lunes, 31 de mayo de 2010

ekuador





















































































































































































































apa,
bueno bueno,ia Ekuadorren nau eta bidaiari beste buelta bat emateko prest.
Hasierako plana Perura itzultzea zan baino azkenen,amazonas ibaia goitik beherra gurutzatzeko intentzioa dauket,ekuadorretik brasilera.
gauza da Lojara iritsi nintzela,Hiri benetan ederra eta jende jatorra.Marcelon etxen eon nintzen astebukaeran,bere lagunekin,astebukaera pasa ondoren,Vilcabamba herritxora jun nintzen,mendi tarten.
Hotel batera ju eta lana eskeini ziaten janari truke,hori onartuta aste parea pasa ditut bertan "lanen".Hotelen Mariana argentinarra ezagutu nun.Bera Kuba aldera doa eta Amazonaseko kontutaz hitzegiten hasi eta erabakia bereala hartu genun.
Vilcabambakoa bukatuta berriz ere Marcelon etxera Lojan eta ostiralen Quitora jun nintzen Andrea eta Giovana lagunekin,beraien lagun baten etxera.Quiton Joakin Sabinan kontzertua ikustera jun ginen,espero baino hobeto eta ondoren juerga txikia Quiton.
Igandea lasai pasa nun Giovana,andrea...quiton miradore baten,paseon...eta gauen berriz ere Marianakin elkartu nintzen,elkarrekin bidaia hasteko.
Gaur "la mitad del mundo"ra jun gea,literalki munduaren erdia.Sin mas.
eta gaur gauen Guayaquil aldera,ekuador hegoalden.Bertan hondartzetan egun gutxi batzuk pasa eta gero berriz ere iparraldera,ia amazonas ingurutan.
Gure idea Napo ibaian zehar Iquitos (peru) aldera jutea da eta bertatik manaus eta Belem,brasilen.
ez dakigu zenbat denbora tardauko deun,nola iritsiko gean...baino abentura hau iteko gogo izugarrik dauzkeu.
Irten aurretik abisauko det zeatik seguraski "inkomunikaturik"eongo gea denboraldi batez,
ala ondo segi
gorka
p.d:barka akatsak, baino teklatua ez dau batere ondo
p.d:azkeneko argazkiko tipoa Pancho Varona da,Joaquin Sabinan baju jolea eta abeslaria....

jueves, 13 de mayo de 2010

Peru iparraldea

Apa,
Bueno,huaraz-en azken egunak pasata,euripean baino gustora,Trujillo aldera jutea erabaki nun,ia pasaporteko egunak bukatu aurretik iparraldea pixkat gehio ikusteko.
( bat orduko bidaia ta gero Trujillora jun nintzen,Sabrina etxera Belgikako mutil batekin batera.
Trujillo ia ezagutzen nun beraz ez nun aparteko gauzarik in.ostiralen Huanchacora jun nintzen astebukaera pasatzera,kostako herri txiki bat.Lasaia urte garai honetan.
Larunbaten lagun baten urtebetetzea ospatzera bueltatu nintzen Trujillora.Primeran.Trujilloko jende dexente ezagutu nun,eta trujilloren fama txarra ( lapurreta asko....) baztertu.
Trujillotik Chiclayora.Chiclayo izan zen Perun ezaguturiko nere lehen hiria,eta lagun dexenet utzi nitun bertan.Marlon-en etxera jun nintzen, eta beti bezela,dena primeran.Tratu ezinhobea,bere lagunekin atera...ezin kexatu horrelako jendea biden aurkituta.chiclayo ingurun e hondartza dexente daude,eta Pimentel-era gerturatu nintzen egun pasa,gauza askorik ez egie esan.
Eta Chiclayotik Piurara,ia ia ekuadorren.
hiri zatarra eta bero gehiegi,baino ekudorrera biden gelditu bat iteko nahikoa.
Hemen bartzelonako Silviakin geratuta neon.Bera hemen dabil lanen eta bueno,bera ez dau oso gustora hiri honetan,ez bait dauke gauza gehiegirik eta orokorren ez dau giro oso ona...
ta holaxe,oingo honetan labur idatzi det,dena ezin kontau eta ez dau gehiegi kontatzeko.
Ekuadorren Loja herrira noa, Marcelon etxera eta astebukaera bertan pasa ta gero , berriz ere Piura aldera eta hemendik peruko ipar mendi eta ohiana ezagutzera.
ala ba, ondo segi

