sábado, 31 de julio de 2010

bidaia

oinarteko bidaia ola doa...laster Venezuela eta kolonbiako istoriok.


Ver legazpiar bat edonon en un mapa más grande

viernes, 9 de julio de 2010

Montañita,Napo ibaia,Amazonas,Manaus,venezuela...


Apa,
Aurrena barka atzerapenagatik.IA hilabete baino gehio pasa da hemen ezer idatzi ez detela,ta bada garaia.
ECUADOR
Quito atzen utzita,ia mariana konpainian, Guayaquil aldera jeitsi ginen,eta bertatik Montañita izeneko herritxo batera,kostan.Montañita Salou txiki bat bezalakoa da,juerga asko,hondartza,txiringitok...bertan astebete pasa genun aparteko ezer in gabe.Juerga pixkat hostalen ezaguturiko jendekin eta listo.
Montañitatik autobusez berriz ere Guayaquil eta bertatik Riobambara,gelditu gabe beste autobus bat ecuador ekialdera,amazonian.Puyo eta tena herriak atzen utzi eta Coca hirira iritsi ginen,Napo ibaiaren hasieran.Cocan egun bat pasa eta eskola bateko exkurtsioa aprobetxatuz traineru antzeko baten Tipunini herri txikira jun ginen 8 orduko nabegazioan.Bertatik perura juteko ideakin geuden , baino bertako jenden jarrera ( gezurrak,dirua eskez  edozertarako...) medio,buelta erdi ematea erabaki genun,eta bi egunetan traineru eta autobus desberdinetatik jeitsi gabe,Peru iparraldera bueltatu ginen berriz ere.
PERU
Piura-n dutxa bat eta berriz ere autobusera.18 orduko bidaia bat eta gero,Tarapotora iritsi ginen,peruko amazonian.Hemendik Yurimaguas herrira,barku baten bila.
Behin barkua topatuta,bertan hamaka lotu eta hurrengo egunerarte zai geratu ginen.
Barku hauek karga eta pertsonak eramateko prestatuak daude.hamakak edo kamarotek,eta jende piloa.Turista bakarrak,gu.
Nahiko ongi jun ginen aurreneko egunetan,janari txarra baino kantitate ona...eta 2 egun eta gero Iquitos hirira iristi ginen,Amazonas ibaiaren hasiera eta amazoniako hiri nagusia perun.
Iquitosen beste barkua topatu eta motxilak...ondo bijilatuta,brasil aldera ekin genion,baino aurrena San pablo izeneko herri txikin geratu gien 2 egun eta gero.
San Pablo leprosario bat dau,Che guevara bertan egon zan ( diarios de motocicleta pelikulan ikusten da) gazte zanen.
Bertako jendekin hitzegin,pelikula eta errealitaten arteko diferentzik...ikusi eta ikasi genitun eta 2 egun eta gero,berriz ere barkura.
Egun ta erdi barkun eta Santa rosa-leticia-Tabatinga fronterara.Peru,kolonbia eta Brasileko muga.
Aduanako kontuk arazo gabe eta Tabatingara jo genun,beste barku baten bila.
BRASIL:
Brasilen barkuk askoz ere hobek die,Perukin konparauta baino prezioa ere garestigoa.
4 eguneko nabegazioa genun aurretik,amazonas ibaian,Manaus hirira iristeko.
Askok uste baino aspergarrigoa da.Dena ura,zuhaitzak,ura...baino bueno...nahiko ongi jun zan dana.Hemen turista gehio zeon eta taldetxo bat in genun...
Behin Manaus-en,dena askoz e garestigoa dala konturau eta venezuela aldera jo genun ahal bezain pronto.Pare bat egun autobusen,aduana itxita eta ia kalen lotan geratui ginen....azkenik aduana pasatzea lortu genun eta Chavez-en lurraldera sartu ginen.
VENEZUELA:
oindio venezuelan gaude,Meridan, baino aurreko astetan Caracas,Maracay eta Chuao herritan egon gine.Hiria bixitau,hondartza politak eta bero asko.
Hurrengon gehio kontauko det,kolonbiatik seguraski.aio