viernes, 21 de agosto de 2009

Puerto Natales eta Torres del Paine

Rugby txapelketa Rio Turbion
Rio Turbion, Bosque de los duendes

Rio Turbion, Bosque de los duendes


Rio Turbion, Bosque de los duendes



kobazulotik




kobazuloa





zuhaitza hotza pasatzen






cuernos del paine







izotz tenpanok








lakua








Lago Pehue eta irlan hotel bat










Salto Grande urjauzia











Ni neu












Cuernos del Paine













Azeria

Apa,
El Calafaten eon da gero, Txile aldera abiatu nintzen, baino aurretik Argentinako Rio Turbio herrin pasa nun asteburua, rugby txapelketa bat ikusteko;"seven de las Nieves" delakoa.Rio Turbio herri txiki polita da, mendi arten eta argentinako azken herria inguru hauetan.Rugby txapelketa sin mas, ondo eon zan ordu batzuk pasatzeko.
Igande goizen aldiz buelta bat ematera jun nintzen mendi aldera eta nere sorpresarako basu elegante bat aurkitu nun egur eskultura mordo batekin.Bertako batek esanda, lekua ez dau batere explotaturik, eta lasai lasaia da.Dena elurtuta, erreka zeharkatzeko egur zubi piloa...egun polita pasa nun.
Rio turbiotik Puerto natales-ea jun nintzen astelen goizen.Ordu bete inguruko bidaia da, aduanen arabera.Oraingo hontan batere arazo gabe pasa nitun eta oso azkar.
Puerto Natales hiri erabat turistikoa da, Txileko puntu turistiko altuenetarikoa, Atacama eta Santiagokin batera.Herri guztia hotelak, tour-ak eskaintzen dituzten negoziok, jatetxek...Baino herri polita da, itsas ondoan.Torres del Paine parke naturalaren sarrera puntua da, beraz normala da.Negua izanda oso lasai zeon dena, hostal eta negozio gehienak itxita, baino ez da zaila zerbait aurkitzea.Okerrena eguraldia.ateri eon zan ia egunero baino erabat lainotuta eta hotz asko, zero azpitik.
Parkera egun batzuk juteko intentziokin neon, baino eguraldia ikusita, egun pasa jutea erabaki nun, baino egun batzuk itxaron nitun, eguraldi obea zetorrelako.Asteazkenerako eguzkia atera eta lainok jun zien, beraz hurrengo egunerako dena prestatu eta nola jun erabaki nun.Bizikleta alkilatzea pentsatu nun, baino parkea nahiko urruti dau eta ikaragarri handia da ( gainea inorrek ez zin alkilatzen!!), beraz hostalekokin hitzein ta furgoneta baten jun nintzen Baionako tipo batekin.
Egun bikaina atera zan, eguzkia, laino gutxi...eta parkea ikusgarria da.Dauken fama igual gehiegizkoa da, baino oso toki ederrak dauzke.trekking asko iten die hemen, baino orain pista gehienak itxita daude.Guk furgonetan zeharkatu genun parkea, leku dexentetan geratuz argazkik ateratzeko lasai lasai...Arkaitz mendi altuk, laku asko, glaziarrak...ikusi daitezke bertan.Egun pasa polita.Hori bai, 8000 peso ordainduta sarrera bezela, ( udan bikoitza ordaintzen da).
Eta ostiralen, gaur, berriz ere argentinara.Goizen jeiki eta 6 orduko bidaia ta gero, berriro El Calafatera etorri naiz, hemendik igandean El Chalten-ea juteko Ines lagunaren etxera.Eguraldik laguntzen bado, dexente ibiltzera inguru haietan.
Ondoren San julian, Esquel...jungo naiz, oindio patagonian, lasai lasai, presarik gabe.
Ala ba, ondo segi oporretako azken egunak.


Argazki gehio BETIKO LEKUN. Argentina eta Txile karpetatan
Gorka

miércoles, 19 de agosto de 2009

bidaiaren mapa

Apa,
besteik gabe, hemen uzten dizuet oin artean indako ibilbidea, gutxi gora behera.Leku batzuk falta die seguro eta beste batzuk errepikauta daude, baino bueno, ideia bat iteko balio do...
Irudian klikauta,ibilitako lekuk gertuagotik ikus daitezke, baita satelite moduan ere...edo azpikalden "legazpiar bat edonon" klikauta, horrialde aparte batean handigo ikusten da.
Ondo segi
Gorka

