Aurrena URTE BERRI ON !! egun dexente idatzi gabe iada eta bueno...berriz zerbait idaztea tokatzen da....
Esan bezela, gabonak pasatzeko gonbidapena jaso nun Julietan partez eta Villa de Soto herrira jun nintzen berekin.Cordoba probintzia iparralden dau, herri txikia eta nahiko lerro eta beroa, basamortutik gertu ( Dakar-a bertatik pasa da egun hauetan).Erreka handi bat dauke gune turistiko bezela eta beroa dala eta, beti jendez gainezka dau.
Villa de Soto-n primeran pasa nun Julietan familiakin.Gurasoak,ahizpak, hilobak...oso tratu ona jaso nun, askok gainera Julietan mutila nintzela uste zuten,beraz ezin hobeto tratatu ninduten.5 bat egun pasa nitun bertan.Gabon gaua etxen lasai lasai eta juerga txiki, eta 25ean bazkari "light" bat beroa zala eta.Esan beharra dauket, hemen uda dala eta 30 gradutik gorako tenperaturak daudela.Gainoztzeko egunak herri ingurutan ibili ginen, errekan bainatu, "asado" pare bat...primeran.
Oporralditxo hau eta gro Iguazu aldera juteko ideiarekin non, baino Rio Cuarto-ko Rubenen deia jaso nun ea urtezahar gaua bere fam,ilikin pasa nahi nun galdezka.Baiezkoa eman eta berriz ere Rio cuartora jeitsi nintzen.Bertan Olatz-ekin elkartu nintzen berriz ere.Granja utzita, mendozara zihoan Melissarekin autostop-ean.Azken notizien arabera, ia Txile hegoalden dau Chiloera sartzekotan.
Rio cuarton berriz ere dena ezin hobeto.Irene Bartzelonarra ere ikusi nun bertan eta bestaelakoan juergan pasa genitun egunak.31 gauen euri zaparrada handia eta kalek urez gaienezka zeudela jatetxe batera jun ginen ruben eta ni, bere familiakin afaltzera.Familia diruduna dala argi geratu zitzaiten baino oso humilak eta adeitsueak.Primeran pasa nun gaua.Ondoren juerga txikia Ruben eta bere lagun batzuekin.
Dakar karrra iaz argentina ta txilen in zan ta aurtengo ediziorako Rio Cuarto zan abiapuntu.Ruben-ekin herritxo batera jun ginen karrera ikustera eta naiz eta kotxe zalea ez izan, ederki pasa nun.Jendez gainezka, naiz eta ongi antolatuta egon, istripu baten ondorioz ikusle bat hil egin zan.Pena bat....
Ta Rio Cuarton lagun onak utzita berriz ere Cordobara buelta.Julieta agurtu eta Santa Fe hirira jun nintzen,Rosario iparraldean.Hiria zulo baten dau eta errekaz ingurauta eta hemen jasandako beroa latza izan zan, 37 gradu inguru!!!!German-en etxen geratu nintzen pare bat egunez.Bere familikin afaltzera, hiria erakutsi....berriro ere jende onakin topatzen nabil...ezin kexatu.
Santa Fe utzi eta Puerto Iguazu aldera abiatu nintzen.16 bat ordu autobus komodo baten.Hurrengo egunen iguazura iritsi, hostala hartu eta herritik paseotxoa ematera atera nintzen.Herri txikia, beroa eta paraguay eta brasilekin mugan.Parana eta Iguazu ibaik elkartzen diren puntua dago bertan, "triple frontera" izenekoa.Herri erabat turistikoa.20km-ra dauden urjauzi famatuengatik famatua.
Hurrengo egunen kataratak ikustera jun nintzen.Autobusan zai neola, famili argentinar bat etorri zan eta taxi pare baten jun behar ziela eta, toki bat zuten libre.Gonbidapena eskertu eta beraiekin jun ninzten.Taxi barrun plan bat jarri genun martxan, nik argentinar sarrera ordaintzeko, eta ez atzerritar sarrera ( sarrera doblea baino gehio da atzerritarrentzat!).Gauza da,autoek peaje antzeko baten erosten dutela sarrera, eta aurreko taxik ordaindu behar zitula fmiliako sarrerak eta gero nik nere partea eman amari.Bistan da ama ez zala asko enterau eta nere sarrera erostea ahaztu.Bueno...sarrera erosteko kriston hilara itxoin beharra eguzkipen, ia ordubete.Lehiatilara iritsi, "Hola buen dia,como andas?...." esan eta argentinarra nintzelakon, sarrera merkkea eman zidan dni- a eskatu gabe.eskerrak eman eta segituan alde egin nun...behingoz zorte ona gauza hauekin.
Baino sarreraren kontukin nauken poztasuna laister galdu nun.Jendetza ikaragarria barruan.
Lekua ikusgarria da benetan.Oihana,animali eta txori mota asko, ur jauzi asko eta handiak...baino horrenbesteko turistekin, asko kostatzen zait disfrutatzea.Ni ebai turista bat naiz eta besteek berdina pentsauko dute, dudaik gabe, baino naiz eta leku ikusgarri horretan eon, ez nun batere disfrutatu.Pasarelak daude bidean zehar eta urjauzi batzuetan, literalki ur gainen zaude.Barandilan jartzeko, jendea bultzaka, kexuka...
Buelta batzuk eman eta gero, alde in nun, berriz ere Puerto Iguazura.nazkatuta.
Brasilera eta paraguayra juteko ideia atzean utzi eta hurrengo egunen autobusa hartu nun Parana hirira, Santa Fe bestekalden, parana ibaiaren ondoan.18 bat orduko bidaia lasaia eta Paranan Corina eta Ana-n etxera jun nintzen.Etxe handia jendez beteta momenturo.Lagunak,senideak...denetik ikusi leike etxe horretan.
Oindio bertan nabil, herria ezagutuz, mate piloa edanez eta terere ( mate hotza), bizikletan paseo luzeak...jende jatrorra alboan edukita, zer egin edo zer ikusi ez zait gehiegi inporta.
Ta holaxe, hemendik Cordobara jungo naiz berriz ere, Saltara bidean.Ez det bidaia luzea in nahi eta horregatil geratuko naiz Cordoban.Bide batez Santiagon ezaguturiko Joanna bixitauko det, bertan bait dau.
Eta esan bezela, gero Salta ikusi,lagun batzuk bixitau eta seguraski zuzenean Boliviara, Santa Cruz de la Sierra hirira.Oihanean daun hiri handia.Naiz eta hiriburua ez izan, hiri nagusioena da bolivian.Bertan Alvin-en etxera jungo naiz eta akaso iñauteriak bertan ikusi.Bertakoak oso garrantzitsuak eta koloretsuak omen die.
ala ba ondo segi ta betse bat arte.
gorka
2 comentarios:
Urte Berri On zuri ere Gorka.
Segi bloggean idazten horrela behintzat nun zauden jarraitzen dizut.
Aio!
Hau da ajetreoa darabilzuna!!!
Itxura ona daukazu argazkietan, ondo zabiltzan seinale.
Segi horrela.
Muxu bat.
Izeba
Publicar un comentario