viernes, 24 de abril de 2009

Buenos Aires

Obeliskoa
Plaza de Mayo

hartzak San Martin plazan


Viva Cuba Hermano!!!!



recoleta eta ilargia




recoleta





estatua recoletan






Estatua Recoletan







Estatua Recoletan







Estatua Recoletan









Ariel eta ni










Lion king
Apa,
Bueno aurrena esan ia etxen naola.Gaur eguerdin iritsi naiz madriletik trenez.Oin egun batzuk lasai pasa, festak aprobetxatu ta gero ikusiko det zer in.
El Chalten ta El Calafate atzen utzita, aste santua Rio Gallegosen pasa nun bertako lagunakin.Primeran.
Hemendik hegazkin baten Buenos Aires hiriburura jo nun.Hegazkin konpañik ez dauke oso fama ona,LADE ( Lineas Aereas Del Estado), baino pilotok oso onak omen die, militarrak.Ni batere arazo gabe iritsi nintzen BsAs-ea, bi eskala in da gero.Aeroparketik Palermo ingurura gerturau nintzen taxi baten ( gauez iritsi nintzen ta buenos aires-en ez da giro segun ta ze ordu/tokitan), eta bertan hostel txukun baten geratu nintzen.Iguazu kataratak ikusteko ideia ere nauken baino autobus baten 2-3 egun pasatzeko gogo gutxi nauzken, gainea dengue asuntoa ere or dau, beraz hiriburun geratzea erabaki nun.
Hurrengo bi egunak lasai lasai pasa nitun, zentroa bisitatzen; Casa Rosada, Obeliskoa, Puerto Madero, 9 de julio kalea (munduko zabalena, 16 bat karril dauzke)...elegantea da hiria baino jende gehiegi, denak presaka...San Martin plazan hartz eskultura batzuk zeuden, bakoitzak estatu bat errepresentatzen zuelarik.Estatu bakoitzak bere kasa margotuta.Kuriosoa eta polita.
Asteazken atsalden Fede argentinarrakin gerauta neon bere etxen geratu behar bait nintzen.Zentrotik nahiko gertu bizi da eta etxeko giltzak nei utzi ta nere kasa ibiltzeko esan zidan.
Ostegunen Recoleta-ko kanposantua bisitatzen pasa nun goiza.Terreno hauek munduko garestienak omen die, metro karratua manhattan-en baino garestigo.Kanposantu izugarria da, mota guztitako eskulturak, lapidak,...eta morbo pixkat gehitzeko, Evita bertan lurperatuta dau.Halere ez zeon horrenbeste turista.Hemen 2-3 ordu pasa nitun argazkik ateratzen, eta lasai lasai paseatzen.Abizen euskaldunak ehundaka aurkitu nitun.Buenos Aires-en gehien gustatu zaidana dudaik pe.Ikusgarria eta muxutruk.
Eguerdin Irene katalandarraren bila jun nintzen Retiro autobus estaziora.Chalten batera eon ta gero, bera rosariora jun zan eta azkeneko egunak batera pasa genitun fede-n etxen.Gaueako afari berezia prestatu genion Fedei, nola ez; Patata tortila, pantumaka, eta txanpinoi eta urdaiazpiko pintxo batzuk.Oso ona dena.
