martes, 24 de febrero de 2009

Tucuman

kristoa
San javier-en kristoa

nere hankak airen


Bistak airetik
Apa,
bueno aurrena esan kriston enbidiakin naola Legazpiko karnabaletako argazkik ikusi ta gero ( zapatukok bakarrik ikusi ditut, ostiralekok e gustora ikusiko nitun).Zorionak hemendik antolatzaileei eta legazpiarrei orokorren, ikusten da gauzak in nahi dienen, in iten diela.
Aber hurrengo urteako ze pentsatzen dan.
Ni azkenen pentsautakoa baino denbora gehio eon naiz tucumanen, naiz eta bero jasangaitzak ( 45 graduko sentsazio termikoa) asko ez lagundu.
Nere rugbyko lagunak, aurkitu nitun baino ezin izan ginen elkartu (telefonoz hitzegin genun), koordinazio arazoak medio, halereederki pasa det azken aste hau.
Astelen gaua Danin etxen pasa ta gero ( aste osoa pasa det bere etxen), City tour bat egitera jun nintzen, hiria ikusi, museo bat ( argentinako independentzia tucumanen sinatu zen 1816ko uztilaren 9an)...hiri handia da baino ez uste non bezain itsusia, elegantea dala esango nuke.Hori bai, beroa jasangaitza ( errepikatzen hari naiz, baino egie da).Gauen Danin etxen afaldu bere arreba eta lagun batekin.Hemen ikusi nun benetako argentinar bat, bi ordu ixildu gabe eon daiken tipo bat, baino oso parregarria eta futbol hooligan bat.
Hurrengo eguna paseatzen pasa nun Tucumanetik gertu daon baso batetik.Bizikleta pista batzutatik ibili nintzen ordu batzutan, eta nola ez nun repelenterik eraman, berriro ere moskitoen erasoa jasan nun.ez det ikasiko.Gauen dani eta lagun batekin afaltzera eta trago parea edatera atera ginen.Gauetan primeran egoten da terraza baten, beroa lasaitzen danen.
Ostegunen Cerro San Javier-ea igo nintzen, bertan Kristo handi bat dau eta Tucuman ikusteko bista paregabek.Obsesio latza daukie hegoamerikan halako kristok eraikitzen, redio.Gaueako patata tortila parea in nun Dani ta arrebantzako.Gustora jan zuten.
Ostiralen oin arte in deten gauzaik ederra in nun.Nere beldur guztiei aurre eginez, berriro ere cerro San Javier-ea igo eta bertan dagoen Loma Bola tokira jun nintzen, bertatik parapenten botatzeko.Tokia izugarri polita da eta airetik ikustea deskribaezina.Adrenalina igoera handia hasieran eta behin airean lasai eonda disfrutatu besterik ezin da egin.Gomendagarria erabat.Ikusi bideoa bukaeran.
Gaueako festa batera gonbidauta geuden, Danin lagun baten urtebetetzera.Etxe elegante baten, piszina ta guzti, jateko eta edateko nahi aina, jende jatorra eta giro ona.Primeran pasa nun eta lagun dexente in nitun.Nik internazionala bihurtu nun festa, toke exotikoa nintzen.denek galdetzen zizkiaten gauzak europai buruz, nere hitzegiteko erakin parre iten zuten...Goizeko 10ak arte eon ginen.
Larunbaten berandurarte lo in ta gero, lasai lasai ibili nintzen etxen, gaiena euria ari zon, beraz pixkat freskatu zon eguraldik.Gauen Dani eta bere lagun batzukin ( festako batzuk) afaltzera juteko idiakin atera nintzen, baino nbere sorpresarako, kotxea artu eta tucumanetik hurrundu ginen raco herrira, Leo laguinak dauken etxe elegante batera.Bertan afaldu eta festa bat omen zeon leku batera jun ginen.festa eon, bazeon, baino bertako zaharrenak 15 urte izango zitun asko jota, beraz trago batzuk erosi eta etxera.Bertan telebista ikusten eon ginen goizalderarte.Ondo eon zan.
Igande goizen jeiki eta bazkaria erostera jun ginen, sukalden ibiltzeko gogo gutxi bait zeon.Enpanada batzuk jan eta Tucumanera itzuli.Gauen Facundon ( lagun bat) dei bat jaso nun,ezin nola Tucuman utzi parrillada bat probatu gabe.Facundo eta bere neskakin, jatetxe batera jun ginen.Argentinako haragi ezinobea probatu ahal izan nun, benetan ona daola hemengo haragia!!
Astelenen ia, Tucuman utzi nun eta L rioja aldera jun nintzen, Mendozara biden.Bertan aber ze panorama aurkitzen deten ikusiko det, Aconcaguako gian asuntoa oindik bero dau, eta mendin bueltatxo bat emtea espero det Santiago de Chilera jun aurretik.
Ala ba, txintxok izan ta ondo segi.
gorka

