Mendozatik idazten det oraingo honetan, Argentinako erdialden, Ande mendilerroaren azpìkaldean.Patagonia eta Txile hegoaldeko hotzak atzen utzi eta bero asko jasatera pasa naiz, hemen udaran sartzen ari bait gea.
Aurreko atalen esan bezela,Collin eta temuco utzi eta Chillan-era jun nintzen, Victor jara-ren jaioterria.Maria Jose eta Claudioren etxera jun nintzen.Beti bezela harrera ezin hobea.Jende jatorra izateaz gain, bertako "longaniza" batzuekin prestaturiko parrillada eder batekin eman zidaten ongietorria.Chillan ez da beste munduko ezer.150 mila inguru biztanle, denda eta auto asko...Bertan astebukaera pasa nun lasai lasai.Etxen pelikula pare bat ikusi, trago gutxi batzuk herritik ...
Astelehenen autobusen montau ta zuzenen Santiagora, bidaia ez oso luzea baino bero asko.Autobusetik jeitsi ta bereala somatu nun bero bolada eta konturatu naiz hemendik aurrera praka motxak eta kamixeta izango direla nere bidaia kideak.
Oscar-en etxera jun nintzen.Perutarrra baina 7 urte daramazki santiagon lanen:Etxeko balkoian garagardo batzukin pasa genun atsaldea hizketan.
Hurrengo hiru egunak Santiago "zentrotik" paseon eman nitun, Turista klasikoa bezela, mapa eta argazki kamara eskuan artuta.Hiri handia izan arren, nahiko lasaia eta garbia iruditzen zait, hegoamerikako beste hiriburuekin alderatuta, naiz eta eskaleak, paperak, txakur kakak...nahiko nabariak izan.Museo pare bat, katedrala, parke batzuk...ikusi nitun eta era berean, martxoan ezaguturiko Carlos-ekin elkartzeko aukera izan nun.Eta era berean, lehen aldiz probatu nun Sushi-a.Betidanik nauken gogoa baino diru falta edo aukera faltagatik, behin ere probatu gabea nintzen.Benetan zoragarria.Aspaldian jandako platerik goxoena dudarik gabe.
Asteburuako Joanna ( polonia) eta Franco-ren ( santiago) etxera jun nintzen.Bikotea Valdiviako zinemaldian ezagutu nuen eta bere etxera gonbidatu ninduten.Hiri erdiko etxe zahar erraldoi baten dauzkie logela pare bat alokaturik eta beste etxe-kide batzuekin bizi die, gehienak arte-kulturarekin erlazionatuak:argazkilarik, zine zuzendarik, aktorek, margolarik...Primerakok zien etxeko patioko hizketaldik.
Larunbaten Joannakin jun nintzen merkatu/azoka batera.Denetik saltzen zuten, eta denetik esatean, DENETIK esan nahi det; Erropa, liburuk, altzarik,jostailuk, gauza zaharrak,kotxerako piezak,elektronika aparailuk....eta noski, drogak, belar milagrosok,medikamentu "ilegalak"...
Liburu eta aldizkari zaharrak begiratzen ari ginela, sorpresa!1954.urteko Otsaileko National Geographic aldizkariko ale bat eta azalean: "Life in the land of the Basques" .Artikulu luzea eta 30 bat argazki loloreztatuak...0,70 euroren truke.espero det osorik iristea etxera bueltatzeako...
Gauen trago batzuk santiago erdialden etxeko lagun batzuekin.
Azken eguna lasai pasa nun , tajuzko ezer egin gabe.Gauen pelikula bat ikusi etxen eta bertakotaz agurtu.
Astelehen goizen furgoneta baten atera nintzen mendoza aldera.Furgoneta hauek merkegok eta "azkarragok " die teorin.Baina jende kopuru minimo bat lortu arte ez da ateratzen.Ordu erdi itxaron eta gero abiatu ginen.
Bidea ikusgarria.Andek zeharkatzen die alderik alde eta aduana bera , aconcagua menditzarraren azpikalden.Aduanan nik arazorik ez, baina gurekin furgonetan zetorren tipo bat atxilotuta eraman zuten.Dirudienez, lapurketa bat ( edo gehio) zela eta , "busca y captura"n zeon.Ikustekoa!!!en fin..txiletar hauek...
Mendozara iritsi eta berriz ere BEROA.Latza!!!Baino bueno, moldatuko naiz.
Hemen Agustinen etxen geratuko naiz eta Ushuaian ezaguturiko "gringo" bat bixitatzeko aprobetxatuko det.
Ondoren Argentina erdialdera; san luis, rio cuarto, cordoba...eta gero Iguazu, seguraski.Gabonak nun pasa ere ikusten jun beharko naiz...
Urtarrilerako Bolibiara juteko ideia dauket eta dena ondo badoa, ez naiz bakarrik ibiliko hemendik aurrera.
Ala ba, ondo segi
gorka
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Sushia goxoa zegoela antz ematen da. Argazkiak eta guzti!!!
Orain arte ere ez du ematen bakarrik ibili zarenik, baina hemendik aurrera norbaitekin geratu zara?
Muxu bat.
izeba
Naxional Yeografik-eko ale hori mundu osoko azokatan dau Legazpiarrak juten garenerako, bakizu "patriotismo" puro y duro.
Alaaaa
Publicar un comentario