jueves, 30 de julio de 2009

Berriro martxan!!!

Rio Gallegos
Punta Arenas

Estrecho de Magallanes.Atzean Tierra de fuego


Punta Arenas



Seinaleak




Punta Arenas





Punta Arenas hondartza
Apa,
Bueno bueno, hementxe naiz berriro ere nere bidaiako nondik norakok kontatzen, baino oingo hontan, igual gutxigo idatziko det, ez dakit...pereza edo...
Aurrena esan Iraila bukaeran etxera bueltatzek ondo in zidala.Pixkat nekauta neon 6 hilabetetan bakarrik bidaiatzen eta azken 3 hilabete hauek, etxen, famili ta lagunekin, primeran etorri zaizkit.Baino berriz ere bidaiatzeko gogoa ekarri diate.Beraz, motxila berriz prestatu eta martxa.Oraingoan ere, bueltazeko data gabe.Ikusiko da.
Uztailaren 9an abiatu nintzen Bartzelona aldera, bertatik ateratzen bait zan hegaldia.Bartzelonan pare bat egun pasa nitun Irene lagunan etxen eta ondoren Buenos Aires aldera abiatu nintzen.Hegaldi lasaia baino aspergarria. Ordu piloa eta gainera hegazkineko telebista izorrauta...En fin.
Buenos Aires-ea goizaldeko 3tan iritsi nintzen ( hegaldik 4 bat orduko atzerapena zeraman).Aeroportura iritsi ta bereala ikusi nitun gripearen aurkako neurrik: Polizi guztik maskarillakin, kamara termikoak bidaiarien tenperatura neurtzeko...motxila jaso eta zuzenen hostel batera jun nintzen Palermo auzora ( aurretik ezagutzen nun).Hegazkinen alboan nauken bikoteak eraman ninduen hostalera.Bertan gaua pasa eta hurrengo egunen Fede lagunaren etxera.Berriz ere primeran. Aurreko bidaian ezagutu nun tipoa eta bere etxeko ateak zabaldu zizkidan bigarrengo aldiz:BsAs=en gauza berezirik ez nun egin.Etxe ingurun paseatu, bertako beste lagunekin afaritxo bat...eta hegoaldera juteko gazuak prestatu.
Egun batzuk pasata, Rio Gallegos.era jun nintzen.Seguraski Argentinako hiririk itsusiena izango da ( inorrek ez du hau ukatzen ) baino bertako lagunekin egoteko gogoa neuken eta bide batez, hotzera aklimatatu eta hegoalde guztia ikusteko erdibiden daun hiria danez, ondo komunikatuta dau.Hemen pasa ditut azken egunak eta astearten txile aldera abiatu nintzen.
Autobusa hartu eta martxa.5 bat orduko bidaia, aduana arazoik gabe eta Punta Arenas hirira iritsi nintzen.Punta Arenas "estrecho de magallanes" delakoaren ondoan dau eta kontinenteko hiririk australena da ( Ushuaia irla batean dau).Hostal baten lekua hartu, oso merke Txile izateko, eta hirian zehar bueltatxoa eman nun.Tenporada bajun gare, beraz ez dau gazua gehiegi iteko, gainea oin ez da pinguinoen garaia, beraz ikusi gabe geratuko naiz printzipioz.Pena bat.
Hala ere, hiria oso oso polita da.Naiz eta handia izan, xarma berezi bat dauke eta hotza ez da horrenbesterako.Haize gutxi dau, beraz ondo jasaten da eguraldia, eguerdi parten bero pixkat iten dola esan daike ( negun gare eta hego polotik 4000 kmra bakarik !).Hori bai, errepidea izoztuta eta ingurutan elurra.Argazki gutxi batzuk daude ARGAZKIAK atalean
Ta oingoz hauxe.Larunbaten seguraski Ushuaia aldera joko det, egun batzuk pasa, El Fin del Mundo ikusi, ahal izan ezkero Cabo de Hornos eta zerbait gehio.Eguraldik eta diruk aginduko dute.
Eta hemendik aurrera auskalo.Txilen Puerto Natales eta Torres del Paine ikusteko gogoa dauket eta Argentinan beriro ere El Chalten.Hau eta gero, ikusiko det.Alikanteko tipo batekin kontaktun nau igual paraguay, bolivia..ikusteko, venezuelararte.Dena kotxez.Ez dakit zer ingo deten.Informatuta mantenduko zaituztet.
Ala ba, ondo segi, oporretan daudenak ondo ondo pasa eta GORA SANINAZIO JAIAK!!!!!
Aiooooooooooo