jueves, 13 de mayo de 2010

Peru iparraldea

Apa,
Bueno,huaraz-en azken egunak pasata,euripean baino gustora,Trujillo aldera jutea erabaki nun,ia pasaporteko egunak bukatu aurretik iparraldea pixkat gehio ikusteko.
( bat orduko bidaia ta gero Trujillora jun nintzen,Sabrina etxera Belgikako mutil batekin batera.
Trujillo ia ezagutzen nun beraz ez nun aparteko gauzarik in.ostiralen Huanchacora jun nintzen astebukaera pasatzera,kostako herri txiki bat.Lasaia urte garai honetan.
Larunbaten lagun baten urtebetetzea ospatzera bueltatu nintzen Trujillora.Primeran.Trujilloko jende dexente ezagutu nun,eta trujilloren fama txarra ( lapurreta asko....) baztertu.
Trujillotik Chiclayora.Chiclayo izan zen Perun ezaguturiko nere lehen hiria,eta lagun dexenet utzi nitun bertan.Marlon-en etxera jun nintzen, eta beti bezela,dena primeran.Tratu ezinhobea,bere lagunekin atera...ezin kexatu horrelako jendea biden aurkituta.chiclayo ingurun e hondartza dexente daude,eta Pimentel-era gerturatu nintzen egun pasa,gauza askorik ez egie esan.
Eta Chiclayotik Piurara,ia ia ekuadorren.
hiri zatarra eta bero gehiegi,baino ekudorrera biden gelditu bat iteko nahikoa.
Hemen bartzelonako Silviakin geratuta neon.Bera hemen dabil lanen eta bueno,bera ez dau oso gustora hiri honetan,ez bait dauke gauza gehiegirik eta orokorren ez dau giro oso ona...
ta holaxe,oingo honetan labur idatzi det,dena ezin kontau eta ez dau gehiegi kontatzeko.
Ekuadorren Loja herrira noa, Marcelon etxera eta astebukaera bertan pasa ta gero , berriz ere Piura aldera eta hemendik peruko ipar mendi eta ohiana ezagutzera.
ala ba, ondo segi

No hay comentarios: