miércoles, 25 de marzo de 2009

Bariloche

Osorno
cerro Otto

cerro campanario.bistak


Cerro campanario



Cerro Campanarion




Bariloche.Etxe bat





Bariloche.Plaza
Apa,
Bueno ba berrize Argentinan nau, Baroliche herrin.
Txileko Puerto Varas-etik, Osornora jun nintzen, bertan lagun batekin elkartzeko.Asteburua pasa nun bertan baino autobusekin arazok medio, ezin izan nun apenas berekin eon.Osornora iritsi ta bereala, hostal baten bila neola, sorpresa :ikurrin haundik, eta ez sartzeko debekua, 1. argazkin ikusten dan bezela.Patxi edo basagoitin zeoze izango zelakon neon, baino azkenen jakin nun, kontzesionario bat zala, Euzkadi izenekoa.Osornok ez dauke beste munduko ezer, hiri normal bat, besteik ez.Hau ikusita, astelenen Argentinara pasa nintzen, esan bezela barilochera.
Bidea ikusgarria, baso eta mendi tartetik doa errepidea, laku asko inguratuz...eta Bariloche era berean ikusgarria.Amerikako suitza esaten diote eta garbi dau zeatik.Egur eta harrizko etxek, lakuk, mendik, txokolate dendak nonahi...gainea eguzkia eta giro epela.primeran!!Bariloche argentinako leku turistikoenetarikoa da, bai udan bai negun.Dena dendaz eta tabernaz betea dau, ez dia ezta portalak ikusten.Justo oin da denboraldi bajua.Ondo etorri zait hau, prezio merkek aurkitzeko.Hostala hemen primerakoa.logela txukunak, sukaldea, gosaria barne, telebista...8 bat eurotan.Baino hoberena giza-tratua.Jorge nagusia uneoro edozertan laguntzeko prest, informazioa,...gainera txarla ederrak berekin asko bidaiatu bait do.Estacion del Sur, batenbatek jun nahi bado.
Naiz eta denboraldi bajua izan, turistak ikusten die, gutxi, baino badaude.Gehienak israeldarrak, ta nik hauekin ezin det.Edukazio falta, zikiñak,arroak...hobe urrun mantentzea.bestalde hostaleko beste jendekin primeran, gehienak argentinarrak.
Hiria pixkat bixitau ta gero, atzo mendin buelta bat ittea jun nintzen.Cerro otto-ra igo nintzen, herri ondon, eta teleferikoa dauke.Teleferiko kablen azpitik igo nintzen, dena zuzen zuzen.Ta gainen bista ederrak.Hemn kristo baten irudia hauki beharren, Migel anjel-en David bat zeon!!!( bueno, museo txiki bat dau gainen, migel anjel-en obren kopiekin).Han neola esan ziaten beste zerro bat zeola, oindikan e poliatgoa eta bista hobekin.Otto-tik jeitsi, urbano bat artu eta 15 bat kilometrora iritsi nintzen cerro Campanario oinera.Bertan telesilla bat dau, eta hau artuta, gora.Arrazoia zeukaten, hemendik bistak izugarrik die.National Geographic-en ustetan, munduko bistarik ederrenen Top 10 en dau.Ta ez da gutxiagorako.Ikusgarria.Laku mordoa, andek, ...Hori bai, turistak e edonon.Baino Legazpiarrik ez ( bueno 1 bai).
Hemendik jeitsita, berriz ere hirin buelta bat, paseo bat bus terminalera eta buelta hostalera.
Atzo 33. urtemuga ospatzen zan argentinan militarrek eginiko estatu kolpeaz.Beraz jai eguna zan eta telebistan...dexente hitzegin zuten hortaz.
Gaur goizen sin mas.Goizen goiz korrika itea, dutxa, gosaldu eta bueltatxo bat herritik.Atsaldeko 5tan autobusa dauket Puerto Madryn-ea, Atlantikoko kostan.13 ordu autobusen,ufff!!!Hemendik zuzen zuzenen hegoalderaino.rio gallegos-en arkumea dauket zai.
Azken egunetan erabaki nun hegaldia atzeratzea eta gauzak lasaiago hartzea.Beraz kantzelako pausok eman eta hilabete bat gehio egoteko intentzioa neuken.Kantzelazio seguroa bait nauken.
Desastre bat naizenez, ez nekin kantzelatzeko modu bakarra gaixotasun bat izan beharra daukela eta mediku zertifikatu bat behar da.Kaka zarra.Gainea dena inglesez in behar da, naiz eta hegaldia espainiar konpainia batekin kontratau.kabroiak.Uste det ez detela lortuko, beraz oin presaka ibili beharko naiz eta seguraski gau batzuk autobusen pasa.eta okerrena, igual iguazu ikusi gabe geratuko naizela.Ez zan nere prioridadea, baino denek esan diate jun beharra daukiala.Lastima, beste baten beharko do.
Ala ba, ondo segi ta aupa Ordizi.Ia kasi salbauta gaude.Zorionak
Gorka Andueza

