jueves, 18 de febrero de 2010

La Paz eta Oruro

Apa,
aurrekon esan bezela La Paz aldera jun nintzen Cochabambatik zuzenen.Autobusen nahiko ondo,7 bat ordu baino przio erdin atera nun txartela.Goizeko 9tan terminalera jun eta 8,30tako autobusera igo nintzen!!
Ta La Paz berriro ere,urtebete ta gero,berriz ere El Alto-tik La Paz-erako bidea ikusgarria.Hiria zulo baten dau eta DENA edifikaturik dau,mendi magal guztik...eta atzekalden,ande mendilerro ikusgarriak.Benetan hiri itsusia da baino zerbait erakargarria dauke....Autobusen neola Mariana argentinarraren deia jaso nun,bera La Paz-en zeola eta hostal merk baten lekua zeola.Hostalera jun,sorginen merkatu ondon ( hemen llama fetok saltzen dituzte zorte onerako!!!!) eta Mariana eta Damien frantsesakin elkartu nintzen garagardo parea edatera,gero Marco frantsesa ere elkartu zan.
La PAz-en lasai ibili ginen,batez ere Marco,veronica italiarra eta ni.Hostal berdinen geuden eta bueno,hiria ezagutzen,juerga txikik,bertako lagun batzukin eon...ia 4000mtrora dau hiria eta dena aldapaz betea (Eibar bezela) eta asko kostazten da kaletatik ibiltzea,oso neketsua da..eta honi kutsadura gehitu behar zaio!!!
Asteburuako karbanalak ospatzeko,Orurora jutea pentsatu genun.MAriana eta Damien ostegunen jun zien,Marco osiralen eta Vero eta ni,larunbat goizen.
Bolibiako iñauteri famatunak die Orurokok eta lo iteko lekua garestitso dau.Mariana eta Damien-ek logla bat aurkitu zuten eta bertan 13 pertsona sartu ginen zapatun lo iteko (35 bolibiano = 3,5 euro) pertsonako.Bolibia izateko oso garesti!!!
Ta karnabalak,sin mas.Jende asko,desfile bat da iñauterin oinarri ( rio de janeiroko sanbodromoa bezela),oso folklorikoa,koloretsua...baina festa gehio espero genun.Desfile eremutik kampo,ez zan juerga handirik ikusten.Ohitura da jende artn ura,espuma...elkar jaurtiztea, ta guk horrela pàsa genun atsalde osoa.Gainea gu "gringok" izanda,jende guztin ikuspuntun geunden.Nahiko ondo.Gauen,desfilea ikustea lortu genun,modu "ilegal" batez ( ikusteko 40 dolar eskatzen zituzten).Iskilara bat,jendearen mozkortasuna...aprobetxatuz lortu genun.Gauekoa ikusgarrigoa da,dantzak,sua...baino sin mas.Ondorengo juerga ez zan horrenbestekoa izan.
Alamoduz lo in,iganden lasai lasai La Paz-era buelta eta berriz ere hiriko erritmora moldatu.
Hurrengo egunak Marco,vero eta Marianakin pasa nitun.Ondo afaldu,txarla luzek hostalen,Alasita merkatua bixitau ( miniaturen merkatua da.Edozer gauzaren miniaturak daude;dirua,erropa,etxek,zementoa,zereal kaxak...eta zerbait erosita,gauza hori errealitae bihurtzen omen da.Nehi oilo bat oparitu ziaten!!!)..eta azken egunerako berriz ere Death Road delakoa.60 km aldapa bera bizikletan.Iaz bezela,pasada bat.Aurtengon laino gutxigo zeon eta paisaia ikusteko obe zeon.
Azken txango hau inda,gaur gozien autobusa Puno ( peru) aldera.
Bidaia lasaia, Casandra argentinarrarekin batera,aduana arazoik gabe eta hiri itsusi honetan 2 egun pasatzeko asmoz Cuscora itzuli aurretik.
holaxe ba,ondo segi.
gorka.