Ostiral goizen aldiz, palermo Viejo ingurutik ibili ginen bueltaka, denda bohemioak...ikusis.Bazkalosten Ariel-ekin gerauta neon bere etxera juteko.Ariel Bolibian ezagutu nun, beste argentinar batzukin batera, eta bere etxera gonbidau zidan pare bat egunetarako.Bere etxen beste lagunekin ginen elkartzekok, Mercedes, Estefania...Pizza batzuk jan eta juerga txikia palermo auzotik.Giro ederra naiz eta euri zaparrada bota.Goizalden etxera mela mela inda iritsi ta lotara.
Larunabt goizen futbol partida ikustera jun behar ginen, beraz goizen sarrerak erostra jun eta siesta txikia bota eta gero, 5tan, Velez Sarsfild-Arsenal partida ikustera jun gien Ariel eta ni.Giro aparta.Ez zeon jende gehiegi baino zaletun arten jarrita ikusten da zeinen zaletu amorratuk dien argentinarrak.Partida osoa zutik eta kantari, ixildu gabe.Batzuk ez dute ezta partidoa ikusten, zelaiari bizkarra ematen jartzen die zaletuk animatuz (jokalariei animau beharren).Ahaztezina.Bideoa bekalden dau.
Gauen berriz ere juerga Palermon.Ariel, Irene, Ingrid kolonbiarra eta ni.Primeran berriz ere.Giro elegantea dau inguru oitan.
Ta iganden ,zoo-ra eskurtsioa TEO bezela.Ingrid eta Irenekin jun nintzen.Ez da beste munduko zoo bat, baino ondo dau atsalde pasa eoteko.
Astelena azken eguna izanda , zentrotik paseatzen pasa genun eguna, erosketak...iten.Afaltzeko ordun 6 lagun elkartu ginen,eta laister etxera motxila prestatzera.Nola goizeko 4etan atera beharra geneuken aeroportura, ez ginen lotara jun, feden etxen hizketan, telebista ikusten...4etan, taxia etorri zan gure bila (Ingrid eta ni) eta aeroportuko tramitek in ta gero, lasai lasai eon ginen hegazkinan zai.Puntual atera ginen Bogota aldera eta puntual iritsi ere.Bertan Ingrid agurtu eta odisea txikia.Madrilerako hegazkina terminal berdinen nauken, baino nere terrorista-sikari aurpegia ikusita 5 bat polizi kontrol pasa behar izan nitun, betikoez gain.Galdera asko, motxila miatu...baino tratu paregabea.Edukazioz, gauzak mesedez eskatuz...baino halere molesti bat da.Ez zuten koka kargamentua aurkitu, beraz pasatzen utzi zidaten.Ordu pare bat zai eta madrilerako hegazkina europa aldera abiatu zen, batere arazoik gabe.Nahiko gogorra bidaia.Toki gutsi aulkitan, nerbiok...lo gutxi in nun.Behintzat ondoko tipoa jatorra zan eta hizketan pasa genun denbora dexente.
Behin Madril-en, maletan zai ordu bete eon ta gero, berriz ere polizik motxila miatu, nei bakarrik.Ez zuten ezer aurkitu eta listo, ofizialki europan neon 6 hilabete ta gero.
Madrilen osaban etxen pare bat egun pasa ditut, Jet Lag delakoa pasatzen.Ez det asko somatu egie esan, baino ondo etorri zait pixkat deskantsatzeko.
Ta gaur goizen trena artu ta Zumarraga aldera.
Eta Kitto.Esan bezala, festak eta gero ikusiko det zer in, bidaiatzen jarraitzeko gogokin geratu naiz, baino denborak esango dit zer in.
Ala ba, ikusi arte
gorka











