autoridadek animok eman nahien
Moon valley
kanoi bat San Pedro ingurun
Llama bat eguzpipen lo
Laguna Miscanti
Pink Flamingos
Apa,
Bueno, aurrekon esan bezela San Pedro de Atacaman geratzea "behartuta" neon.Mendiko txangoa ta gero, hurrengo eguna lasai lasai pasa nun, herri ingurutatik paseo txiki bat eman...gauza askorik ez.
Hurrengo egunen "lagunas Altiplanicas" deritzona ikustera jun nintzen.Ia 5000 m dauden laku batzuk die, sumendik, flamenkok, bikuñak...Ez da beste munduko ezer Uyunirekin konparatuta, nere ustez behintzat.Bertan Danimarka, chile, katralunia...jendea ezagutu nun ta beraiekn bazkaldu ta gero, hostalera buelta.Atsalden gauza kuriosoa pasa zitzaidan.Herri hontan bi kajero daude dirua ateratzeko ( bat gainea denda baten barrun dau, nahiko izkutauta)eta jende kopuru handia.Dirua bereala gastatzen da eta eta atsaldeko 4 etan betetzen dute berriro bietako bat.Beraz nahiko bixi ibili beharra dau dirua aterazteko eta gainea hilara luzek iten die askotan.Atsalde hartan kajerora jun nintzen ta bertan neska frantses bat zeon ez zekila nola erabili ( atzerritarrentzako atal berezia dauke kajerok) eta hizketan hasi ginen.Gero dendako jabea gehitu zitzaigun.Gustora ibili ginen berriketan ( europari buruz, turistei buru...) eta 2 ordu inguru egon eta gero, tipo frantses bat etorri zan.Hirurak garagardo bat hartzera jun ginen.Gauza da biden frantses gehio gehitu ziela ta bukau nun taberna baten 11 frantsesekin!!!mahai beren.Ta bik bakarrik hitzegiten zuten gazteleraz.Gehiegio neretzako ( frantsesekiko daukian pentsakera ez da beraiengustokoa).Baino bueno, azken finen jende jatorra.
Hurrengo egunen bizikleta bat alokatu nun, herritik pixkat hurruntzeko.Kanoi baten barrena ibili nintzen goiz oson, errekak gurutzatuz eta basamortuko berotik pixkat ihesi.Bazkaltzera hostalera bueltau ta atsaldeko 3ak aldera berriz ere martxa.Oingo hontan "valle de la luna " aldera jun nintzen, baino bide zuzena hartu beharren, errepidetik jun nintzen, ia 10 km gehio eginez, baino lasaiago.Beroa dexentea zan ta rekta luze luzek.Azkenen aurkitu nun Valle de la Luna rako debioa ta lur pista batetik, berriz ere rekta luze luzek.Bertan minaz jositako zelai bat aurkitu nun ( hesituta eta kartelekin ), Pinocheten garaikok Perukin izan zuten ika-mika baten ondoriok.Minutu batzuk eta gero iritsi nintzen Valle de la Luna-ra.Ikusgarria da benetan, ilargin antza omen dauke eta arkaitzak, area, lurra...nahasten die paisaia ederra osatuz ( pink floyd taldek bertan grabatu omen zon "the dark side of the moon" diska.).Hemen frantses bat aurkitu nun ( iada gehiegizkoa da ) eta nik indako buelta in behar omen zon oinez.Nauken ura eman nion zeatik bestela ez zan inora iritsi behar eta bere bidetik jarraitu zon.Bailara osoa gurutzatu nun, gelditu batzuk eginez eta beroa pixkat lasaitu zanen, berriro ere San Pedro aldera.Bertan dutxa eta Danimarkako Valdemar-ekin birra batzuk hartzera jun nintzen.Oso tipo atsegina, Euskal Herriko gauza batzuk ezagutzen zitun ( behiak pelikula!!, Betagarri...) eta nola ni Danimarkan egona naizen, gauza dexentetaz hitzegin ahal izan genun.
Atzo autobusa artu nun Argentina aldera, Jujuy herrira iritsi nintzen atsaldeko 7k ingurun ta hostal bat lortzea benetan zaila in zitzaiten.Gauza da Boca Juniors taldek jokatzen zola bertan eta ligako lehen partida zan.Nola argentinarrak oindiuo oporretan daude, ba BS As-etik jende asko etorri zan.Azkenik lortu nun hostal merke eta txukun bat gaua pasatzeko.
Hemen pare bat egun pasako ditut ( oin euria ari do) eta hemendik Salta-ra noa.Bertan kotxe bat alkilatu nahi det inguruk lasai ikusteko, baino preziok markatuko do erabakia.
Ala ba, ondo segi ta gutxi gastau
Aio
P.D. iada erosi det etxera itzultzeko hegazkin biletea, Bs As-etik.Eguna:¿?¿??¿¿?
No hay comentarios:
Publicar un comentario