viernes, 20 de marzo de 2009

Puerto Montt, Chiloè...

Chiloerako ferria
Angelmó, Puerto Montt-en

Puerto Montt


Hartu beharreko barkua!!!



Quellon




Puerto Varas
Apa ,
Bueno ba azkenen ez det barkun bidaiatu behar, planez aldatu eta atzera buelta in det osornoraino.
Puerto Montt-en bi gau pasau nitun, esan bezela Roro-n etxen.Tipoa izugarria da.Lantegi bateko nagusi zan eta dena utzi eta eskultore lanetan hasi zan.Etorkizuneko proiektu izugarri bat dauke burun eta hortan ai da.Tailer gainen dauke logela txiki bat, ez urik, ez komunerik...eta bertan pasa nun nere egonaldia.Primeran.txarla asko, euskal herritaz, txiletaz...
Bestelakon, hiria nahiko polita da, portu handi bat eta giro ona.Eguraldik asko lagundo zon eta irla txiki batera jun nintzen menditxo batera ( bertan jesukristo baten faltan, gurutze handia).Bestelakon hiritik bueltatxo bat, garagardo batzuk rorokin...Gauza asko jakin ditut egun hauetan Txilera etorritako euskaldunetaz.
Bi egun eta gero, asteazkenen, Chiloè irlara pasa nintzen.Autobusen itsasertzeraino eta ferri baten 45 minututan Chiloen neon.Chiloetaz gauza asko entzunda nauzken, bertako jendea, paisaiak...baino bertan pasatako 2 gauetan nahiko "txasko" eraman nun.Bertako jendea edukazio txarrekoa, oso zikinak( plastikok...lurretik botata)...gainera mozkor pilloa.Ez daukete naturarekiko batere errespeturik, dirua besterik ez dute nahi.Basok moztu...gainea ez nun Maider Egües ikusi...
Quellon herrin pasa nitun bi egunak, Carlos eta julian etxen, bere bi semeekin.Bikote pargabea, asko bizitakoa ( 7 urte eon zien irla abandonatu baten, carlos farc-en eon zan...)eta mahai ondorengo luzek izan genitun.Oso ondo pasa nun eta asko ikasi nun Txileri buruz eta bertako ohiturez...Quellon portu-herri tipikoa da baino 30 urteko atzerapenakin.Moby dick garaikoa ematen do.Portu ondoko garitok txikik eta zikinak, mozkorrak, prostituzioa, txakur mordoa...Turista gutxi ikusten da hemen.Paseo luze bat emateko aukera izan nun hondartza bateraino eta itsas produktu industria handia ikusi nun eta berriro ere, hondartza zikin zikinak...
Bertatik barku bat hartu daike Chacabuko porturaino, txile hegoalden.Pare bat egun die merkanzia arten, jende lokala eta nola ez, mozkorrak.Azkenen barkun ez jutea erabaki nun zeatik ez det uste komodo ibiliko nintzenik uneoro nere motxila bijilatzen...Azkenen Puerto varas -ea jutea erabaki nun, bertatik akaso osorno sumendira igotzeko eta bide batez biden ezagutuitako lagun bat bixitatzeko.Autostop-en jun naiz Quellon-etik puerto montt-era.Tipo jator bat, Queen a tope jarrita eta militar ohia.fenomenoa.!!!
Hemendik egie esan ez dakit nora jo.Barilochera seguraski, Argentinan eta hemndik orain bai, perito moreno, Fitz Roy...ikustera zuzenean, ia denbora gutxi geratzen zait eta.
Ala ba eongo gatxik
Gorka