jueves, 9 de abril de 2009

El Chalten

loma del Plieguen.Victor eta Ingrid-ekin
Fitz Roy-ra biden

Ni, lago Capriko miradoren


zuhaitza



Fitz Roy eta Poincenot




lago Madre





cerro solo






Pajaro loko







Loma del Pliegue.Atzen Fitz roy eta Torre








Irene eta ni, Loma del pliegue-n









Chorrillo del Salto










Cerro Torre











El Chalten

Apa,

Bueno, ia bi aste besterik ez zaizkit falta etxera bueltatzeko.pena pixkat ematen dit, zeatik azken egun hauetan primeran pasa det El Chalten-en.
El chalten argentinako trekking hiriburua da.1985 urte ingurun sortu zan herria ( txilek terreno hoiek ez bereganatzeko, argentinak jende asentamentu bat jarri zon bertan) eta izugarrizko hedakuntza jasan do.Urten 80.000 turistatik gora jasotzen ditu.
Parke nacional los glaciares bertan dau eta el chalten -eko zonaldea dohainekoa da.martxa asko iteko aukera dau, dena primeran seinalizaturik eta garbi garbi mantenduta.gainea bistak izugarrik die.Fitz roy eta Torre mendik, laku asko, baso handik...
Parke hortan Irene Katalandar laguna ibili da boluntario bezela eta bere lagun baten etxen geratzeko aukera eman zidan, Ines.Bere etxen jasotako arrera paregabea, Ines, gabi eta Agustin semea bizi die, oindio eraikitzeke daun etxe baten.litera baten tokia in eta listo.
Aurreneko eguna lasai pasa nun, parkeko jendea ezagutu, herritik buelta bat eman...
Ostiralen eguraldi ona aprobetxatuz Loma Del Pliegue Tumbado-ra jun nintzen, Victor eta Ingrid-ekin ( hauek ere parkeko jendearen lagunak).Bidea oso ederra,udazkena izanda zuhaitzen hostok kolore politak dauzkie eta basok pasa eta gero,harri pista batetik gora, Loma-ra iritsi ginen.Bista paregabek.Torre lakua eta glaziarra eta hauek inguratuz, Fitz roy eta Torre mendik + baso ugari, beste mendi batzuk...ikusgarria.goian argazki batzuk, zerbait jan eta berriz ere herrira buelta.Gauen garagardo batzuk hartu eta goizalden lotara.
Hurrengo egunen, nunbaitera juteko ideiakin geuden baino eguraldi kaxkarra zeola eta, herrin gerau ginen.ez dau gauza askorik iteko, beraz kafeteri baten hizketan opasa genun eguna.
Igandea berdintsu.Eguraldi txarra, lainotua...beraz Ines-en etxen afari bat in genun.Patata tortillak, pantumaka, urdaizpiko pastela...jende gehio elkartu ginen, eta berriz ere primeran pasa genun.