aterriza como puedas

martes, 17 de febrero de 2009

Cachi, salta....

Cafayate inguruk
ur-jauzi bat

colorado errekan gora.Italiar eta argentinar batekin


Cahira biden, Cafayatetik



Cuesta del obispo.Saltara biden




Autobus barrena
Apa,
Bueno, aurrena esan moskiton asuntoa hobetu dala.Ia ez dauzket pikaduraik.
Cafayaten gaua pasa ta gero, goizen goiz mendin bueltatxo bat ematera jun nintzen, Rio Colorado jarraituz, kaskada batzuta.Biden Italiar bikote bat eta Bs As-ko tipo bat aurkitu nitun eta beraiekin goruntz jun nintzen.Ez zeon bide markatu bat beraz, errekan gora behera jun ginen, erreka bera 10 bat aldiz gurutzatuz.Primeran eon zan, kaskadak ez die beste munduko ezer baino bidea, inguruk...primerakok die.Eguerdirako berriz ere kotxera eta Cachi aldera jun nintzen.Hemen ere bidea ikusgarria.Lur pista batetik, 4 bat ordu terreno lehor lehorretatik ibili ta gero iritsi nintzen Cachira.Oso herri txikia eta lasaia.bertan Kataluniako senar emazte batekin eon nintzen hizketan eta ezer gutxi geio.berriro kanping baten akomodau ta herria pixkat ezagutu.Gauen karnabaletako festa bat zeon kanping ondon, baino jende gehiegi zeon ta ezin gauza asko ikusi.
Hurrengo goizen, euria.Lastima, ezin izan nun pentsautako bidea jarraitu, errepidea itxita zeolako, beraz Salta aldera in nun.Bidea berriz ere ikusgarria, erabat desberdina.3000 metrotik gora igo eta " cuesta de obispo"tik behera 20 bat km.Lainotuta egon arren, benetan ikustekoa.
Biden bazkaldu eta Saltara iritsi nintzen.Ez nauken zer egin handirik beraz zinera jun nintzen.Operacion valquiria ikusi non, Tom Cruisena, 2.mundu gerran Hiltler erahil nahi zuten alemaniar batzun istrorioa.Sin mas, beste pelikula bat ikusteko gogokin gerau nintzen.Bi aldiz pentsau gabe, beste areto baten "kolau" nintzen.Komunera nijola esan nion tipoi ta deskuidon beste pelikula ikustera sartu nintzen."quieres ser millonario" ikusi nun.Pelikula ingeles-indiarra.Oso ona, benetan gomendagarria.Hu ez da nere estiloa,baino hegoamerikarrak ez die izango bestetaz aprobetxatzen dien bakarrak.
pelikulak eta gero, afaldu ta lotara.
Igande goizen, kotxea hartu eta Salta kanpoaldera jun nintzen egun pasa.inguruk naiko elegantek die, eta eguraldik dexente lagundu zon.
Astelenen kotxea itzuli eta Tucuman aldera jun nintzen.Saltako terminalen, billetea erosterakon, emakume bat gerturatu zitziten lehiatilan neola eta ea billetea ldatuko nion esan zidan.Aurretik erosita zaukela billetea atsaldeako eta berak goizen jun beharra zaukela.Nola nei igual zitzaiten noiz jun, gustora aldatu nion, eta hemen nere sorpresa.Bus Cama baten tokau zitzaiten.Ezagunak die Argentinako autobusen komodidaea, eta egie da.Hegazkina baino dexente komodogoa, azafatoa, bazkaria...primeran.4 ordu ta gero Tucumanera iritsi nintzen.
Autobusetik jeitsi eta ia infarto batek akatu nindun.Kriston beroa.30 gradutik gora eta oso oso hezea.terminaletik, Daniel lagunari deitu eta bere etxera jun nintzen.tipo izugarria.Bere arrebakin bizi da eta iritsi bezain pronto, zer egin....esplikatu zidan.gero afaltzera jun eta bere etxen hizketan ibili ginen goizalderarte.
tucumanera etortzearen arrazoi nagusia, Ordiziko bi jokalari ohi aurkitzea da.Dakidan bakarra da ze taldetan jokatzen duten eta beraien izenak.Paco Lobaton bezela ibiliko naiz egun pare batez eta ondoren berriro martxa hegoalderuntz, La rioja aldera seguraski.
Ala ba, ondo ondo pasa karnabaletan eta herria osoik utzi, San Ferminak oso arriskutxuk diela.Esan diate Legazpin Joe Dimaggio berria agertu dala.Tristea oso.
P.D: argazki gehio jarri ditut, klikatu HEMEN
Gorka

