jueves, 19 de noviembre de 2009

COLLIN

































Apa,
Berriro Temucon naiz bueltan eta bihar iparralderuntz jarraituko det bidaia.
Maputxeekin eginiko lana iada amaitutzat eman det.Oso, oso gustora ibili naizCollin izeneko komunitaten, Lautaro eta Vilcun herrien artean, Txileko araukania regioan.
Eleuterio,Marta, Aitona Juan, susana eta Felipe seme alaba izan die nere familia aste hauetan eta naiz eta oso txiroak izan,dena eskeintzen dizute,gonbidatua ondo egotea da beraien intentzio bakarra, eta jatekorik ez zaie falta.
Maputxe kulturari buruz gauza dexente jakin ahla izan nun, eta beraien ohieturak, hizkuntza...
Lanari dagokionez, beste edozein baserritarrak bezalakoa: ardik, txerrik, ahatek zaindu, nekazari lanak...Edozertan laguntzen nien, egurra moztu, baratzea prestatu, animaliei jana eman...Halere ez nun benetako laguntza beharra ikusi eta horregatik eman det bukatutzat experientzia hau.
Aurrekon esan bezela, familia, misio ebanjeliko bautista baten parte da.Aitona juan izan zen inguru hauetan lehena ebanjelio jasotzen eta asko hazi da inguru txiroenetan erlijio hau.
Elizatxo bat eraiki zuten eta orain EE.BB. ko erakunde baten laguntza jasotzen dute ekonomikoki, proiektuak aurrera ateratzeko komunitate bezala.Mermelada, galletak, telar-akegiten ikasten hari die gerora salgai jarri eta eguneroko bizitzarako diru sarrera bat eduki ahal izateko.
komunitatea oso txiroa da, eta gobernun partetik diru laguntza bat jasotzen dute eta etorkizunerako proiektu gehio daude Maputxeek urtetan jasandako diskriminazioa alde batera uzteko.
Komunitate batzuk aldiz, biolentziaren bidez lortu nahi dituzte lurrak eta horrek irudi txarra ematen die beste guztiei, jende langile eta lasaia azken finean.
Era berean, maputxeen lurrak maputxeen artean bakarrik sal-eros daizke.Beste inorrek ezin ditu lurrak erosi, ez atzerritarrek ezta beste txiletarrek ere ez.Gobernuko erakunde batek gestionatzen do lur kontua, Etxebide tankerakoa, behar gehio dauken jendeari lurrak emanez.
Egun hauetan ere ebanjelikoei buruz asko ikasi det.Ez nekin zehazki zer ziren edo zer predikatzen zuten,.Ez dauzkie gurutzerik, santun irudik...beraiek jaungoikoarekin kontaktu zuzena bilatzen dute eta biblia dute oinarri.Otorduen aurretik eskerrak ematen diote jaungoikoari,eta bere mezua, besteei erakusten ahalegintzen die.Nei asko hitzegin ziaten, errespetu osoz eta interesgarria iruditu zitzaiten, besterik ez.
Ebanjelikoak izanda, maputxeen ohitura eta siniskeri asko galduta dauzkie neurri baten, baino hizkuntza mantentzen dute, uzta garaiak ilargiaren arabera...eta naiz eta nik ez ikusi, batzuk ezkontzarako "ritual" bat mantentzen dute.
Bikotea izkutun ibiltzen da nobiok dienen, gurasoek ezer ez dakitela.Ezkontzea erabakitzen dutenen, gizonak emakumea "lapurtzen" do gauen eta bere etxera eramaten do., neskaren aitaren haserrea piztuz.Hurrengo egunetan gizonaren lagun bat juten da neskaren gurasoengana eta ondo dagoela, nun daun...esaten dio aitari.Gero, senarrrak zaldi bat eman behar dio opari bezela neskaren aitari.Kuriosoa...
Bestalde,asten behin, emakumek elkartu iten die eliza ondoko taller baten telar-a itea.Dena emakumek eta ni erdin!Parrek, hitzegin, bazkari goxok eta disimuloz, ni ezkontzen saiatzen zien.Bueno egie esanda, beraien alabak nerekin ezkontzen saiatzen zien.Nik zaldirik ez naukela esaten nien, eta beraiek, bat lapurtzen lagunduko zidatela!!!Parre latzak."gantxillo" era josten ere ikasi det alamoduz,bufandatxo eder bat in nun.
Pena pixkatekin, baino azkenen jutea erabaki nun eta esan bezela, oin Chillan aldera noa eta hortik Santiagora.Ondoren berriz ere Argentinara.
ta argazki gehio argazkien atalean, txile 2
Ala ondo segi
gorka

