lunes, 8 de marzo de 2010

Cusco eta Machu Pichu

Apa,
berriz ere egun dexente ezer idatzi gabe.Era beren oçinork ez dit nehi idatzi beraz dena betiko martxan doan seinale.Nere partetik lasai asko ibili naiz hemen eta idazteko parada eta gogo gutxirekin.Baino bueno,oin tokatzen da.
Aurrena esan bazpare,Perun naola,eta Txileko lurrikaratik oso hurrun naola.Halere lurrikararen epizentroa kokatu zan lekun lagun dexente dauzket,bertan pasa bait nitun txilen pasatako egun gehienak.Galera material asko,baino denak ondo daudela jakin det...
Ta nere partez,Puno egun parea pasa ta gero,Cuscora jun nintzen bigarren aldiz.
Punon Iñauteri desfilea ikusi eta herrin paseatzen pasa nitun egunak.Herri itsusia egie esan.sin mas...
Cusco ia beste gauza bat da.Nere ustetan peruko hiri politena,estilo kolonial eta inka nabarikoa,3000 metrotik gora,aldapaz betea eta nola Machu Pichu itxita daun uholdeen ondorioz,turista gutxirekin.
Pare bat aste pasa ditut hemen.Juerga asko ( gehiegi igual!!), eta turismo "kultural" gutxi,sarrerak ez ordaintzearren!!!Cuscon berriz ere Marco frantsesakin elkartu nintzen eta era berean,Daniela,Casandra,Luciana,Jofre...kuadrilatxoa in genun bertan.
Cusco nahiko ondo ezagututa,idea "ero" bat okurritu zitzaigun.Machu Pichura jutea.
Urtarrileko uholdeen ondiçorioz,Aguas calientes herria isolatuta geratu zan,trenbidea izorratuta eta ondorioz,machu pichu itxita.Iaz egon nçintzen bertan eta bide alternatibo batzuk ezagututa,jutea erabaki nun,Daniela eta Luciana argentinarrekin batera,asko pentsatu eta prestatu gabe.
Ollantaytambo herrin gau bat pasa,bertako ruinak ikusi eta hurrengo egunen Santa maria eta santa teresa aldera irten ginen autobusen.Kriston portutzarra igo eta jeitsi,milaka kurba,lur derrunbek...eta 4 bat ordutan ohinen geunden,banano,palmeraz...inguraturik.
Santa teresan herritarrei galdetuta,ea zein zan machu pichurako bide oberena,azkarrena...eta gauerdin,euripen abiatu ginen erreka jarraituz.Nahiko arriskutsua,erreka kable batetik zeharkatu eta trenbidea aurjitu genun orduterdi ta gero.behin trenbiden,dena zuzen machu pichuraino,pare bat ordu.Eurik ez zon geratzen baino bueno...Azken txanpa aldapa gora orduberte,oso gogorra baino helburua bertan izanda ,bereala in genun.Esan beharra,biden austriako 2 mutil aurkitu genitula,jehovako testiguk!!!eta gurekin batera jun zien.
Behin Machu pichun sarrera parez pare izanda,atea ala moduz zeharkatu,eta ia barrun geundela (oindio ilunpen) bertako zaindaria esnatu eta abentura bukatu zan!!!builaka,poliziari deitu behar ziola...kalera bota ginduen..pena bat!!!
hala ere primeran pasa genun.Sarreratik aguas calientes-ea jeitsi,turista bakarrak izanda jendek arraro begiratzen zigun (turistek debekatuta daukie aguas calientesea jutea).Ondo deskantsatu eta hurrengo egunen bide beretik Santa teresara,izugarrizko paisaia miresten,Machu pichuko ruinak gure gainean eta pozik,oso pozik.
Sta Teresatik berriz ere Cuscora ( 3 ordu eon ginen errepiden geldi lur erorketak ziela eta) eta holaxe...
Oin Limara noa.Bertan pare bat hilabete gelditzeko ideia dauket,lan pixkat in eta bertako bizimodua pixkat gehio ezagutu.Igual Neska argentinarrak eta texas-ko mutil batekin batera apartamentu bat alokatuko deu,ikusiko da.
ala ba ondo segi
aio