jueves, 12 de febrero de 2009

Argentina

Purmamarka
purmamarka

mendi tontor baten


Purmamarka inguruk



garganta del diablo, Cafayatera bidean




kotxen modeloa asmatzen dodantzat, aparteko diru-saria





Nere besoa
Apa,
jujuy-n eguna pasa ta gero Salta aldera juteko prestatu nintzen.Terminalera iritsitakon izan nun sorpresa;inundaziok ziela eta Saltarako bidea itxita zeon "hasta nueva orden", beraz iparralderuntz jutea erabaki nun, Purmamarca herrira.Txiletik argentinara biden pasa nintzen Puremamarcatik eta interesgarria iruditu zitzaiten.Herri txiki bat da , oso turistikoa.Bere atrakzio nagusia natura da, kolore desberdinetako mendi asko...Kanping baten instalau ta mendi baetra igo nintzen atsalde pasa.oin arte ikusitako lekurik ederrenetarikoa da dudaik pe.Gaua bertan pasa eta hurrengo goizen jujuy aldera jun nintzen berriro, bertatik Saltarako autobusa artzera.Ez nun batere arazoik izan eta bidaia oso komodo in nun, autobus paregabe baten.
Behin Saltan neola, Hugo laguinakin jarri nintzen kontaktun, bere etxen in behar bait nun lo.Atsaldeako geau ginen ta bitarten hiria pixkat bixitau nun, motxila terminalen utzita.hiria handia baino lasaia da, dendaz beteta, europaren antzera.Asko gustatu zitzaiten.Ondoren kotxea alkilatzera jun nintzen hurrengo eguneako, gidatzeko "monoa" kentzeko.4 eguneako alkilau nun, ostegunetik astelehenera eta Cafayate ingurura jungo naiz.
Atsalden Hugo etxera jun, gauzak utzi ta trago pare bat artzera jun ginen:oso giro ona dau Saltan.
Gaur goizen Hugo agurtu ta kotxea jaso det.Cafayate aldera jun naiz, bide eder batetik.Ondo asfaltatuta eta bista izugarrikin.Alkilatzearen beste arrazoia, lasai ibiltzea da, nahi deten lekun gerau daiket argazkik ateratzeko, bazkaltzeko...
Cafayaten kanping baten lekua artu ta herria bixitazten pasa det atsaldea.Hurrengo egunetan inguruk bisitazte pasako ditut.
Kuriosidade bezela esan, aurreko egunen baten milioika moskitu erasotu nindutrela eta barizela izango banu bezela nau, zisko inda.farmazi batera jun behar izan det zerbait erostera.Farmazikoa flipauta zeon besok ikustean eta antialergiko batzuk eta pomada bat eman dizkit.Aber zemuz
Ala ba ondo segi
Gorka

