miércoles, 23 de diciembre de 2009

argentina

Apa,zemuz dena...
Bueno ia aste batzuk ezer idatzi gabe.Denbora falta, gogo gutxi, argazkik ezin jarri...eskusak azken finen, baino bueno, hemen idaztea aukera pertsonala izan da beraz nahi detenen idatziko det.
Aurrekon esan bezela, Santiago utzi eta Mendozan sartu nintzen, argentinan.
Agustinen etxen eon nintzen aste bat eta hiria ezagutzeko aprobetxatu nun.Otsailen izan nintzen Mendozan baino hiria ez nun ezagutu, probintzia baizik.Aste osoa pasa nun bertan lasai lasai, beroa alamoduz pasaz.Parkeetan irakurtzen, izozkiren bat janez...Ushuaian ezaguturiko Joseph "gringoa" bixitazteko ere aprobetxatu nun.orokorren oso ondo pasa nun,atsalde-gauen agustinekin birra batzuk edan, bere lagunak ezagutu...hiri polita eta jende jatorra azken finen.
Mendozatik egun pare bat pasatzera jun nintzen San Juan hirira.Sin mas.probintziak turismo dexente erakartzen do baino hirik ez dauke beste munduko ezer.Beroa, beroa eta beroa.Astelenerako San luis-era jun nintzen,argentina erdialden.Bertan Alejandro etxen eon nintzen, ciudad la Punta izeneko herrian.Argentinako hiririk gazteena da 2003.urtean sortua.San luis San juan baino politagoa iruditu zitzaiten.Biziagoa,jende jatorragoa...Bertan lorena ere ezagutu nun, hiria erakutsi zidan eta bertako kontuk esan.Hemen ere 5 bat egun pasa nitun, ia egunero juerga txikia...oso ondo azken finen.Egun baten Potrero de Funes-era jun ginen.Laku baten iskiñan dagoen herritxo bat.Kuriosidade bezela, lakua inguratuz auto-karrerak iteko zirkuitoa dauke.F-1 erako prestatua eta munduko 2-luzeena.Polita da autobusen jutea eta bapaten zirkuitu barrun zaudela ikustea, neumatikok bazterretan,pianoak...polita.
San luis-etik zuzenen Rio Cuartora jun nintzen, Cordoba probintzin-Ruben-en etxera.Seguraski bidai osoko egunik politenetarikok pasa nitun R.Cuarton.Hiri normala da,ez dauke beste munduko ezer, baino bertako jendekin primeran pasa nun."asadok",juerga,afarik...eta gainera Ruben-ek ong batekin iten do lan;"un techo para mi pais" eta laguntzeko aukera izan nun.ONG-ak auzo txiroetan behar dutenei etxeak iten die,egurrezkoak,ximpleak...baino etxek azken finen.Etxe hoiek pintatzera jun ginen.Telebistan ikusten dien auzo tipikoa.Drogak, umek zapatilaik gabe,zakar piloa ingurun...baina primerako experientzia eta bertako jendea txapela kentzeko modukoa.
Rio Cuartotik pena pixkatekin atera nintzen baino biadaia jarraitzeko gogoz.Hurrengo lekua Villa General Belgrano, Cordobako "sierra"n.Leku polita, oso turistikoa eta alemaniar tankerakoa.Egurrezko etxek, garagardotegik,txookolaterik...
Herri hontan Arrasateko Olatz-ekin elkartzeko ideia nauken.Olatz nere kuadrilako Xiton laguna da eta bertan zeola esan zidan, granja biomekaniko ( ¿?)batean boluntario gixa.Kostata, baino berekin kontaktaztea lortu nun.Atsalde parea pasa genun bertan, ia euskeraz hitzegiteko "monoa" nauken eta oso ondo pasa nun.Egunen zear inguruko menditxoetan paseon pasa nun eta inundazio txiki batzuk pasa genitun astea rematatzeko.
Eta Herritxo hortatik Cordoba hirira.Argentinako 2.hiri nagusia, amerikako 2.unibertsitate zaharrena eta hiri ederra.Hemen ere bero asko, baino nola trafikoa...ez dan horrenvestekoa, ez det agobiorik pasa.
Cordoban Odile eta Jose-ren etxen geratu nintzen.Neska beljikarra eta mutila argentinarra.Bikote paregabea, oso alaik eta adeitsuak.Asteburua pasa nun beraiekin.Hiria eta hiriko istorioak kontatu zizkidaten, "asado" batera eraman ( nola ez)...oso ondo.
Kuriosoa da era berean, nola naiz eta hemen udara izan, jendea Papa Noel-ez jantzita, turroiak...salgai...ikusten dien kaletik.Erotuta dau mundu hau!!!
Astelenetik aurrera Julietan etxen nau.Probintziako neska bat, hirian lanen dabilela.Neska jator askoa, hiriko beste leku batzuk erakutsi dizkit eta gabonak bere etxean pasatzera gonbidatu dit.Villa de Soto herritxoan dauka familia, probintzia iparralden, eta bere familiarekin batera pasako ditut gabonak.
Eta holaxe, villa de soto-tik Iguazu aldera jungo naiz, bertan urtea bukatzeko asmoz.
ala ondo segi, gabon onak pasa eta urte berri on.
gorka

2 comentarios:

Big Brother dijo...

Eeuupp! Din, dan, don... Zuk beroa pasatzen ta gu amen 8ºC zero azpitik (-15º segun la policia). Polboroiak ondo sartuko die no? Legazpikon bat aurkitzearena geroz eta gertugo eukiko dezu, ez? (Arrasateko bat, gero Zutruko zelebren bat....)
Ala ba ondo segi.

Anónimo dijo...

Ondo joan dira Gabonak?
Hemengoen berri izango zenuen ezta?
Asadoak egiten ondo ikasi, hemen egiteko planen bat badago eta!!!
Muxu bat.
Izeba