Oingo honetan "break" bat in behar duela 40 urte inguru hauetan pasatako gertakari bat kontatzeko.
Gauza da aurrekoegunak Huaraz inguruko herritxok bixitatzen pasa dituala, eta Yungay-k leku berezia dauke bixita horretan.Banekin 70.urten lurrikara ikaragarri batek astindu zola inguru hau ( huaraz 97% suntsituta gerau zan adibidez) eta Yungay izan zen tamalez famatuena.
Urte horretako maiatzaren 31an erabat suntsituta gerau zan,Huascaran mendiko tontorretik lur eta izotz abalantxan erruz.22.000 bizilagun inguru hil zien eta 400 bat bakarrik salbatu,gehienak umek.
Gaur egun herri berria dau, zaharretik km batera,eta kanposantu-museo bezela mantentzen da hiri zaharra.
Esan bezela 1970.urten izan zan eta Maiatzeko azken egun horretan Mexicon futbol mundiala hastear zeon.Egun horretan jokatu behar zan lehen partida eta Perutarrek esperantza asko zeukien beren selekzioan.Beraz ia denak zeuden mundiala noiz hasiko zai.
Partida jokatu beharreko ordun gehienak telebista baten ingurun zeuden ( gizonezkok batez ere),ez ordea herriko aurrak.Egun hoietan zirkoa zeon herrin eta egun hori zan azkenengoa,2 x 1 gainera.
atasldeko 3,20 ingurun ia 8 puntuko lurrikara jasan zuten.Aurrena Liman sentitu zan eta gero iparralderuntz,huanuco,chimbote...Yungay-huaraz inguruk izan zien kaltetuenak.
Lurrikaran ondorioz,jende asko bere etxera juten hasi zan,dena nola zeon ikustera eta halako baten Huascaran ( 6768m. Peruko altuena eta hegoamerikan bigarrena) menditzarretik, ipar punta eta glaziar bat erortzen hasi zien,zuzenen yungay aldera.Hau ikusita,zirkoko pailazo bat( cucharita ) ikusle guztien gidari izan zan ondoko tontor batera.Honi esker salbatu ziren gehienak ( esan bezela ia danak umek).Salbatu ziren gainontzekok kanposantun jaso zuten babesa.Yungayko kanposantua,inka garaiko Huaca ( piramide antzeko bat) baten eraikia zeon,beraz herria baino altuago.
Herria 6m lurrazpian geratu zan eta esan bezela 22000 inguru pertsona hil zien ( peru oson 80 mila inguru).
mundu guztitik jaso zuten laguntza,batez ere kuba eta argentinatik eta umezurtz geratutakok europa eta ameriketan zehar izan zien banatuk,famili berrietan.
Gaur egungo Yungay zaharra,kanposantu handi bat da.Zelai eta loratokin azpin,hildakoen gorpuk daude,etxek,kotxek...ikusgai daude autobus zahar bat,burdin zatik lurretik atera nahien...katedral zaharraren arrastok ebai ikusten die eta katedral berria dau replika modun...eta denan gaientik,ingurua harritzar handiz beteta dau,gertatutakoaren ikusgai.Eta kanposantu zaharra oindio tente,bere lana betez eta "peruko ponpeia" bijilatuz.
Yungay berrin aldiz,elizak forma borobila dauke,umek salbaturiko zirko horri omenaldi gisa.
Lekuk benetan txundituta utzi nau.Paraje ikusgarrin gainetik,bertan bizitakoa imajinatzek bakarrik gauzak nola dien pentsarazten dit...baino bueno,bizitzak aurrea jarraitu beharra dauke.
Ta bestelakon dena primeran.Pixkat paseatzen pasa ditut egunak eta bihar Trujillo aldera.Egun gutxi barru Ekuadorrera pasa,pasaportea berritzera.
ondo segi
gorka
1 comentario:
Bueno Gorka, a ze istoria latza, gutxitan gertatzen dira holakoak baina gertatzean urruti egotea hobe.
Legazpin jada jaiak bukatu die eta beti bezela ez da eguraldi txarra falta (azken egunetan)!!!
Ondo segi.
Publicar un comentario