lunes, 16 de marzo de 2009

Araucania

temuco
hondartza

pucon-go portun


Pucon eta villarrica sumendia
Apa
Aurrena nere doluminak Euskal Herritar guztiei.Jakin detenez, Xapoton ordenadorek pott in do.Espero det gure mundu honen buru den edonork esku hartzea arazo honetan, alegia Obama, Bill Gates Garzon...Hori ba...
Bestelakon ni ondo nabil.Concepcionen eon nintzen ta sin mas.Hiri handia ta arma berezirik gabe naiz eta kostan eon.Bertan egun t'erdi eon ta ospa.
Asteazkenen Temuco aldera jo nun.Paisaia desberdina erabat.Iada mendik berdek baso asko...Etxen bezela alegia.Morriña pixkat sartu zitzaiten.Temucon Rocion etxera jun nintzen bertan 4 bat egun pasatzeko asmokin.Temuco ere hiri normal bat da, ez dauke bestelako ezer baino inguruko hiriburua izanda zerbitzuk...ugarik die.Bertan, Vern Iparramerikarra ere ezagutu nun malabarista eta trapezista ( baino tipo oso oso arraroa).Gauen kontzertu bat ikustera jun ginen Rocio, vern, Daniela eta ni.Unibertsitateko patio baten zan, Mainstream talde alemaniarra.Hip hop, grunge rock...nahasketa arraroa baino entretenigarria.
Hurrengo eguna hiria ezagutzen pasa nun, alde batetik bestera.Hemen Concepcion-en ikusitako zerbaitek berriz ere atentzioa deitu zidan.Kale iskina bakoitzen unibertsitateko gaztek zebiltzan diru eske buruk alamoduz moztuta, erropak hautsita, gorputza kotxe olioz beteta... Etxera bueltan nijola, tipa batek ( dodotisak jantzita!!) aber diru pixkat emango nion, nik ezetz ( tipiko), baino tipak atzerritarra nintzela ikustean galdera pila in zizkidan.Rocio deitzen da ta esan zian eta-ri buruzko lan bat in zola eta oso interesauta zeola gure egoerakin...interesgarria.Azkenen jakin nun zeatik zeuden ola jantzita...gauza da 1. eta 2. mailako unibertsitarioei nobatada bezelakoa dala.Beraien erropak kendu eta dodotisak,puskatutako erropa...jartzen dizkie eta 10000peso lortu behar dituzte beraien erropa lortzeko.Diru horrekin festa bat iten dute ondoren.Mechoneo deitzen da.
Gauen La Perrera tabernara.Musika kubatarra, mojitok...giro ederra zeon.
Ta ostirala de relax.Erosketa batzuk, hurrengo egunen ze in begirau...ta gauen etxen lasai lasai.
Zapatun Pucon herrira jun nintzen, Villarrica laku eta sumendin ondon.Toki ederra, egurrezko etxek,semaforok ebai egurrezkok, alemaniar herentzia nabaria eta giro ederra.Udan kaos bat izango da baino oin primeran eoten da, nahiz eta giri guztik israeldarrak izan..Lasai lasai paseatzeko, parke natural ugari inguruetan eta sumendia denen bistan.Gainea oindio aktiboa da eta kea daiola dabil egunero.
Hospedaje Wohlenberg-en eon nintzen, merkea eta elegantea.Erik nagusia tipo jatorra eta dibertigarria.Leku gomendagarria terminalan ondon.Gainera iganden "asado" bat in zon bere familiantzat eta haragi puxka ederra eman zian.Hori fenomenoa.
Iganden buelta luze bat iteko intentziokin neon baino belauneko mina bueltau zait, beraz paseo txikia ingurutatik eta ingurutaz disfrutau.belaunekoa ezer ez izatea espero det.
Ta oin puerto Montt-en nau, kostako hiria eta Chiloe irlan paren.Hemendik erabakiko det zer in zeatik euria ai do, ta erabaki beharra dauket nola antolau bidaia.Roron etxen nau, eskultere bat erabat jota dauna.berak esan dit, chiloetik fiordo batzuetarako barku bat daola merke merke (bertakoek erabiltzen dute) eta 2-3 eguneko txangoa dala.Igual animauko naiz.
Kontauko dizuet gehio
Ala txintxok izan
Gorka








lunes, 9 de marzo de 2009

Santiago, Valparaios, Viña del Mar...

