebukaera pasata utziko det,berriz ere iparralderuntz Colombia aldera.Ea zenbateko permisoa ematen diaten bertan.
ondo izan
gorka


























































sábado, 15 de enero de 2011

Urte berri on...Bogota,Vilavicencio,Ibague eta San Agustin

Ap,
Urte berri On aurena,espero det ondo pasa izan urteko azken egunak.
Nik gabonak pasat,Bogota ingurun geratzea erabaki nun.Alexan etxen eguin batzuk pasat,bere familikin Villavicencio aldera jun nintzen egun pare bat pasatzera.Villavicencio Meta provintzin dau,hiri normala baino inguru politekin.Hori bai,kriston beroa.Egun parea pasa ta gero,Bogotara iztuli nintzen.Berriz ere Aguapanelitas-ekoekin atera ginen gauen kaleko jendei jaten ematera eta urtezahar bezperan urtea bukatzeko afaritso bat + juerga.
31n Mar-en etxera bueltatu ginen,Vivi eta Juampa argentinarak eta estatu batutako tipo batzuk.Afrai lasia,mahattsak jan eta 2,30tako etxera.1en goizen goiz Ibague aldera atera nintzen autobusez.Bertan beriz ere natalia etxera jun nintzen eta bere familikin bazkaldu ta gero,piszina baten botaa pasa genun atsaldea.Hemen berok gogor jotzen do garai honetan.Ibaguen 10 bat egun pasa nitun natalia etxen.Egun parea inguruko herritxok bixitau,bertako lagunekin atera, plater tipikok jan etab...primeran pasa nun.
Ibague utzi eta hegoalderuntz abiatu nintzen.Neiva hirin eskala txikia eta zuzenen Pitoloito herrira.Pitoloito,San Agustin herritik gertu dau eta bertan Colombiako parke arkeologiko garantzitsuebna dau.Mendi eta urjauzi ederez inguratuta eta Magdalena ibaiaren ( Colombiako garantzitsuenetarikoa) sorlekutik gertu.
San Agustin ingurutan pare bat egun pasa nitun.bordones urjauzi ( 400 metrotik gora) itzela ikusi nun,parke arkeologikoa...eta asko ibili mendi ingurutan.Primerakoa eta bertako kafetero batzukin hitzegiteko aukera izan nun, nola lan iten duten,gerrilan kontuk,etab...
Ia San Agustin utzi eta Pastora bueltatu naiz,Ecuadoretik 2 ordura.Iganden sartuko naiz azkeneko aldiz ekuadorren.Bertan iparaldeko herri batzuk bixitau,Quito eta Quilotoa kratera ikusteko intentzioa dauket.Quilotoa ingurun Zumaragako ( edo Urretxu ez dakit seguro) Xiker dau boluntario bezela, berakin elkartzeko aukera izango detela uste det.
ta oingoz besteik ez.Ecuadorretik beize Colombiara eta gero...auskalo.
al ondo segi
gorka