Astelenerako ona edo txarra in, erabakita nauken mendira irtetzea, Lago Torre-ra.Lainotuta argitu zon egunak, beraz Fitz Roy aldera jun nintzen, pentsatutakoa aldatuz.Bide hau ere ikusgarria, benetan hemn dauden bistak ezin diela deskribau, bertan egon beharra dau.Eguzkia atera bezain pronto, Fitz roy mendia parz pare ikusten da eta basok dauzkien kolorekin ikusita, paregabea.Nahiko azkar in nun bidea Poincenot kanpalekuraino eta nola oindik sasoiko neon, ba Lago Torreruntz jun nintzen.Biden Iruñako tipa bat, Avilako bat eta sevillako beste bat topatu nitun eta beraiekin jun nintzen.Orduk pasa ahala lainotzen jun zan baino ez zon euririk egin.7 ordu ta geroi etxera iritsi, dutxatu eta irenekin afaltzera.Berriz ere goizalderarte.
Astearten irenekin jun nintzen Loma del pliegue Tumbadora.Bigarren aldiz jun nintzen zeatik elurtuta zeon dena eta horrela ikusteko gogoa nauken.Aurrekon bezela, dena primerakoa, eta baso eremua pasa ta gero elur dexente, 20 bat zentimetro, baino tenperatura epela eta eguzkia gainen.Ikusgarria berriz ere.
Azken eguna lasaiago hartzea pentsau nun, baino eguraldi ona aprobetxatuz kaskada bat ikustera jun nintzen eta bazkaldu ta gero herrin gainen daun miradore batera.Bertan ordubete inguru gerau nintzen bakarrik eguzkipen lasai lasai.primerako bistak, kondorrak gainetik hegaka...Gauen despedida afaria in genun, Irene, ines, bere ahizpa,Gabi, Luciano brasildarra eta agustin eta Tomas umek.Afari lasaia, janari ona eta hizketan pasa genun.
Oso oroitzapen onakin nijoa hemendik, bueltazeko intentziokin (auskalo noiz), eta lagun gutxi batzuk inda.
Ezin ahaztu Parkeko jendea.Primeran portatu zan nerekin, edozein duda, eguraldi pronostikok, ...argitzeko beti prest.
Gaur, osteguna, El Calafatera bueltau naiz.Erropa garbitu, motxila antolau...eta bihar Rio Gallegos-ea noa.Bertan asteburua pasa eta astelenenerako hegaldi merke bat lortu nun Buenos Aires-era.Autobusa baino merkego eta 4 ordutako bidaia ( autobusen 42 ordu die!!!).
Buenos Aires-en ez dakit ziur zer in.Iguazura juteko aukera dauket baino ez dakit 3 egun autobus baten pasa nahi ditudan.gainea dengue arazokin daude inguru hoietan.Ikusiko det zer in. Bestela BsAs-en gerauko naiz, aste bete.Lagunak dauzket bertan eta ez det uste aspertuko naizenik.
Astearten hegazkina hartu beharren nau beraz dena prest utzi beharko det.
Kuriosidade bezela, El Chalten-en ezagututako Ingrid kolonbiarrak ( guardaparke baten neskalaguna) egun berdinen hartzen do hegazkina.Eta kasualitatez hegazkin berdina da.Nik bogotan iten det eskala.
Ala ba, ondo segi ta laister arte.