lunes, 9 de febrero de 2009

San pedro de Atacama

moon valley
autoridadek animok eman nahien

Moon valley


kanoi bat San Pedro ingurun



Llama bat eguzpipen lo




Laguna Miscanti





Pink Flamingos
Apa,
Bueno, aurrekon esan bezela San Pedro de Atacaman geratzea "behartuta" neon.Mendiko txangoa ta gero, hurrengo eguna lasai lasai pasa nun, herri ingurutatik paseo txiki bat eman...gauza askorik ez.
Hurrengo egunen "lagunas Altiplanicas" deritzona ikustera jun nintzen.Ia 5000 m dauden laku batzuk die, sumendik, flamenkok, bikuñak...Ez da beste munduko ezer Uyunirekin konparatuta, nere ustez behintzat.Bertan Danimarka, chile, katralunia...jendea ezagutu nun ta beraiekn bazkaldu ta gero, hostalera buelta.Atsalden gauza kuriosoa pasa zitzaidan.Herri hontan bi kajero daude dirua ateratzeko ( bat gainea denda baten barrun dau, nahiko izkutauta)eta jende kopuru handia.Dirua bereala gastatzen da eta eta atsaldeko 4 etan betetzen dute berriro bietako bat.Beraz nahiko bixi ibili beharra dau dirua aterazteko eta gainea hilara luzek iten die askotan.Atsalde hartan kajerora jun nintzen ta bertan neska frantses bat zeon ez zekila nola erabili ( atzerritarrentzako atal berezia dauke kajerok) eta hizketan hasi ginen.Gero dendako jabea gehitu zitzaigun.Gustora ibili ginen berriketan ( europari buruz, turistei buru...) eta 2 ordu inguru egon eta gero, tipo frantses bat etorri zan.Hirurak garagardo bat hartzera jun ginen.Gauza da biden frantses gehio gehitu ziela ta bukau nun taberna baten 11 frantsesekin!!!mahai beren.Ta bik bakarrik hitzegiten zuten gazteleraz.Gehiegio neretzako ( frantsesekiko daukian pentsakera ez da beraiengustokoa).Baino bueno, azken finen jende jatorra.
Hurrengo egunen bizikleta bat alokatu nun, herritik pixkat hurruntzeko.Kanoi baten barrena ibili nintzen goiz oson, errekak gurutzatuz eta basamortuko berotik pixkat ihesi.Bazkaltzera hostalera bueltau ta atsaldeko 3ak aldera berriz ere martxa.Oingo hontan "valle de la luna " aldera jun nintzen, baino bide zuzena hartu beharren, errepidetik jun nintzen, ia 10 km gehio eginez, baino lasaiago.Beroa dexentea zan ta rekta luze luzek.Azkenen aurkitu nun Valle de la Luna rako debioa ta lur pista batetik, berriz ere rekta luze luzek.Bertan minaz jositako zelai bat aurkitu nun ( hesituta eta kartelekin ), Pinocheten garaikok Perukin izan zuten ika-mika baten ondoriok.Minutu batzuk eta gero iritsi nintzen Valle de la Luna-ra.Ikusgarria da benetan, ilargin antza omen dauke eta arkaitzak, area, lurra...nahasten die paisaia ederra osatuz ( pink floyd taldek bertan grabatu omen zon "the dark side of the moon" diska.).Hemen frantses bat aurkitu nun ( iada gehiegizkoa da ) eta nik indako buelta in behar omen zon oinez.Nauken ura eman nion zeatik bestela ez zan inora iritsi behar eta bere bidetik jarraitu zon.Bailara osoa gurutzatu nun, gelditu batzuk eginez eta beroa pixkat lasaitu zanen, berriro ere San Pedro aldera.Bertan dutxa eta Danimarkako Valdemar-ekin birra batzuk hartzera jun nintzen.Oso tipo atsegina, Euskal Herriko gauza batzuk ezagutzen zitun ( behiak pelikula!!, Betagarri...) eta nola ni Danimarkan egona naizen, gauza dexentetaz hitzegin ahal izan genun.
Atzo autobusa artu nun Argentina aldera, Jujuy herrira iritsi nintzen atsaldeko 7k ingurun ta hostal bat lortzea benetan zaila in zitzaiten.Gauza da Boca Juniors taldek jokatzen zola bertan eta ligako lehen partida zan.Nola argentinarrak oindiuo oporretan daude, ba BS As-etik jende asko etorri zan.Azkenik lortu nun hostal merke eta txukun bat gaua pasatzeko.
Hemen pare bat egun pasako ditut ( oin euria ari do) eta hemendik Salta-ra noa.Bertan kotxe bat alkilatu nahi det inguruk lasai ikusteko, baino preziok markatuko do erabakia.
Ala ba, ondo segi ta gutxi gastau
Aio
P.D. iada erosi det etxera itzultzeko hegazkin biletea, Bs As-etik.Eguna:¿?¿??¿¿?