Santiagora bidea
cerro san cristobal, Santiago

Homer Viña del Mar-en


Santiago



Cerro Provincia gainen Carlosekin
Apa,
Azken egun hauek lasai pasatzeko intentziokin neon eta ola bidaia planifikatzen jarraitu.Azkenen dexente moitu naiz.
Aurrena esan Mendozatik Santiagora bidea ikusgarria dala.Behin aduana pasata, 10 bat kmko tramo bat dau, aldapa bera eta 20 herradura baino gehiokin.Ikusgarria benetan.
Santiago, aurrekon esan bezela, hiri haundi eta europear estilokoa da.Dendak, tabernak, eraikin zaharrak...halere osos atsegina da jendea, polizik...gainea metroa dau, bertatik moitzeko erraztasun haundia.
Carlosen etxen pasa det astea.Bera lanen zeonen nik hiria bixitatzen pasatzen nun: Casa de la moneda, Plaza de Armas, cerro San Cristobal ( nola ez, bertan ere ama birjina baten estatua....eta teleferikoa).Behintzat Metroa dau hiritik moitzeko.erraztasun handia benetan, naiz eta autobusetan ezin dan txanponekin ordaindu, txartel bat atera beharra dau monedero bezela eraltzen dan oitakoa.
Ostiral gauen trago batzuk edatea atera ginen.gaugiro ederra, epel epela eta 3tako etxera. Zona desberdin dexente daude Santiagon, gustu guztietarako.
Larunbaten, kotxea hartu eta Valparaisora jun ginen.Kostako hiri handia, portu galatanta eta alde zahar polita baino deskuidatua.Etxe zahar eta kolonial asko daude, kolorez beteak baino erabat utzita daude.Pena bat, zeatik hiri askoz ere interesgarrigoa izango zan.
Bazkaldu ta gero Viña del Mar-ea jun ginen.Hau hiri turistiko estandar bat da.noja edo salou bezela.polita baino sin mas.Bertan buelta bat eman eta kostatik bueltau ginen Santiagora.
Igandeako mendi irteera "domingeroa" programauta geneuken.1700 metroko mendi batera igoera.Gauza da mendik ez zauzkela 1700m, baizik eta 1700metroko desnibela.2700 metrotik gorako mendia da Provincia izenekoa.Halere motxila hartu ta gora.Bide polita eta ondo markatuta.Santiago osoa ikusten da naiz eta kutxadurak asko ez lagundu.10 bat ordu egon ginen denera mendin bueltaka.paseo polita.
Gauen, Carlosen etxetik gertu kriston eztanda entzun zan.Gauza da inguruko ezkola baten gas ihesa omen zeon baieztatzeko, tipo batek poxpoloa piztu zola.ez dau esan beharrik tipoa bertan gerau zala, eta beste pare bat zaurituta.En fin...
Gaur Concepcion hirira iritsi naiz.Santiagotik 6 ordura hegoalderuntz,kostan.hemen pare bat egun pasako ditut eta gero Temucora jungo naiz, bertatik eskurtsion bat prestatzeko.
Ala ba, ondo segi
Gorka





