miércoles, 21 de octubre de 2009

VALDIVIA































































Apa,
Aurrena esan iada boluntario bezela lan iteko kontaktuk inda dauzkiala.Oin egun batzuk itxaron beharra dauzket,Maputxe komunitatek ni onartu arte.Bitarten, zapatu hontan ume helbarrituekin egin behar dan ekitaldi baten hartuko det parte Temuco hirin..Egun oson ume batekin ekintza desberdinetan:marrazten, sukalden...tristea da txilera etorri izana gauza hauetan laguntzen hasteko, Legazpin ere aukera izanda.Bueltarako utziko deu.

Txilera Villarricatik sartu nintzen, eta esan bezela, euria, euria eta euria.Beraz astelehen atsalden Valdivia aldera jo nun.Valdiviatik Niebla herrira, kostan, David eta Paolaren etxera.Beti bezela, hemen ere oso harrera ona.Aste osoa pasa det valdivia eta Niebla artean.Valdivia hiri garrantzitsua da, probintziko hiriburua eta unibertsitate garrantzitsuarekin.Oso hiri mugitua kultura aldetik.asko gustatu zait.Gainera ibai ondoan, itsas lehoi erraldoiak ikusi daizke gertutik.1960.urtean istoriako lurrikararik handienetarikoa jasan zon valdiviak eta honen ondorioz tsunami ikaragarri bat.Asko sufritu zuten baino hori atzean utzita, hiri moderno eta bizi batetan bilakatu da.Pasaden aste honetan Zinemaldia eta garagardo festa zeuden.Nik zinemaldiko pare bat film ikusi nitun.Bat espainola eta bestea argentinarra ( azken hau zuzendariaren ondon exerita!).Kontutan hartuta sarrera bakarra ordaindu nola, ezin kexatu.Ez zuten sarrera eskatzen, beraz nahi beste pelikula ikusteko aukera zeon,nahiko txapuza!!
Bestelakon, hiritik bueltaka pasa nitun egunak, david-ekin gehienbat.Azken egunean, david-en etxera Joanna poloniarra, Franco txiletarra eta Japoniar bat joan ziren, eta etxe ondoan barbakoa txikia in genun.Primeran.
Niebla, kostan dau eta espainiarren garaiko gotorleku pare bat daude, nahiko politak, batez ere bistengatik.Aurrekon esan bezela Euskal Herrin antzekoa da inguru hau, xirimiria dagola esango nuke!
oin temucon nau, lagun baten etxen, eta hemendik antolatuko naiz boluntarioaren kontu horrekin.Igual inkomunikaturik ibiliko naiz denbora baten, baino nere berri izango dezue.
Ala, ondo segi
Gorka

lunes, 12 de octubre de 2009

Patagonia iparraldea




























jesusen eskultura ( junin)


trevelin-en kartel bat galeseraz
















Cascada escondidan ( el bolson)

