Apa,
egun dexente pasa die idazten ez detela, ta bada garaia.
Cochabamba utzi ta gero, Sucrera jun nintzen.10 bat ordu autobus txiki baten sartuta, asfaltatu gabeko errepidea...azkenen goizeko 6 tan iritsi, hostal bat bilau ta siesta.Bi egunetan ez nun aparteko ezer in, paseatu, elizan bat ikusi...Hiri polita, etxe kolonialak txuri txurik...baino sin mas.
Ondoren Potosira jun nintzen, bertatik "salar de Uyuni"ra juteko intentzioarekin.
Potosi ez da oso hiri handia, baino aldapaz beteta dau ta 4000m ingurun, beraz ibiltzea kosta iten da.Aurreneko egunen gauza gutxi, hiria ikusi ta kitto.Hurrengo egunen ordea mina bat bixitatzera jun nintzen, Cerro Rico izenekoa .4/5 orduko bisita, nun bertako lanaren nundik norakok, ohiturak, superstiziok, koka nola dastatu...erakutsi ziguten.Espainiar konkistatzaileek ustiatu zuten mina, bertakoak esklabizatuz ( esaten da bertatik ateratako zilar, estainu, eta zink-arekin espainiarainoko zubi bat egitea zeola ta bertan bizia galdu zutenen gorpuekin, espainiatik aratago)Langilek oindio lanen daude eta molestien truke,jendek oparik ematen dizkie.Minara biden merkatu baten geratu ginen mineroei zerbait erosteko.Hemen nere sorpresa:Merkatun koka kolak, Koka hostok, Alkohola (96 gradu, ez tekila ta olakok.) ta DINAMITA saltzen zuten.Besterik ez.Legazpin gisa ontako merkatuk arrakasta itzela izango zon.Gazua batzuk erosi, erropa aproposa jarri ta minara.Oso lan gogorra dala garbi ikusi genun, baino beraiek pozik koka eta alkoholakin ( whisky boliviano deitzen zioten).Bisita ta gero, dinamitakin demostrazio bat in ziguten.Nei Euskalduna izanda, hurrun mantentzeko eskatu ziaten.Bisita guztin zehar, txantxak ugarik izan zien nerekiko.
Mina ta gero eguna argentinar batzukin pasa nun, oso jende jatorra.Hurrengo egunen uyunira batera jutea erabaki genun.
Hurrengo egunen autobusa hartu genun uyunira.6 ordu.Berriro ere asfaltatu gabe eta bero itzela.Uyuni herri txikia da eta turismoa da bertakoen bizimodua.Hostal merke bat bilatu ta Tour bat hartzera jun ginen.Argentinarrek egun bateko tourra in behar zuten ta nik 3koa.Ez naiz tourrak itearen zale, baino hemen ez dau beste aukerarik.Galtzea errez erreza da ta handiegia bakarrik iteko.
Hurrengo egunen goizen atera ginen 4 x 4 baten gatz basamortu aldera.12000m karratuko gatz basamortua.Ikusgarria.dena txuri txuria, efektu optiko asko ta turista gehiegi, baino bueno...
Bertan bazkaldu, argentinarrak agurtu ta guk aurrera jarraitu genun.2 emakume brasildar, japoniar tipo bat eta bi italosuitzar ginen taldekidek.Suitzarrak oso pertsona jatorrak, Japoniarra ixil ixila ta bi emakumek, petarda batzuk.Aurreneko gaua Gatz hotel baten pasa genun, beste taldeko batzukin ( argentinarrak, espainiarrak...) kartatan (txupate dos suizalemaniarrez jokatu nun)...eta izarrez betetako zeru ikusgarria.
Hurrengo goizen goiz atera ta gatz basamortua utzi genun.Lur basamortu baten sartu ginen, non lakuk, sumendik...betetzen dute paisaia.Sumendien hondakinen ondorioz, laku batzuk kolore arrosa, berdea...daukie ta bertan llamak, flamenkok...ikusi genitun.Kilometro asko ta gero, hoteltxo baten pasa genun gaua laku arrosa baten ondon.Arritu ninduen gauza bat flamenkok oso txikik diela da.
Ta gaur goizen, 4tan jeiki ta geiser, fumarolak...ikustera.Oso politak baino hotza, latza ta usaina ebai pixkat nazkarria.Halere pena merezi do.7ak inguru gosaldu ta beste laku baten ur termaletan sartu gea.Ura 35 gradu ingurun zeon ta primeran eoten zan.Hemen tipo batek esan dit San Ignacio de Loyola-n hantza daukiala!!! Nola tour bat dan, ba ordu erdi ta gero irten ta azken geldiunera jun gea, laguna verde.Hau ere oso polita, beste guztik bezela ta bertan denboratxo bat eon ta gero Txileko mugara.
Azken momentun nere ibilbidea aldatzea erabaki nun.Argentinara pasa beharren, Txilera etorri nahiz ta hemendik pasako naiz Argentinara.Hegoalderaino sigi saga pasako naiz Txile ta Argentina arten, Andek gurutzatuz.Hori da ideia behinik behin.
Txileko muga pasatzea zaila da.Ezin die animalik, barazki/frutak, egurra...sartu beraz motxila iriki beharra dau dena miatu dezaten.
Oin San Pedro de Atacaman nau, hau ere oso turistikoa.Bero gehiegi ta basamortu gehio ikusteko gogoik ez, beraz laster jungo naiz Argentinara.
Ala ba txintxok izan ta aber Xapoto ez dan norbaitek zerbait idazten don.
Kronoka hau argazki gabe dijo zeatik ez dit argazkik sartzen uzten.Saiatuko naiz argazkik sartze, pena merezi bait dute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Hi, karismatiko saninazio de loyola, (je je je), zer daukek ba xapotok hemen idaztearen kontra?
Ez kejau ze hau da benetako interesakin bisitatzen deten blog bakarrenetakoa...
Mejor ke el lonely planet oiga!
San Inazio zure aldean itsusia zen!!!
Argazkitan ikusten denez oso ondo zaude, gehienetan barrez, ez zara argaldu, bizarra ere noizean behin mozten duzu,...
Dotorea mutila!!!.
Izeba.
Publicar un comentario