jueves, 5 de marzo de 2009

Penitentes

Aconcagua
Brad pitt
Aconcaguako kanpu basetik


Puente del Inca.Aconcaguatik gertu



Penitentes mendia




akanpaleku inprobisatua





Gailurretik bistak






Penitentes gailurren.Atzen Aconcagua eta Tolosa
Apa,
Bueno hauteskundeen resaka oindik pasatzeko daula ematen do, baino bueno, bizitzak aurrera darrai.
Aconcaguakoa ta gero, Mendozara jeitsi nintzen gaua pasatzera eta Txilerako autobusei buruzko informazioa jasotzera.Hau egin ta gero, Astelen goizen, 6tan, autobus bat hartu nun Penitentes izeneko eski estazio batera, txilera doan errepide ondon.Bertako hostal baten behar ez nitun gauzak utzi eta Penitentes mendi aldera abiatu nintzen.
Hasierako 3 bat km, errepidetik in eta erreka bat pasa behar da zubi kolgante batetik.Akojonauta!!!
Ondoren "kebrada" batetik zehar, goruntz ordu t'erdi - bi ordu pasata, "refugio" txiki batera iritsi nintzen.Refugiona komilatan jartzen det, zeatik 2 metro kubiko ez zitun izango ta gainea trastez beteta zeon, aurretik pasatako mendizale batzuenak.Bertan bazkaldu eta mendizale oien zain geratu nintzen, aber bidea nundik zan esaten ziaten.Mendizalek iristen ez ziela ikusita, goruntz jarraitzea erabaki nun ( ante la duda, Todo pa' rriba) eta ordu erdira topatu nitun.Alemaniar bat eta Israeldar bat.Ez zeola galbiderik esan ziaten, beraz pixkat gorago akanpatzea erabaki nun.Kriston haizea zeon eta leku basteturik ez.Azkenik nere denda ziztriña hartkaitz baten atzen montau nun alanola eta bertan gaua pasatzeko prestau nintzen.Uste baino hobeto pasa nun, zeatik gauen haizea dexente lasaitu zan.
Hurrengo goizen, 8,30tako martxa ta uste baino azkarrago iritsi nintzen gailurrea.2,30 ordu ta gero, parz pare nauken tontorreko gurutzea.Aldapa gogorrak daude baino primeran iritsi nintzen eta uste det bertan nauken irrifarrea astetan ez zaitela kenduko.Bistak izugarri ederrak, 360º bista panoramikoa.Bertatik Aconcagua, Tolosa, Mirador, Almacen...mendik ikusten die.Lastima haizea fuertea zeola eta seitun jeitsi nintzen.
Segidan jeitsi nintzen penitentes-ko hostaleraino.Leher inda baino pozik.Bertan dutxa, siesta eta berrie bezela.
Hurrengo egunen Txilerako autobusa nauken bertatik.Ordu bete berandu iritsi zan eta Txileko aduanan 3 ordu!!! egon ginen.Ez dakit zeatik.Ez zeon jende asko eta gainea motxilak...eskaner batetik pasatzen zuten.Baino bueno, atsaldeko 6tako iritsi nintzen Santiago de txilera.Hiri oso handia, Madrid-en tankerakoa nere ustez.
Bertan Carlos-en etxera jun nintzen egun batzuk pasatzeko asmokin.3-4 egun pasako ditut hiria ezagutzen eta hurrengo pausok planifikatzen.
Ala ba, oingoz hau izan da.Pentsatzen det hegoalden primeran pasako detela berriz ere argentinara pasa aurretik.
Gorka
Argazki gehio ikusteko klikatu HEMEN









