jueves, 19 de noviembre de 2009

COLLIN

































Apa,
Berriro Temucon naiz bueltan eta bihar iparralderuntz jarraituko det bidaia.
Maputxeekin eginiko lana iada amaitutzat eman det.Oso, oso gustora ibili naizCollin izeneko komunitaten, Lautaro eta Vilcun herrien artean, Txileko araukania regioan.
Eleuterio,Marta, Aitona Juan, susana eta Felipe seme alaba izan die nere familia aste hauetan eta naiz eta oso txiroak izan,dena eskeintzen dizute,gonbidatua ondo egotea da beraien intentzio bakarra, eta jatekorik ez zaie falta.
Maputxe kulturari buruz gauza dexente jakin ahla izan nun, eta beraien ohieturak, hizkuntza...
Lanari dagokionez, beste edozein baserritarrak bezalakoa: ardik, txerrik, ahatek zaindu, nekazari lanak...Edozertan laguntzen nien, egurra moztu, baratzea prestatu, animaliei jana eman...Halere ez nun benetako laguntza beharra ikusi eta horregatik eman det bukatutzat experientzia hau.
Aurrekon esan bezela, familia, misio ebanjeliko bautista baten parte da.Aitona juan izan zen inguru hauetan lehena ebanjelio jasotzen eta asko hazi da inguru txiroenetan erlijio hau.
Elizatxo bat eraiki zuten eta orain EE.BB. ko erakunde baten laguntza jasotzen dute ekonomikoki, proiektuak aurrera ateratzeko komunitate bezala.Mermelada, galletak, telar-akegiten ikasten hari die gerora salgai jarri eta eguneroko bizitzarako diru sarrera bat eduki ahal izateko.
komunitatea oso txiroa da, eta gobernun partetik diru laguntza bat jasotzen dute eta etorkizunerako proiektu gehio daude Maputxeek urtetan jasandako diskriminazioa alde batera uzteko.
Komunitate batzuk aldiz, biolentziaren bidez lortu nahi dituzte lurrak eta horrek irudi txarra ematen die beste guztiei, jende langile eta lasaia azken finean.
Era berean, maputxeen lurrak maputxeen artean bakarrik sal-eros daizke.Beste inorrek ezin ditu lurrak erosi, ez atzerritarrek ezta beste txiletarrek ere ez.Gobernuko erakunde batek gestionatzen do lur kontua, Etxebide tankerakoa, behar gehio dauken jendeari lurrak emanez.
Egun hauetan ere ebanjelikoei buruz asko ikasi det.Ez nekin zehazki zer ziren edo zer predikatzen zuten,.Ez dauzkie gurutzerik, santun irudik...beraiek jaungoikoarekin kontaktu zuzena bilatzen dute eta biblia dute oinarri.Otorduen aurretik eskerrak ematen diote jaungoikoari,eta bere mezua, besteei erakusten ahalegintzen die.Nei asko hitzegin ziaten, errespetu osoz eta interesgarria iruditu zitzaiten, besterik ez.
Ebanjelikoak izanda, maputxeen ohitura eta siniskeri asko galduta dauzkie neurri baten, baino hizkuntza mantentzen dute, uzta garaiak ilargiaren arabera...eta naiz eta nik ez ikusi, batzuk ezkontzarako "ritual" bat mantentzen dute.
Bikotea izkutun ibiltzen da nobiok dienen, gurasoek ezer ez dakitela.Ezkontzea erabakitzen dutenen, gizonak emakumea "lapurtzen" do gauen eta bere etxera eramaten do., neskaren aitaren haserrea piztuz.Hurrengo egunetan gizonaren lagun bat juten da neskaren gurasoengana eta ondo dagoela, nun daun...esaten dio aitari.Gero, senarrrak zaldi bat eman behar dio opari bezela neskaren aitari.Kuriosoa...
Bestalde,asten behin, emakumek elkartu iten die eliza ondoko taller baten telar-a itea.Dena emakumek eta ni erdin!Parrek, hitzegin, bazkari goxok eta disimuloz, ni ezkontzen saiatzen zien.Bueno egie esanda, beraien alabak nerekin ezkontzen saiatzen zien.Nik zaldirik ez naukela esaten nien, eta beraiek, bat lapurtzen lagunduko zidatela!!!Parre latzak."gantxillo" era josten ere ikasi det alamoduz,bufandatxo eder bat in nun.
Pena pixkatekin, baino azkenen jutea erabaki nun eta esan bezela, oin Chillan aldera noa eta hortik Santiagora.Ondoren berriz ere Argentinara.
ta argazki gehio argazkien atalean, txile 2
Ala ondo segi
gorka

4 comentarios:

Himanol dijo...

Joe Gorka, oaindik ikusteko neuken hi bezelako morroskoa ta errugbi jokalaria gainera, GANTXILLOA EGITEN! ikustekoa izango dek bufanda hori nola geatu deken.
Benga ondo segi hire abenturan

Gorka dijo...

Bufanda elegantea geratu zan, lastima ezin ikusi ahal izatea, opari bezela utzi nun eta...

Anónimo dijo...

Bueno, bueno ikusten dut trebea zarela beste lan batzuetan ere!!!
Leku politak benetan!!!
Ondo segi, eta idatzi, zure ibilaldiak oso gustura jarraitzen ditut eta.
muxu bat.
Izeba

Anónimo dijo...

Hi haiz hi ka kabroie!!! Argazki polittek oso. Envidie latza besterik ezin daiket esan!!!
Onak izan!!!!
Azpi