martes, 4 de mayo de 2010

Yungay

Apa
Oingo honetan "break" bat in behar duela 40 urte inguru hauetan pasatako gertakari bat kontatzeko.
Gauza da aurrekoegunak Huaraz inguruko herritxok bixitatzen pasa dituala, eta Yungay-k leku berezia dauke bixita horretan.Banekin 70.urten lurrikara ikaragarri batek astindu zola inguru hau ( huaraz 97% suntsituta gerau zan adibidez) eta Yungay izan zen tamalez famatuena.
Urte horretako maiatzaren 31an erabat suntsituta gerau zan,Huascaran mendiko tontorretik lur eta izotz abalantxan erruz.22.000 bizilagun inguru hil zien eta 400 bat bakarrik salbatu,gehienak umek.
Gaur egun herri berria dau, zaharretik km batera,eta kanposantu-museo bezela mantentzen da hiri zaharra.
Esan bezela 1970.urten izan zan eta Maiatzeko azken egun horretan Mexicon futbol mundiala hastear zeon.Egun horretan jokatu behar zan lehen partida eta Perutarrek esperantza asko zeukien beren selekzioan.Beraz ia denak zeuden mundiala noiz hasiko zai.
Partida jokatu beharreko ordun gehienak telebista baten ingurun zeuden ( gizonezkok batez ere),ez ordea herriko aurrak.Egun hoietan zirkoa zeon herrin eta egun hori zan azkenengoa,2 x 1 gainera.
atasldeko 3,20 ingurun ia 8 puntuko lurrikara jasan zuten.Aurrena Liman sentitu zan eta gero iparralderuntz,huanuco,chimbote...Yungay-huaraz inguruk izan zien kaltetuenak.
Lurrikaran ondorioz,jende asko bere etxera juten hasi zan,dena nola zeon ikustera eta halako baten Huascaran ( 6768m. Peruko altuena eta hegoamerikan bigarrena) menditzarretik, ipar punta eta glaziar bat erortzen hasi zien,zuzenen yungay aldera.Hau ikusita,zirkoko pailazo bat( cucharita ) ikusle guztien gidari izan zan ondoko tontor batera.Honi esker salbatu ziren gehienak ( esan bezela ia danak umek).Salbatu ziren gainontzekok kanposantun jaso zuten babesa.Yungayko kanposantua,inka garaiko Huaca ( piramide antzeko bat) baten eraikia zeon,beraz herria baino altuago.
Herria 6m lurrazpian geratu zan eta esan bezela 22000 inguru pertsona hil zien ( peru oson 80 mila inguru).
mundu guztitik jaso zuten laguntza,batez ere kuba eta argentinatik eta umezurtz geratutakok europa eta ameriketan zehar izan zien banatuk,famili berrietan.
Gaur egungo Yungay zaharra,kanposantu handi bat da.Zelai eta loratokin azpin,hildakoen gorpuk daude,etxek,kotxek...ikusgai daude autobus zahar bat,burdin zatik lurretik atera nahien...katedral zaharraren arrastok ebai ikusten die eta katedral berria dau replika modun...eta denan gaientik,ingurua harritzar handiz beteta dau,gertatutakoaren ikusgai.Eta kanposantu zaharra oindio tente,bere lana betez eta "peruko ponpeia" bijilatuz.
Yungay berrin aldiz,elizak forma borobila dauke,umek salbaturiko zirko horri omenaldi gisa.
Lekuk benetan txundituta utzi nau.Paraje ikusgarrin gainetik,bertan bizitakoa imajinatzek bakarrik gauzak nola dien pentsarazten dit...baino bueno,bizitzak aurrea jarraitu beharra dauke.
Ta bestelakon dena primeran.Pixkat paseatzen pasa ditut egunak eta bihar Trujillo aldera.Egun gutxi barru Ekuadorrera pasa,pasaportea berritzera.
ondo segi
gorka