domingo, 1 de marzo de 2009

aconcagua

Apa,
Bueno gauza dexente dauzket kontatzeko, beraz laburra izaten saiauko naiz.
Tucuman utzi ta gero, La Riojara jun nintzen esan bezela.Bertan ebai kriston beroa, uste det pertsona bakoitzeko heladeri bat daola.Oso onak gainea, gustora jan ditut helatu gutxi batzuk ( ta zuek hor hotzez akatzen).La Rioja hiri polit eta lasaia da eta deskantsatzeko aprobetxau nitun bertan pasatako bi egunak.Asteazken gauerdin autobusa Mendozara.
8 bat ordu ta gero Mendozara iritsi nintzen eta hostatua artu ta gero bueltatxo bat ematera jun nintzen.bistakoa da hiri handia dala eta europako edozein hioritan egotea bezalakoxea (dendak, McDonalds...) eta gainea bertako festak hasten die ( Feria de la Vendimia) eta giro polita dau kaletatik.Halere Mendozara etortzearen arrazoi nagusia mendi bueltatxo bat ittea zan, beraz ostegun goiza aconcaguako parkera juteko beharrezkok dien baimenak ateratzen pasa nun ( papel batzuk behar die eta noski, ordaindu).Ostiral eguerdin iritsi nintzen parke naturalan sarrerara, bertan beharrezko paperak entregau eta martxa.Brasildar eta australiar batzukin jun nintzen eta oso gustora ibili ginen.Confluencia izeneko kanpo basera iritsi ginen aurrena, bertan lehen gaua pasatzera.EZ n jende gehiegi, baino giro polita ( eta hotza ebai latza).Kuriosoena izan zan tipo bulgariar bat ikustea, goitik bera bustita, Tachenko baino haundigoa eta denda txiki baten sartuta.Aconcagua igotzeko intentziokin zeon, baino parkeko arduradunek ez zioten uzten ( korostira juten dana bezela zeon, larruzko txupam, motxila txikia, janari gabe...), eta bera baietz, korrikanigo behar zala!!!!Parre latzak bota genitun.
Larunbata lainotuta agertu zan , baino alere Plaza Francia ( hego pareta eskalatzen dutenen kanpo basea)aldera juteko intentziokin atera ginen.Oso toki ederra, seguraski oin artean ikusitako lekurik ederrena.Aurreneko hiru orduk eguraldi onakin jun ginen, hotza eta haizea, baino eguzkipean.Ordutik aurrera aldiz, sekulako haize boladak, elur ekaitza...beraz Plaza de francia iritsi aurretik buelta ematea erabaki genun.Pena haundikin gerau ginen zeatik ezin izan genun Aconcaguako hego pareta ikusi ( 3000 metroko pareta), dena lainotuta zeon.Beraz buelta erdia eman eta kanpamentura berriro ere.Bertan afaldu, txistek, kantak...eta lotara ( hotza galanta in zon larunbaten), eta bulgariarra oindio bertan.
Igande goizen, sorpresa.kriston eguzkitzarra, lainorik gabe...eta guk bueltau beharra ( hiru eguneko baimenakin geuden).Kanpamentu inguruko menditxo batera igo naiz argazki btzuk ateratzea.Itzela da Aconcagua ( Argentinar hauek!! adorea behar da 7000 metroko menditzar bati, Cerro deitzea).Erabat elurtuta, ingurun beste mendi handi eta politak...eta parkeko hlikopteroa bueltaka.
Oindik tentsioa nabari da duela pare bat aste gertatutakoakin( aconcaguan hildako gia...) eta iritzi propioa jaso det.Kanpamendu bakoitzen medikuk dare ( baimenan prezio barrun sartzen da?, guardaparkek, irratik...baino erreskate zerbitzuk poliziaren menpe daude.Famatu in dan bideon ikusten dien tipok, giak, arrierok...die, gian ezagunak eta bere kasa igo zien.Aurretik beste hiru pertsona erreskatatu eta ondoren jun zien gian bila.Garbi dau igual gehio itea bazauketela, baino igotzea ez zan batere gomendagarria eta beraiek bere ardurapen igo zien, erreskate taldekok arriskun jarriz.Gainea ez det uste inork pertsona bat hiltzen uztea nahiko duenik, are gutxigo ezaguna izanda.Halere ulertzekoa da familiarren egoera, seme bat hiltzen ikustea ez da oso atsegina izango.
Baino bueno, bizitzak aurrera jarraitzen do eta bihar beste mendi batera noa.Aconcaguako egun itsusik pasata, eguraldi paregabea eman dute aste hnetarako, beraz bihar Penitentes mendira noa, pare bat egunetako martxa.4500 m inguru dauzke eta ez dau eluyrrik ezta arrisku handiegirik.Neska frantses batekin jungo naiz seguraski eta asteazkenen, Santiago de Chilera.
Aber zemuz Txile.Bertatik hegoaldera ingo det argentinara pasa aurretik.
Ala ba, ondo segi ta sentitzen det esatea ezin izan detela nere botua eman.konturatzeako pasata zeon korreoz iteko aukera.espero det Basagoiti jauna ez egotea ajuria=eean ni bueltazteako.
Ala ba, ondo segi
Gorka
askotan bezela, ez dit uzten argazkik igotzen, pena bat.igo ditut betse baten.