viernes, 6 de noviembre de 2009

Temuco


















































Apa,
Bueno, aspaldin idatzi gabe, baino bueno, pereza pixkat ematen do.
Valdivia utzi ta gero, temucora jun nintzen.Temucon lagun dexente in nitun Martxoan hemendik pasa nintzenen, eta denek eskeini ziaten lo iteko leku bat, beraz etxez etxe ibili naiz: MArcela, Jorge,Lorena,janina,antonio...
Denak desberdinak, batzuk bakarrik bizi die, bestek famili osoa,...eta denetan primeran ibili naiz.
Esan nun bezela, Maputxeekin lan iteko aukera nauken , baino denbora kontua zan zerbait zehaztu arte.Gainera arazo dexente daude Maputxeekin, "terrorismoa" dela eta, eta  gainera ETA, FARC...kontantutan omen daude, beraz Euskalduna izatek ez do asko laguntzen.
Bitarten, TELETON izeneko erakundek antolaturiko ekintza baten parte hartu nun.TELETON-ek ume helbarriekin iten do lan eta AMIGOS TELETON ekintzan, egun bat ume batekin pasatzea zan, era guztietako jokuk eginez.
Diego izeneko 12 urteko umea izan nun nere "kargu".Ez dauke helbarritasun handia, eta primeran pasa genun, futbolen, margotzen, sukalden...eta eguna bukatzeko egunkarirako elkarrizketa in ziaten.Azkenen inkesta modukoa bakarrik atera zan, baino behintzat egunkarin atera nintzen...OSo experientzi polita izan zan, oso ondo antolatutakoa.
Hurrengo egunetan lasai lasai egon nintzen Temucon.Juerga dexente, inguruko laku batzuk ezagutu lagunekin, terma batzuk bixitau...
Kuriosidae bezela, egun baten Temucotik lasai paseon neola,Unibertsitate aurren istiluk zeudela ikusi nun, polizik eta ikaslek elkar borrokan.Nola ez, kurioso bezela gerturatu nintzen ( jende asko bezela), eta kazetari batzun ondon jarri nintzen.Harri batek kazetari bati ezpainen jo zion eta ea nola zeon galdetu ta gero, nere "espaiñol azento" nabaria somatu zuten.Ordun polizi bat gerturatu zan  (era oso egokian, benetan), eta galdera sorta iten hasi zan.Nungoa naizen, zer egiten ari naiz bertan...eta dokumentazioa eskatu zidan.Ea euskalduna ninzten esan zidan ( esan bezela terrorismo arazok daude bertan), nik Gipuzkoarra naizela erantzun nion, eta gero nere izen arraroagatik ere galdetu zidan eta nik ekialdeko europako arbasok nauzkela erantzun.Hola geratu zan dana, baino gero kazetarik esan zian zorte pixkat izan nola, zeatik edozein eskusaren bila omen dabil polizia, orain gainera arrazoi gehiagorekin, hauteskunde garaia bait da presidentziarako.BAino bueno, dena ondo atera zan...
Eta ia erabakita naukenen Temucotik alde egitea, deia jaso nun.
Collin Alto izeneko komunitate batetik zan, erabat maputxea, eta bertan misio ebanjeliko batetik deitu ziaten.Bertan tailerrak ( josketa, sukaldea...)iten die asten behin eta bestalde, gizonak iparraldera juten die  uzta garaian lan bila, beraz emakumek bakarrik geratzen die baserrien kargu.Bertan laguntzeko aukera naukela esan ziaten eta Eleuterio eta Martan etxen geratuko nintzela.Baiezkoa eman nion eta bertara jun nintzen.
Eleuterio misioko apaiza da eta berak antolatzen ditu ekintza guztik.Berai laguntzen harituko naiz efgurra mozten, animaliekin...baino era berean, beste familiei laguntzen.Oraingoz ondo doa dena, oso pobrek die, baino jatekoa ez zaie falta, ezta umore ona ere, beraz denbora baten bertan gerauko naiz.Hemen inoiz entzungo ez nun galdera bat in zidan emakume batek hizketan ari ginela: ¿ que es coca cola?...poztazun pixkat ere eman zidan hori entzuteak,jejejeje.
Eta oingoz hauxe da dena, aurrerago idatziko det gehixeago, seguraski beste nunbaitera jun aurretik, zeatik intentzioa da Santiago aldera jutea eta gero berriz ere Argentinara.
ALa ba, ondo segi
Gorka