Apa,
Bueno gauza dexente dauzket kontatzeko, beraz laburra izaten saiauko naiz.
Tucuman utzi ta gero, La Riojara jun nintzen esan bezela.Bertan ebai kriston beroa, uste det pertsona bakoitzeko heladeri bat daola.Oso onak gainea, gustora jan ditut helatu gutxi batzuk ( ta zuek hor hotzez akatzen).La Rioja hiri polit eta lasaia da eta deskantsatzeko aprobetxau nitun bertan pasatako bi egunak.Asteazken gauerdin autobusa Mendozara.
8 bat ordu ta gero Mendozara iritsi nintzen eta hostatua artu ta gero bueltatxo bat ematera jun nintzen.bistakoa da hiri handia dala eta europako edozein hioritan egotea bezalakoxea (dendak, McDonalds...) eta gainea bertako festak hasten die ( Feria de la Vendimia) eta giro polita dau kaletatik.Halere Mendozara etortzearen arrazoi nagusia mendi bueltatxo bat ittea zan, beraz ostegun goiza aconcaguako parkera juteko beharrezkok dien baimenak ateratzen pasa nun ( papel batzuk behar die eta noski, ordaindu).Ostiral eguerdin iritsi nintzen parke naturalan sarrerara, bertan beharrezko paperak entregau eta martxa.Brasildar eta australiar batzukin jun nintzen eta oso gustora ibili ginen.Confluencia izeneko kanpo basera iritsi ginen aurrena, bertan lehen gaua pasatzera.EZ n jende gehiegi, baino giro polita ( eta hotza ebai latza).Kuriosoena izan zan tipo bulgariar bat ikustea, goitik bera bustita, Tachenko baino haundigoa eta denda txiki baten sartuta.Aconcagua igotzeko intentziokin zeon, baino parkeko arduradunek ez zioten uzten ( korostira juten dana bezela zeon, larruzko txupam, motxila txikia, janari gabe...), eta bera baietz, korrikanigo behar zala!!!!Parre latzak bota genitun.
Larunbata lainotuta agertu zan , baino alere Plaza Francia ( hego pareta eskalatzen dutenen kanpo basea)aldera juteko intentziokin atera ginen.Oso toki ederra, seguraski oin artean ikusitako lekurik ederrena.Aurreneko hiru orduk eguraldi onakin jun ginen, hotza eta haizea, baino eguzkipean.Ordutik aurrera aldiz, sekulako haize boladak, elur ekaitza...beraz Plaza de francia iritsi aurretik buelta ematea erabaki genun.Pena haundikin gerau ginen zeatik ezin izan genun Aconcaguako hego pareta ikusi ( 3000 metroko pareta), dena lainotuta zeon.Beraz buelta erdia eman eta kanpamentura berriro ere.Bertan afaldu, txistek, kantak...eta lotara ( hotza galanta in zon larunbaten), eta bulgariarra oindio bertan.
Igande goizen, sorpresa.kriston eguzkitzarra, lainorik gabe...eta guk bueltau beharra ( hiru eguneko baimenakin geuden).Kanpamentu inguruko menditxo batera igo naiz argazki btzuk ateratzea.Itzela da Aconcagua ( Argentinar hauek!! adorea behar da 7000 metroko menditzar bati, Cerro deitzea).Erabat elurtuta, ingurun beste mendi handi eta politak...eta parkeko hlikopteroa bueltaka.
Oindik tentsioa nabari da duela pare bat aste gertatutakoakin( aconcaguan hildako gia...) eta iritzi propioa jaso det.Kanpamendu bakoitzen medikuk dare ( baimenan prezio barrun sartzen da?, guardaparkek, irratik...baino erreskate zerbitzuk poliziaren menpe daude.Famatu in dan bideon ikusten dien tipok, giak, arrierok...die, gian ezagunak eta bere kasa igo zien.Aurretik beste hiru pertsona erreskatatu eta ondoren jun zien gian bila.Garbi dau igual gehio itea bazauketela, baino igotzea ez zan batere gomendagarria eta beraiek bere ardurapen igo zien, erreskate taldekok arriskun jarriz.Gainea ez det uste inork pertsona bat hiltzen uztea nahiko duenik, are gutxigo ezaguna izanda.Halere ulertzekoa da familiarren egoera, seme bat hiltzen ikustea ez da oso atsegina izango.
Baino bueno, bizitzak aurrera jarraitzen do eta bihar beste mendi batera noa.Aconcaguako egun itsusik pasata, eguraldi paregabea eman dute aste hnetarako, beraz bihar Penitentes mendira noa, pare bat egunetako martxa.4500 m inguru dauzke eta ez dau eluyrrik ezta arrisku handiegirik.Neska frantses batekin jungo naiz seguraski eta asteazkenen, Santiago de Chilera.
Aber zemuz Txile.Bertatik hegoaldera ingo det argentinara pasa aurretik.
Ala ba, ondo segi ta sentitzen det esatea ezin izan detela nere botua eman.konturatzeako pasata zeon korreoz iteko aukera.espero det Basagoiti jauna ez egotea ajuria=eean ni bueltazteako.
Ala ba, ondo segi
Gorka
askotan bezela, ez dit uzten argazkik igotzen, pena bat.igo ditut betse baten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Earrak mobidak mendi alde hoitan... Ta portzierto, bulgariarra zer? Nola bukau zon? je je je
Eta hauteskundena... Ba Ziarretak eta Madrazok ez due sikiera beraien eskañoa ateratzea lortu, asi ke pentsa.. 7tik 2ra Ea (1ean geldituko da korreozko botokin) eta Ezker batua 3tik batea.
Aralar 1etik 4ra, pp-k 2 jeitsi rosa diez-en alderiak 1 atera du.. etabar etabar...
Uste det basagoiti ez dala eongo baina lopez igual bai, aunke me da ostia galanta hartuko dula PPren eta rosa diez-en laguntzaz heltzen bada lehendakari izatera..
Igual bueltatzen zeaneako hau oso aldauta dao eta berrize kaikua erabiliko deu, eta cancion protestako errezital ilegalak entzuten eongo gea.. ja ja ja
Publicar un comentario