Ver legazpiar bat edonon en un mapa ampliado

jueves, 13 de agosto de 2009

the end of the world / perito moreno

PERITO MORENO
glaziarra

Bazkaltzen glaziar aurrean

glaziarra

güiski glaziar barruan
izotza

glaziarra

basoa glaziar parean

perito moreno


USHUAIA eta Fin del Mundo

barkuko jendea eta ilargia

beagle kanala

Faro del fin del Mundo

Kormoranak eta itsas leohiak

Ushuaia portua


Apa,
Bueno egie esan ez dauket gazua asko idazteko gogik, total mundu guztia oporretan, hau irakurriko duen jende gutxi dau.Beraz argazki batzuk jarriko ditut. Klikatu argazkian haundiago ikusteko...
Kalidadea ez da munduko onena, bertan egon beharra dau leku hauen haunditasuna ikusteko. Argazkiak sekzioan gehio daude.
Ushuaiako azken egunak "faro del fin del mundo" ikusten eta herritik lasai lasai pasa nitun eta gero perito morenon barrena ibili nintzen, El Calafate herritik gertu.Beti bezela, perito moreno ikusgarria.Buenos Aires baino haundigoa da eta munduko biztanleria osoari 200 urtez ur garbia emateko kapazidadea...
Hemendik berriro ere Txile aldera joko det, Puerto Natales herrira.Eguraldia ez omen dau oso ondo, baino bueno...
Ala ondo segi oporretan
Gorka
p.d: kuriosidae bezela esan, Ushuaian ez daude trumoik. 2006 urtean bat entzun omen zan...























































martes, 4 de agosto de 2009

Ushuaia

Kartel famatua
Legazpiarrak edonon...

Ushuaia

Inguruko mendik

Ushuaiako badia

Mendik

Ushuaia inguruk
Mendian gora

Petiso Orejudo

Preso anarkista bat

Kartzelero!
Apa,
Punta Arenas-en larunbata goiz arte geratu nintzen.Bertan "Zona franca " izeneko zonara jun nintzen.Hau duty free bat bezalakoa da baino a lo grande.Inposturik gabeko zona bat, alegia.Ez nauken ezer erosteko intentzioik, baino ikusteko interesgarria da.Denetarik dau eta prezio nahiko ona.Sin mas.
Ta larunbaten goizaldeko 7 tan autobusa.12 orduko bidaia, nahiko jasangarria eta komodoa.Hori bai, berriro ere aduana pasatu behar eta hemen betiko arazo txikik jendekin ( nik ez, polizik eta beste bidaiarik);papelen bat falta...Horrek beti luzatzen do bidaia, baino bueno...
Tierra de fuego probintzia txile eta argentinak erdi bana daukie, eta ferri baten bidez sartu ginen.Irla iparraldea lau laua da, eta nahiko lehorra eta hotza.Behin Ushuaiara gerturatzen mendi piloa agertzen die, errekak...oso oso polita.Gaua sartuta iritsi ginen hirira, bertan hostal batera jun eta lotara segidan.
Igandea herria ezagutzen pasatu nun.Benetan espero baino askoz ere ederragoa da.Aurreko astetan elur piloa in do eta dena zuri zuri dau, mendiz ingurauta eta itsasoa bertan, portu handi batekin.Eguna goizeko 10etatik atsaldeko 5etara doa, beraz ordu tarte hori aprobetxatu beharra dau, eguzkia eta epeltasuna aprobetxatuz.
Hostala ere, primerakoa.Batez ere tratoa.Oso jende jatorra, bertako turistekin ere oso ondo.Iruñako bikote bat(14 hilabete bidaiatzen!!), argentinar batzuk, Kentucky-ko tipo bat ( haber zeinek ezagutzen don kentucky-ko inor?)...Jabeek kontatu ziaten euskaldun piloa juten diela bertara eta batez ere duela urte pare bat bizikletan jundako bikote batei buruz hitzegin ziaten.Paretak argazkik josiak dauzkie eta hemen sorpresa;bizikletan jundako bikotea, Legazpiarrak.Gorka Lezeta eta beste bat...mundua txikia da gero.
Astelenen ondo gosaldu eta mendira jun nintzen.Tonto tonto goruntz hasi nintzen eta naiz eta zona baten elur gutxi egon, harri solte asko zeuden eta ezer pasatu baino lehen, buelta erdia eta behera.Alere dexente igo nun, eta eguraldi onak lagunduta, primeran eoten zan.Atsalden hostalekokin hizketan...erraz pasatzen da eguna.
Ta gaur barku baten buelta bat emateko intentzioa nauken, baino lainotuta agertu da eguna ta euri pixkat ere bota do, beraz museo batera jun naiz.Antzinako kartzela zan eta bertako kartzela, hego itsasoko kontuk...kontatzen ditu.Oso oso museo ederra.Kartzelakoen istorioak,ihes egiteko saiakerak, antartidako gauzak...espero baino politakoa, benetan.
19.mende bukaerakoa da eta Tierra de Fuegon kolonia bat mantentzeko ideiarekin eraiki zan.Ushuaiara ez zen jjende zibila juten, beraz presoak bertara eramanda, gauzak eraikitzen hasi ziren, errepidea, etxek...eta gutxinaka presoei ofizioak...erakutsiz, herriak martxa hartu zon.Gardel kantari famatua bertan egon zan preso adibidez.Preso famatuena HAUXE zan, Petiso Orejudo.
20.mende erdialden itxi in zuten, arrazoi humanitarioak medio.
Ta momentuz hauxe.Egun hauetan barkun paseatzea irtengo naiz, parke nazinalera ere bueltaxo bat ematera, faro del fin del mundo famatua ikusi...
Ala ba, ondo segi...
Gorka