martes, 9 de febrero de 2010

Santa Cruz de la Sierra

Apa,
Bueno,bueno...azkenen espero baino denbora gehio pasako det Bolibian.Santa Cruz-en bakarrik 2 aste pasa ditut,beraz pixkat luzauko da asuntua.
Alvin-en etxenondo pasa nun baino bere familiakin txarla bat mantentzea oso zaila da,bolibiar askorekin bezela.Pena bat,ezin bait da asko ezagutuko beraiei buruz.
Aurreneko astebukaera pre-karnabalak ikusten pasa nun.Desfilek,karrozak,dantzak... nahiko polita eta koloretsua.Bestelakon,lasai lasai alvin-en familiakin.Asten zehar aldiz,hiria ezagutzen.Ez dauke aparteko ezer.Bolibiako 2.hiria da tamaianan eta populazion, eta nahiko kaotikoa da.Katedrala da elegantea eta handia izanda,txoko kurioso asko ere dauzke.
Bertan, Viviana ezagutu nun, santa cruz bertakoa.Hostal-taberna antzeko bat montatzekotan dabil eta etxe zahar-handia txukuntzen laguntzera eskeini nintzen.Vivi-n lagunak ezagutzen ere jun naiz eta horrela Mariela argentinarra ezagutu nun.Bere gurasok bolibian jaiotakok die eta bertan etxea edukita,oporretan dabil bolibian.Bere etxera gonbidatu ninduen hurrengo egunetarako eta horrelako eskeintzak ezin ukatu.Alvin agurtu eta bere etxera jun nintzen ostiralen.
Bigarren aste hauguztiz desberdina izan zan eta oso dibertigarria neretzako.
Astebukaeran barbakoa Vivi-n etxen,Marielakin hiriko merkatu desberdinetara jun nintzen,txarla asko...
merkatun asuntoa da "punto y aparte".Herri handik bezela daude  antolauta.Dendatxo pilloa,dentistak,medikuk,jatetxek,funerariak...denetarik eta nahiko kaotikok era beren.Era guztiko usainak nahastuta,umek alde batetik bestera korrika biluzik, kale txakurrak...Hori bai,pena pixkat ematen do askotan ume jaioberrik mahia azpin lurren lotan ikustea...Kartera begi bistan mantendu eta listo,disfrutatzera.
asten zear ere Enersto espainiarra eta Marco frantsesa ezagutu nitun.Aurrena brazilera bidean eta frantsesa, braziletik bueltan.Tipo jatorrak eta istorio xelebre askorekin.
Azken egunak, bertako produktuk probatzen  ( fruta eta jaki asko, achachairu frutua izarra izanik),juegan,kontzertu baten...eta Marielakin batera, etxeko komunea konpondu nahien!!!
Pena pixkatekin Santa Cruz uztea erabaki nun eta bidaiarekin jarraitu,Cochabamba aldera.Euriteak diela eta errepideak itxita zeudela esaten ibili zan mundui guztia, eta egie esan ez nun batere arazoik euki biden,lur pixkat errepiden eroita baino sin mas.Euriten kontua nahiko fuerte da oin.Peru eta bolibiako leku asko isolauta daude ( machu pichui adibidez) eta bertako errepidek eta txofer alkolizatuk ikusita,nahiko abenturatzea da bidaia itea.Amazonia hasieran dau santa cruz eta ibaiak gainezka azkar iten due, baino esan bezela dena ondo jun zan.10 bat orduko bidaia lasaia,paraje ikusgarrik...errepidea garbitzeko gelditu txikia in genunen Vanessa brazildarra ezagutu nun.Brasildar asko bezela Bolibiara datoz ikastera,askoz ere merkeagoa dalako eta urte bete inda,brasilera bueltatu daizke "interkanbio "programen bidez,eta bolibiako prezioak ordainduta.Hori bai,gaztelera hitzik ere ez!!
Behin Cochabamban,Vanessakin atera nintzen afaltzera eta juergan.Juerga latza dau hiri honetan, Bolibiako hiri handienetarikoa izanik.Igandea lasai pasa eta Astelenen Marco frantsesakin elkartu nintzen berriro ere.Nik Cochabamba ezagutzen nun baino marcokin "cristo de la Concordiara" igo nintzen,milaka iskilara igota.Munduko "cristo" handiena ( 33 m y un poquito),Rio de janeirokoa baino zentimetro batzuk handiagoa da.
Gauen bertako janari tipiko parea jan ( silpancho,pique de lobo...) eta listo.
Ta holaxe.Oin La Paz aldera noa eta astebukaeran seguraski Oruro-ra,karnabalak pasatzera.
Klikatu hemen
Oso ikusgarrik eta koloretsuk omen die,amerikako garrantzitsuenetarikok eta turista kopuru handikin.Lo iteko lekua lortzea zaila omen da eta igual San fer min espiritua jasota,gaupasa luzea ingo deu.Arazoa bat: Oruro ia 5000 metrora dau eta hotza ikustekoa izango da...baino bueno,sakrifikatzea ez da txarra ez?
aiooo