Apa,
Bueno, aspaldin idatzi gabe naiz eta garaia badauketela uste det.Naiz eta jendek seinalerik ez eman, batenbatek noizbehinka hau irakurtzen dola badakit.
Puerto Madryn utzita, Esquel-era jun nintzen gauez autobusen.Arazoik gabe, baino goizeko 6tan terminaletik erdigunera jutea nahiko gogorra in zitzaiten, lo gutxi inda neolako.Hostal bat bilatu ta siesta luzea eguerdirarte.Casa del Pueblo izeneko hostala zan eta kanpoko kartelen "batxoki" jartzen zon!!!!Euskaldun gutxi batzuk zeuden bertan, eskiatzera jundakok, baino beraien taldetxoa inda zeukien ta egie esan ez zien beste munduko ezer,hare gehio, hurrengo egunen hostalez aldatu nun.
Esquel-ek eski estazio bat eta "Alerces" parke nazionala dauzke erakargarri gisa eta nik ez bata ez bestea.Edozein lekura juteko diru sarrera eskatzen dute eta normalean atzerritarrarentzako bikoitza edo gehiago...beraz herri ingurutako menditxo batzutan ibili nintzen, turista gabe eta lasai lasai.Egun bat aprobetxatu nun Trevelin herritxora juteko ( herritxo jartzen det baino legazpik baino biztanle dexente gehio dauzke).Gales-tik joandako kolonia batek sorturiko herria da eta asko gustatu zitzaietn.Duela 6 bat urte galesen lanen ibili ta gero, gustora ikusten dira horrelako herritxok.
Esqueletik El Bolson herrira jun nintzen zuzenen, pare bat ordutara.El Bolson argentinako herri hippia da.Artisau asko, tximaluze zikin gehio eta mendi ederrak ingurun.Hemen ere nere kasa ibili nintzen.Piltriquitron mendira igo nintzen, bosque tallado ( sute batek suntsitutako basoa 98.urtean artista lokalek berreskuratuta) eta Cabeza del Indio ( indiar aurpegi itxurako arkaitz bat).Uste baino dexente gehio ibili nintzen, baino eguraldi onak lagunduta dena errazagoa izaten da.Artisau azokan garagardo eskeintza ugaria dau.Nik pipermin garagardoa eta franbuesazkoa probatu nitun.Beste munduko ezer, egie esan.
Hemendik autroestopen Barilochera, eta iada ezaguna nauken herria danez, Villa la Angosturara jun nintzen zuzenen, nahuel huapi lakuaren bestalden.Villa la Angosturan Yain-en etxera jun nintzen.Yain eta Ana museo ekologiko bat antolatzen ari die beraien etxen, eta artea da beraren oinarria.artemuseo bat, baratza, tailerrak....antolatzeko lekua prestatzen dabiltz eta nik esku bat bota nien estruktura batzuk montatzen.Nola eguraldik txarrea jo zon, etxen ibili nintzen ia egunero, baino gustora.Yain eta Anakin asko hitzeginez, bazkari bejetarianok prestazten...oso gustora ibili nintzen.
Hemendik autostopen irtetxeko ideia nauken, baina elurra hasi zon, beraz autobus bat hartu nun San Martin de los Andes aldera.7 lagos deritzon bide turistikotik pasatzen da autobusa eta lekuk benetan asko merezi do.
San Martin Lacar lakuaren ondoan dau eta oso oso turistikoa da hau ere, inguru guztia bezela.Gabrielan etxen geratu nintzen oraingo honetan, eta berriz ere dena primeran.Inguruko menditxo batera igo ginen, afaltzera atera...Gainontzeko egunak Juan eta Mariakin pasa nitun.4 urtez ibili die mundun zehar eta orain san martinen geratzeko ideia daukie.Juan-ekin Meliquina izeneko "herrira" jun nintzen, izen bereko lakuaren ondoan.Bikoteak etxe bat dauke bertan eta ur instalazioan laguntza eskeini nien.Errekan gora eta behera ibili ginen ur hodiak igotzen...baina sistemak ondo betetzen do bere lana.Juan eta Mariaren idea kultur zentru bat eraikitzea da, plastikozko boteilak pareta gisa erabiliz!!!denbora eta diruak esango do noiz bukatuko duten.Bitarten boteilak pilatzen ari die.Bikotearen lagun batzun etxen ere ibili nintzen Argentina-Peru partidoa ikusten.Argentinak irabazi beharra zauken mundialera jun nahi izan ezkero eta asko sufritu zuten.Kuriosoa izan zan gauza bat: azken minutura arte argentina 1-0 irabazten joan zan.bapaten telebista seinalea jun zan eta berriro itzuli zanen, 1-1 zihoazen.Lagunak flipauta eta halako baten, berriz ere seinalea jun zan.Itzultzean, 2-1.extasia izan zan.jendea saltoka, besarkatzen...Primeran pasa nun.
Duela pare bat egun Junin de los Andes-era pasa nintzen, juan eta Maria eraman ninduten.Hemen aparteko ezer.Via christi izeneko ibilbide txikia, jesus-en pasadizo batzuk kontatzen direla baino maputxe kulturara moldatuz.Oso polita.
Eta Junin-etik Txilera pasa naiz gaur goizean.Villarrica herrira.euria, euria eta euria.Egie esan euskal herria ematen do.Paisaiak etab...
Txilen bolondres gisa ibiltzeko proposamena dauket, maputxe batzuen kolonia baten.Ez dakit zenbat denborararko ezta ze lan mota ingo deten ere.hurrengo asten dauket elkarrizketa koordinatzailearekin.Kontauko det gehio.
Goiko argazkin jartzeko garaian arazokin ibili naiz eta ez daude dagokien bezela, baino bueno, igual dio...
Ala ba, ondo segi ta argazki gehio HEMEN, eta azpian oraingoz eginiko ibilbidea.
aio
gorka



Ver legazpiar bat edonon en un mapa ampliado