jueves, 5 de febrero de 2009

SAIRECABUR

azken aldapak
beralderuntz

ni goian


Laguna verde, Bolivia



goitik bista




Goruntz bidea





kraterra
apa,
Oindio San pedro de Atacaman nau.Herria oso turistikoa da, baino era beren nahiko lasaia.Ez nauken tour bat iteko gogoik beraz herritik alde itea erabaki nun, baino hemen nere sorpresa.Ez daude apenas autobusik argentinara juteko ( mugako herria da san pedro), beraz iganderarte hemen egon beharra edo beste nunbaitera jun behar.Hemen geratzea erabaki nun, zetik autostopen jutea ere bururau zitzaidan baino beroa gehiegizkoa da errepide ondon ( munduko basamorturik lehorrena) eta kotxe asko ez die pasatzen.Beraz zerbait in beharra.
Nola ez deten eskarmentatzen, mendi baterako eskurtsio bat kontratau nun, Sairecabur sumendiarako hain zuzen ere, 6050 metrora ( altueran datuk desberdinak daude leku askotan, 5950-6050 inguru).Nacho katalnarekin eta Alan frantsesakin abiatu nintzen atzo goizen sumendirantz.Kotxen 2,30 inguru pasata, 5300 m ingurura iritsi ginen,Bertan erropa beroa jantzi ta goruntz hasi ginen.Naiz eta 6000 m izan, bertan apenas dau elurrik, beraz nahiko erosoa da igoera.Lurrikara baten ondorioz, ez dago bide markaturik, hortaz dena goruntz in behar da, harkaitzen artetik modu erosoena bilatuz.oingo hontan zortea izan nun ta altitudek ez zin batere eraginik in, beraz oso komodo igo nun mendia.beste bik ordea ez zuten ondo pasa, altitudea, nekea...
Giak ritmo motela jrri zon baino halere urreruntz juten zan,beste bik atzen geratzen zirelarik.Taldearen atzen jarri nintzen ni bestek atzen geratu ez zintezen, eta behin mendin gaina bistn zeola, aurrera jarraitu nun.2,30 ta gero gaina in genun.Bistak ikusgarrik die, mendi altuk, lakuk, basamortua...mendia Txile ta Bolibia arteko mugan dau eta argentinko mendik ere ikusi daitezke.Hori bai, hotza latza.Gainen argazki btzuk atera, zerbait jn eta beruntz martxa.
Jeitsiera beste ldetik in genun, baino hemen ere ez dau biderik.Alan frantsesa haserre zeon zeatik agentzin esan zioten bidea zeola ta errexa zala ( 3 egun gaixo egon zan eta ez zauken batere experientzarik), honi nekea gehitu behar.Giakin batera jeisten hasi nintzen, oso eroso eta nahiko azkar.Nacho eta Alan motelako hari zien jeisten eta geroz eta okerrago:Mareaturik, botaka iten, lurrera eroitzen... beraz deskantsu dexente in genitun.Oindio puska bat falt zala, gia bere kabuz jeitsi zan, bakarrik eta gu han goran utzita.Belaunak gaizki zituela et, azkar jeiste komeni zitzaiola esan zigun eta bidea nun zeon esanda, agur ta zorte on!
Bi aldapa fuerte falta zien kotxera iristeko ( kotxea bistan zeon), baino lur eta harri solte asko zeuden eta motel jeistea ez zan batere erosoa, nik nahiago azkar jeistea.Baino beste bien egoera ikusit atzen geratzea erabaki nun, horrela bistn nauzken zerbait gertatu ezkero.25 bt metro jeisten zituztenen, nik korrika jeisten nun beraiengana iritsi arte eta horrela kotxera iritsi arte.
Kotxera iristean, gi erdi lo zeon eta Alan erabat haserre ohiuka hasi zitzaion inglesez.Gi ixilik mntendu zan eta gure kexuei kasu in gabe abiatu ginen San Pedroruntz.herrira iristean, polizi komisarian geratu eta Alan salatzera sartu zan, agresio salaketa hin zuzen.Gu fliputa.kotxetik tera eta polizikin hitzegin ta gero dena lsaitu zan, baino agentzira jun ginen explikazio eske.Gauza da gia agentzin jabea dala, beraz gauza gutxi in ahal genun.Diskutitu, bakoitzak bere arrazoiak esan eta kitto.Berak esan zigun kontaktu bisuala zeola bera eta gure arten, beraz ez zeola arriskurik.En fin! NOMADE tours no more!!
Atsalden trago batzuk edan Alan-ekin ta kitto.Halere Alan-ek salaketa jarri zon et empresak isun bat ordaindu beharra dauke.
Ba hau izan d dena.Egun hauetan bizikleta bat alkilauko det inguruk ikusteko ta iganden martxa Argentina aldera.aber ze muz.
Ala ba ondo izan
Gorka