Argazki gehio HEMEN

Gorka

miércoles, 1 de abril de 2009

Puerto Madryn, Rio Gallegos, el calafate...

Puerto Madryn-etik gertu
Punta Loyola, Rio Gallegos-tik gertu

Punta Loyola


Perito Moreno



Perito Moreno




Perito Moreno





Perito Moreno
Apa,
Bueno iada bidaiako azken txanpan sartuta nabil.Azkenen ez det hegalia atzeratu eta Apirilaren 22n madrilen egotea espero det.Horrek ez o esan nahi, segidan Legazpira bueltatuko naizenik.
Bariloche utzi eta gero, Puerto Madryn-ea jun nintzen, gauez autobusen.!4 bat ordu izan zien, ez oso erosok, baino espero baino hobeto.Bertan hostal bat hartu eta paseo txiki bat ematera jun nintzen.Hostalera bueltan, bertako nagusik nahi izan ezkero bizikleta bat utziko ziala esan zidan.Ez nun bi aldiz pentsatu eta bizikleta hartuta kostaldetik buelta bat ematera jun nintzen, itsas-lehoiak dauden hondartza txiki batera.Puerto Madryn famatua da zeatik km gutxira peninsula Valdez dao.Peninsula honetan pinguinok, itsas lehoiak, balek...ikusten die, bakoitza bere sasoian, eta turista asko erakartzen ditu.Nik itsas-lehoiekin konformatu behar, ez nauken tour bat kontratatzeko batere gogik, eta zure kasa ezin die egin.Atsalde ederra pasa nun bizikletan gora ta bera, hondartzatik, naiz eta herria beste munduko ezer ez izan.
Hurrengo egunerako berriz ere autobusa.Rio Gallegos-ea nijon, argentina kontinentaleko azken herri garrantzitsuena, eta Ushuaiarako bidean.18 orduko bidaia espero nun, eta hau ere, uste baino hobeto,dexente deskantsatzea lortu nun.
Rio Gallegos-en ez dau aparteko ezer, egie esan nahiko itsusia da, eta erreka er nahiko zikina dau.Bertan gelditzeko arrazoia, Perun ezagututako tipa batek arkume bat zorretan zaukela zan.Titikaka-ko abenturatxon ezagututako argentinar bat da Luisa, eta bertara jun ezkero arkumea jateko parada izango nola esan zian.Arazologistikok meio, ezin izan genun arkumea jan, baino parrillada ederra jan genun, haragia, haragia eta haragia.Paregabea.
Rio Gallegos-en 3 egun pasa nitun eta gauza bat dala eta bestea dala, apenas lo iteko aukera izan nun.Juerga pare bat Luisa ,Cinthia eta Romina lagunekin, goizen eskurtsio bat...kriston logurekin nau oindio ( ohitura falta!!).Hemen ere "nobatada" galanta jaso nun.Aurtn ez det negurik izan, eta ia bidaia oson kamisetan ( edo asko jota jertse batekin) ibili naiz.Rio Gallegos-en lehn egunen nahiko ono, hotza eta haizea zeon, beraz polarra jarri nun.Bigarren egunen aldiz, ia bertan geratzen naiz.Hori bai hotza!!!Hezurretaraino sartzen dan hori.Baino nola ez deten ikasten, goizalerarte kalen.
Halere primeran pasa det asteburua.Argentinarrak pertsona izugarrik diela esaten ez naiz nekauko.Benetan oso jende atsegina, dibertigarrik...
Azkenen, astearte eguerdin atera nintzen El Calafate aldera.Hemen dau Patagoniako turismo gehien erakartzen duena, Perito Moreno glaziarra ( eta torres del Paine txilen gertu dau, Fitz Roy mendia...).
Atsalden iritsi nintzen herrira.tenporada bajun gare, beraz lo iteko lekua bereala aurkitu nun, eta merke.Herria polita da, laku baten onon, baino garbi ikusten da turismorako egina daola, eta orokorren nahiko garestia da.
Gaur goizen Perito Morenora jun naiz.Mundu guztik esan dit bidaian zear bertara juteko, ezergatik ez galtzeko bisita.Beraz kasu in behar.Autobus bat hartu ( merkeena) eta parke naturalera jun naiz.Urrutitik ikusita, glaziarra ez da beste munuko ezer, baino gerturatu ala ikusten da zergatik dan hain famatua.Inguruko paisaik ikusgarrik ie, meni elurtuak, basoa,...eta tarten 50m-ko garaiera dauken izotz bloke handia.
Turista asko ( español gehiegi:hauek ez die turista hoberenak egie esan), baino nahiko lasaia.
Glaziarrak frentetik pasarela batzuk daude, zin da asko gerturatu segurtasun neurriengatik, baino benetan ikusgarria da.Gainera izotz puska hanik erortzen ikus daitezke eta puskatzen ari dan izotzaren zarata itzela da.trumoiak bailitzan entzuten da eta puska bat uretara erortzen danen, efektu elegantea iten do bertan, olatu hanik, izotz blokea ur azpitik ateratzen ....Oso leku gomenagarria, baino halere ez da munduko lekurik olitena.Baino nola bertan neon...Hemen euskalun bikote batekin elkartu naiz ( gernika-ondarrutarrak).Aspaldi neon euskeraz hitzegin gabe eta gustora ibili naiz pixkaten beraiekin hizketan ( naiz eta bi hauen euskera ez izan munuko errezena).
El calafate-tik El Chalten-era jungo naiz.Argentinako treking hiriburua da eta bertan astebete pasako et.Irene katalandar lagunak bertan itn do lan eta bere etxen ( edo bere lagun baten etxen) geratuko naiz lotan.Eguraldik laguntzen bado, fitz Roy mendi ingurura jungo naiz, dna klimaren arabera antolatuko dt.
El Chalten-etik berriro ere Rio Gallegos-ea jungo naiz, bertako lagunak agurtu eta iparralderuntz.Ez dakit Buenos Aires-ea zuzenen jun edo Mar del Platan geratu.Ikusiko det.
Ala ba, ondo segi.Argazki berrik hemen daude, perito Morenokok barne.KLIKATU
Gorka