Apa,
Aurrena esan iada boluntario bezela lan iteko kontaktuk inda dauzkiala.Oin egun batzuk itxaron beharra dauzket,Maputxe komunitatek ni onartu arte.Bitarten, zapatu hontan ume helbarrituekin egin behar dan ekitaldi baten hartuko det parte Temuco hirin..Egun oson ume batekin ekintza desberdinetan:marrazten, sukalden...tristea da txilera etorri izana gauza hauetan laguntzen hasteko, Legazpin ere aukera izanda.Bueltarako utziko deu.
Bestelakon, hiritik bueltaka pasa nitun egunak, david-ekin gehienbat.Azken egunean, david-en etxera Joanna poloniarra, Franco txiletarra eta Japoniar bat joan ziren, eta etxe ondoan barbakoa txikia in genun.Primeran.
Niebla, kostan dau eta espainiarren garaiko gotorleku pare bat daude, nahiko politak, batez ere bistengatik.Aurrekon esan bezela Euskal Herrin antzekoa da inguru hau, xirimiria dagola esango nuke!
oin temucon nau, lagun baten etxen, eta hemendik antolatuko naiz boluntarioaren kontu horrekin.Igual inkomunikaturik ibiliko naiz denbora baten, baino nere berri izango dezue.
Ala, ondo segi
Gorka
1 comentario:
KONTUZ IBILI!!!!
http://www.elpais.com/articulo/cultura/nuevos/rostros/Equipo/elpepucul/20091026elpepucul_4/Tes
benetan grabatzen ai die eta, ta badakizu zu zabiltzan parajetan ibiltzea asko gustatzen zaiela....
Publicar un comentario