martes, 3 de febrero de 2009

Cerro Rico ta Uyuni

Aurrekon ez zin utzi argazkik jartzen, beraz hemen "Cerro rico" mina eta "salar de Uyuni"n barrena eginiko 3 eguneko tourraren argazki sorta bat:


Cerro Rico mina barrun
Garzon-ek ez dezala argazki hau ikusi.Dinamita piztuta dau!!
Salar de uyuni
Argentinarrekin
Arbol de Piedra izenieko harri puska
Ur termaletan suitzarrekin
Lago verde

sucre, potosi, uyuni ta agur bolivia

Apa,
egun dexente pasa die idazten ez detela, ta bada garaia.
Cochabamba utzi ta gero, Sucrera jun nintzen.10 bat ordu autobus txiki baten sartuta, asfaltatu gabeko errepidea...azkenen goizeko 6 tan iritsi, hostal bat bilau ta siesta.Bi egunetan ez nun aparteko ezer in, paseatu, elizan bat ikusi...Hiri polita, etxe kolonialak txuri txurik...baino sin mas.
Ondoren Potosira jun nintzen, bertatik "salar de Uyuni"ra juteko intentzioarekin.
Potosi ez da oso hiri handia, baino aldapaz beteta dau ta 4000m ingurun, beraz ibiltzea kosta iten da.Aurreneko egunen gauza gutxi, hiria ikusi ta kitto.Hurrengo egunen ordea mina bat bixitatzera jun nintzen, Cerro Rico izenekoa .4/5 orduko bisita, nun bertako lanaren nundik norakok, ohiturak, superstiziok, koka nola dastatu...erakutsi ziguten.Espainiar konkistatzaileek ustiatu zuten mina, bertakoak esklabizatuz ( esaten da bertatik ateratako zilar, estainu, eta zink-arekin espainiarainoko zubi bat egitea zeola ta bertan bizia galdu zutenen gorpuekin, espainiatik aratago)Langilek oindio lanen daude eta molestien truke,jendek oparik ematen dizkie.Minara biden merkatu baten geratu ginen mineroei zerbait erosteko.Hemen nere sorpresa:Merkatun koka kolak, Koka hostok, Alkohola (96 gradu, ez tekila ta olakok.) ta DINAMITA saltzen zuten.Besterik ez.Legazpin gisa ontako merkatuk arrakasta itzela izango zon.Gazua batzuk erosi, erropa aproposa jarri ta minara.Oso lan gogorra dala garbi ikusi genun, baino beraiek pozik koka eta alkoholakin ( whisky boliviano deitzen zioten).Bisita ta gero, dinamitakin demostrazio bat in ziguten.Nei Euskalduna izanda, hurrun mantentzeko eskatu ziaten.Bisita guztin zehar, txantxak ugarik izan zien nerekiko.
Mina ta gero eguna argentinar batzukin pasa nun, oso jende jatorra.Hurrengo egunen uyunira batera jutea erabaki genun.
