cerro san cristobal, Santiago
Homer Viña del Mar-en
Santiago
Cerro Provincia gainen Carlosekin
Apa,
Azken egun hauek lasai pasatzeko intentziokin neon eta ola bidaia planifikatzen jarraitu.Azkenen dexente moitu naiz.
Aurrena esan Mendozatik Santiagora bidea ikusgarria dala.Behin aduana pasata, 10 bat kmko tramo bat dau, aldapa bera eta 20 herradura baino gehiokin.Ikusgarria benetan.
Santiago, aurrekon esan bezela, hiri haundi eta europear estilokoa da.Dendak, tabernak, eraikin zaharrak...halere osos atsegina da jendea, polizik...gainea metroa dau, bertatik moitzeko erraztasun haundia.
Carlosen etxen pasa det astea.Bera lanen zeonen nik hiria bixitatzen pasatzen nun: Casa de la moneda, Plaza de Armas, cerro San Cristobal ( nola ez, bertan ere ama birjina baten estatua....eta teleferikoa).Behintzat Metroa dau hiritik moitzeko.erraztasun handia benetan, naiz eta autobusetan ezin dan txanponekin ordaindu, txartel bat atera beharra dau monedero bezela eraltzen dan oitakoa.
Ostiral gauen trago batzuk edatea atera ginen.gaugiro ederra, epel epela eta 3tako etxera. Zona desberdin dexente daude Santiagon, gustu guztietarako.
Larunbaten, kotxea hartu eta Valparaisora jun ginen.Kostako hiri handia, portu galatanta eta alde zahar polita baino deskuidatua.Etxe zahar eta kolonial asko daude, kolorez beteak baino erabat utzita daude.Pena bat, zeatik hiri askoz ere interesgarrigoa izango zan.
Bazkaldu ta gero Viña del Mar-ea jun ginen.Hau hiri turistiko estandar bat da.noja edo salou bezela.polita baino sin mas.Bertan buelta bat eman eta kostatik bueltau ginen Santiagora.
Igandeako mendi irteera "domingeroa" programauta geneuken.1700 metroko mendi batera igoera.Gauza da mendik ez zauzkela 1700m, baizik eta 1700metroko desnibela.2700 metrotik gorako mendia da Provincia izenekoa.Halere motxila hartu ta gora.Bide polita eta ondo markatuta.Santiago osoa ikusten da naiz eta kutxadurak asko ez lagundu.10 bat ordu egon ginen denera mendin bueltaka.paseo polita.
Gauen, Carlosen etxetik gertu kriston eztanda entzun zan.Gauza da inguruko ezkola baten gas ihesa omen zeon baieztatzeko, tipo batek poxpoloa piztu zola.ez dau esan beharrik tipoa bertan gerau zala, eta beste pare bat zaurituta.En fin...
Gaur Concepcion hirira iritsi naiz.Santiagotik 6 ordura hegoalderuntz,kostan.hemen pare bat egun pasako ditut eta gero Temucora jungo naiz, bertatik eskurtsion bat prestatzeko.
Ala ba, ondo segi
Gorka
3 comentarios:
Aupa hi! Irakurri nunen poxpolona flipauta gelditu nintzen, baino esan behar dizut emen ebai iten diela olako gauzak(fugak ikusteko moduik azkarrena dalako).
Ala ba, ondo segi
Apa Gorka!
Ikusten det ikusgarie dala dena ta primeran pasatzen ari zeala. Aprobetxa gelditzen zaizuna Amaiak esan dit eta bueltako biletea artuta deukezula.
Ondosegi ta bueltararte.
Maider eta Alain
Hi bizi haiz hi! Hurrengoan ze izango da, munduai buelta ematea?
Benga ondo izan ta gogoratu MKLOGA
Publicar un comentario