Bueno,bueno...azkenen espero baino denbora gehio pasako det Bolibian.Santa Cruz-en bakarrik 2 aste pasa ditut,beraz pixkat luzauko da asuntua.
Alvin-en etxenondo pasa nun baino bere familiakin txarla bat mantentzea oso zaila da,bolibiar askorekin bezela.Pena bat,ezin bait da asko ezagutuko beraiei buruz.
Aurreneko astebukaera pre-karnabalak ikusten pasa nun.Desfilek,karrozak,dantzak... nahiko polita eta koloretsua.Bestelakon,lasai lasai alvin-en familiakin.Asten zehar aldiz,hiria ezagutzen.Ez dauke aparteko ezer.Bolibiako 2.hiria da tamaianan eta populazion, eta nahiko kaotikoa da.Katedrala da elegantea eta handia izanda,txoko kurioso asko ere dauzke.
Bertan, Viviana ezagutu nun, santa cruz bertakoa.Hostal-taberna antzeko bat montatzekotan dabil eta etxe zahar-handia txukuntzen laguntzera eskeini nintzen.Vivi-n lagunak ezagutzen ere jun naiz eta horrela Mariela argentinarra ezagutu nun.Bere gurasok bolibian jaiotakok die eta bertan etxea edukita,oporretan dabil bolibian.Bere etxera gonbidatu ninduen hurrengo egunetarako eta horrelako eskeintzak ezin ukatu.Alvin agurtu eta bere etxera jun nintzen ostiralen.
Bigarren aste hauguztiz desberdina izan zan eta oso dibertigarria neretzako.
Astebukaeran barbakoa Vivi-n etxen,Marielakin hiriko merkatu desberdinetara jun nintzen,txarla asko...
merkatun asuntoa da "punto y aparte".Herri handik bezela daude antolauta.Dendatxo pilloa,dentistak,medikuk,jatetxek,funerariak...denetarik eta nahiko kaotikok era beren.Era guztiko usainak nahastuta,umek alde batetik bestera korrika biluzik, kale txakurrak...Hori bai,pena pixkat ematen do askotan ume jaioberrik mahia azpin lurren lotan ikustea...Kartera begi bistan mantendu eta listo,disfrutatzera.
asten zear ere Enersto espainiarra eta Marco frantsesa ezagutu nitun.Aurrena brazilera bidean eta frantsesa, braziletik bueltan.Tipo jatorrak eta istorio xelebre askorekin.
Azken egunak, bertako produktuk probatzen ( fruta eta jaki asko, achachairu frutua izarra izanik),juegan,kontzertu baten...eta Marielakin batera, etxeko komunea konpondu nahien!!!
Pena pixkatekin Santa Cruz uztea erabaki nun eta bidaiarekin jarraitu,Cochabamba aldera.Euriteak diela eta errepideak itxita zeudela esaten ibili zan mundui guztia, eta egie esan ez nun batere arazoik euki biden,lur pixkat errepiden eroita baino sin mas.Euriten kontua nahiko fuerte da oin.Peru eta bolibiako leku asko isolauta daude ( machu pichui adibidez) eta bertako errepidek eta txofer alkolizatuk ikusita,nahiko abenturatzea da bidaia itea.Amazonia hasieran dau santa cruz eta ibaiak gainezka azkar iten due, baino esan bezela dena ondo jun zan.10 bat orduko bidaia lasaia,paraje ikusgarrik...errepidea garbitzeko gelditu txikia in genunen Vanessa brazildarra ezagutu nun.Brasildar asko bezela Bolibiara datoz ikastera,askoz ere merkeagoa dalako eta urte bete inda,brasilera bueltatu daizke "interkanbio "programen bidez,eta bolibiako prezioak ordainduta.Hori bai,gaztelera hitzik ere ez!!
Behin Cochabamban,Vanessakin atera nintzen afaltzera eta juergan.Juerga latza dau hiri honetan, Bolibiako hiri handienetarikoa izanik.Igandea lasai pasa eta Astelenen Marco frantsesakin elkartu nintzen berriro ere.Nik Cochabamba ezagutzen nun baino marcokin "cristo de la Concordiara" igo nintzen,milaka iskilara igota.Munduko "cristo" handiena ( 33 m y un poquito),Rio de janeirokoa baino zentimetro batzuk handiagoa da.
Gauen bertako janari tipiko parea jan ( silpancho,pique de lobo...) eta listo.
Ta holaxe.Oin La Paz aldera noa eta astebukaeran seguraski Oruro-ra,karnabalak pasatzera.
Klikatu hemen
Oso ikusgarrik eta koloretsuk omen die,amerikako garrantzitsuenetarikok eta turista kopuru handikin.Lo iteko lekua lortzea zaila omen da eta igual San fer min espiritua jasota,gaupasa luzea ingo deu.Arazoa bat: Oruro ia 5000 metrora dau eta hotza ikustekoa izango da...baino bueno,sakrifikatzea ez da txarra ez?
aiooo
1 comentario:
Pasa dira horko inauteriak?
Hemengoak bai. Hotz handia, baina giro ederra.
Enteratuko zinen ezta?
Segi ondo-ondo.
Muxu bat.
Izeba
Publicar un comentario