viernes, 30 de abril de 2010

Lima-chimbote



































































































































































































Apa,
bueno aurrena,espero det herriko festatan ondo pasatzea.Ia eguraldi txarra iritsiko zan asteburuako beti bezela...
Huaraz herritik idazten det,Lima iparralden eta Ande mendilerro bihotzean,kordillera blanca izeneko zonan.
Liman azkenen logela alokatuta,lasai lasai pasa nitun egunak.Gauza piloa dauzke Limak eta bertako jende dexente ezagututa,benetako txoko,denda edo tabernak ezagutzeko aukera izan nun.
Zinera bixitaren bat,kontzertuk,lagunekin afarik ( patata tortilla barne,nola ez!) eta horixe...kontatzeko gauza asko ez daude,rutina txiki bat lortu nahi nun bidaiakin jarraitzeko eta hori lortuta,motxila berriz ere prestatu eta bidaiari ekin nion azken astelenen.
Goizen goiz autobusa eta Chimbote aldera,limatik 8 bat ordura iparralderuntz.Peru iparraldea eta kosta batez ere,oso fama txarrekoa da segurtasun aldetik.Turismo dexente dauke baino beti entzuten die lapurretak,extorsioak dendariei eta autobus enpresei....batez ere bertakoendako da arriskutsua.Eta Chimbote konkretuki oso arriskutsutzat daukie Perutarrek.Kuriosidadek jota jun nintzen hirira,Juan Pablo eta bere familin etxen geratzeko aukera bait nauken.Askotan bezela,familia oso txiroa baino dena ematen dizue...txapela kentzeko moduko jendea,benetan..
Eta Chimbotek egie esan ez dauke ezer.Kostan dau,badia polita baino 50.hamarkadan industrializazio fuertea jasan zon eta ura kutsatu,herria usain txar batez bete...utzi zuten enpresa handiek.Arrain hirina da industria nagusia eta siderurgia baita ere,beraz imaginau arrain ustel usaia eta orbegozo bat ondon aukitzea!!!halere jasangaitza da eta hiritaz pixkat disfrutatzea lortu nun,batez ere juan pablo eta lagunekin.
Mendi batera igo ginen bista ederrekin,bere lagunekin afaltzera...eta holaxe,atzo atsalden bidaiakin jarraitzea erabaki nun.
hasierako ideia Trujillo aldera jutea zan,baino Huaraz aldera jo nun,mendi giro pixka nahi detelako,naiz eta euria egon...
hemendik bai,trujillo,cajamarca...aldera jungo naiz nahiko azkar.Maiatzaren 18n peruko bisa bukatzen zait eta ekuadorren berritu beharra dauket.Ondoren seguraski berriz ere peru iparraldeera sartuko naiz ,mendi-ohiana aldera.kontauko det gehio hurrengo baten
ala ondo segi
gorka

1 comentario:

izeba dijo...

Ba festetan gaude, bai. Oraintxe pasa da umeen tanborrada, eta eguraldia beti bezala, goizean xirimiri, orain lainotuta, biharko eta euria....
Sukaldari ona eginda zaude, tortillak oso itxura ona daukate!
Ondo-ondo segi eta muxu bat.
izeba.