Hurrengo egunen autobusa hartu genun uyunira.6 ordu.Berriro ere asfaltatu gabe eta bero itzela.Uyuni herri txikia da eta turismoa da bertakoen bizimodua.Hostal merke bat bilatu ta Tour bat hartzera jun ginen.Argentinarrek egun bateko tourra in behar zuten ta nik 3koa.Ez naiz tourrak itearen zale, baino hemen ez dau beste aukerarik.Galtzea errez erreza da ta handiegia bakarrik iteko.
Hurrengo egunen goizen atera ginen 4 x 4 baten gatz basamortu aldera.12000m karratuko gatz basamortua.Ikusgarria.dena txuri txuria, efektu optiko asko ta turista gehiegi, baino bueno...
Bertan bazkaldu, argentinarrak agurtu ta guk aurrera jarraitu genun.2 emakume brasildar, japoniar tipo bat eta bi italosuitzar ginen taldekidek.Suitzarrak oso pertsona jatorrak, Japoniarra ixil ixila ta bi emakumek, petarda batzuk.Aurreneko gaua Gatz hotel baten pasa genun, beste taldeko batzukin ( argentinarrak, espainiarrak...) kartatan (txupate dos suizalemaniarrez jokatu nun)...eta izarrez betetako zeru ikusgarria.
Hurrengo goizen goiz atera ta gatz basamortua utzi genun.Lur basamortu baten sartu ginen, non lakuk, sumendik...betetzen dute paisaia.Sumendien hondakinen ondorioz, laku batzuk kolore arrosa, berdea...daukie ta bertan llamak, flamenkok...ikusi genitun.Kilometro asko ta gero, hoteltxo baten pasa genun gaua laku arrosa baten ondon.Arritu ninduen gauza bat flamenkok oso txikik diela da.
Ta gaur goizen, 4tan jeiki ta geiser, fumarolak...ikustera.Oso politak baino hotza, latza ta usaina ebai pixkat nazkarria.Halere pena merezi do.7ak inguru gosaldu ta beste laku baten ur termaletan sartu gea.Ura 35 gradu ingurun zeon ta primeran eoten zan.Hemen tipo batek esan dit San Ignacio de Loyola-n hantza daukiala!!! Nola tour bat dan, ba ordu erdi ta gero irten ta azken geldiunera jun gea, laguna verde.Hau ere oso polita, beste guztik bezela ta bertan denboratxo bat eon ta gero Txileko mugara.
Azken momentun nere ibilbidea aldatzea erabaki nun.Argentinara pasa beharren, Txilera etorri nahiz ta hemendik pasako naiz Argentinara.Hegoalderaino sigi saga pasako naiz Txile ta Argentina arten, Andek gurutzatuz.Hori da ideia behinik behin.
Txileko muga pasatzea zaila da.Ezin die animalik, barazki/frutak, egurra...sartu beraz motxila iriki beharra dau dena miatu dezaten.
Oin San Pedro de Atacaman nau, hau ere oso turistikoa.Bero gehiegi ta basamortu gehio ikusteko gogoik ez, beraz laster jungo naiz Argentinara.
Ala ba txintxok izan ta aber Xapoto ez dan norbaitek zerbait idazten don.
Kronoka hau argazki gabe dijo zeatik ez dit argazkik sartzen uzten.Saiatuko naiz argazkik sartze, pena merezi bait dute.