jueves, 1 de abril de 2010

Lima, 2.round



























































































































































































































































































































































































Apa,
Bueno,aste santun jun-etorrin guztikin, idaztea tokatzen dala uste det.
Aste santu honetan ong batekin jun behar nintzen Lima iparraldera,baino berandu apuntau nintzen eta ia ez zeion lekuik.Argentinan ibilitako ong bera da,Un Techo Para Mi Pais.Hurrengo baten beharko.Igual ia kontaktau det Peru iparralden zeoze iteko ong pare batekin.
Bestelakon Liman primeran...uste baino hobeto,aurreko aldin izandako sentsazio on guztiekin.
Cuscotik aterata,22 orduko bidaia lasaia ta gero Lima hiriburura iritsi nintzen , ta zuzenen Miraflores distritora.Leku turistikoenetarikoa da Miraflores.Bertan hostalak,hondartza,tabernak,jatetxek...daude, eta bertako hostal baten geratu nintzen.Oso giro ona bertan.
Egun parea pasata,aurrekon eginiko lagunak agurtuta,Daniela argentinarra agertu zan Liman.Konpainian hobe egoten da bat,eta hiriko txokok beste era batera ikusten die.Eta ondoren Luciana argentinarra ere agertu zan ( beste Luciana batekin).Argentinarrez ingurauta beraz,Lima eta miraflores-en pasa nitun 2 aste.Paseo luzek kostatik,juerga pixkat,turismo klasikoa...Lima hiri benetan ederra da,eraikin zahar askorekin...eta ikustekoa dana benetan, Casa de España;espainiako enbajada,kultur etxea...
Daniela argentinara bueltan, bi Lucianekin geratu nintzen eta beraiekin Guns n' roses ikustera jun nintzen.
Sarrera gabe jun ginen eta bertan zeoze aurkitzeko intentziokin jun ginen kontzertua izan behar zan estadiora.Ikustekoa bertan zeon giroa.Sarrerak rebentan salgai edonon,kamixetak,bixerak,ikurriñak....dena zeon salgai, eta edozein prezio negoziatzeko prest.
Kontzertu ordua gerturatzen zeola sarrera erostea erabaki genun.Esan ziguten rebentan zeuden sarrera erdik faltsuk ziela,halere arriskatu in ginen eta 2 neska argentinarrekin erraza da sarrera saltzaileen atentzioa lortzea.Askenik sarrera onak lortuta,kontzertua ikusi ahal izan genun...espero baino hobea egie esan.
Lucianak hegoaldera jun zien berriro,Arequipa aldera ( bertan dauzkie motxilak), eta berriz ere bakarrik nau Liman.Logela bat alokatu nun hilabete baterako,oso merke eta zentrutik nahiko gertu.Ez da beste munduko ezer,baino nahikoa.Lan kontua aldiz,ezer ere ez.Alperkeri dexentekin naula ere esan behar....
ta holaxe,oin aste santuko ekitaldik ikustea,hemen oso zalek omen die,ez andaluzin bezain beste baino dexente...oin gainea turistek ospa in due Machu pichu ia ireki bait due...
ala ba,ondo segi ta ondo pasa oporrak
gorka

2 comentarios:

izeba dijo...

Bueno, bueno, bizi zeala!!!
Lanik egin gabe bizi bazaitezke,hori ere abilidadea da gero!
Bueltarako planik badezu? edo oraindik ere garaiz da?

Ikusteko gogoa badegu, baina bitartean ondo segi.
Muxu bat.
izeba

Gorka dijo...

Ba oindio planik ez.
Hemendik iparralderuntz,datarik gabe.
Halere igual hauetako egun baten bertan agertzen naiz!!!!