Apa,
aurrekon esan bezela La Paz aldera jun nintzen Cochabambatik zuzenen.Autobusen nahiko ondo,7 bat ordu baino przio erdin atera nun txartela.Goizeko 9tan terminalera jun eta 8,30tako autobusera igo nintzen!!
Ta La Paz berriro ere,urtebete ta gero,berriz ere El Alto-tik La Paz-erako bidea ikusgarria.Hiria zulo baten dau eta DENA edifikaturik dau,mendi magal guztik...eta atzekalden,ande mendilerro ikusgarriak.Benetan hiri itsusia da baino zerbait erakargarria dauke....Autobusen neola Mariana argentinarraren deia jaso nun,bera La Paz-en zeola eta hostal merk baten lekua zeola.Hostalera jun,sorginen merkatu ondon ( hemen llama fetok saltzen dituzte zorte onerako!!!!) eta Mariana eta Damien frantsesakin elkartu nintzen garagardo parea edatera,gero Marco frantsesa ere elkartu zan.
La PAz-en lasai ibili ginen,batez ere Marco,veronica italiarra eta ni.Hostal berdinen geuden eta bueno,hiria ezagutzen,juerga txikik,bertako lagun batzukin eon...ia 4000mtrora dau hiria eta dena aldapaz betea (Eibar bezela) eta asko kostazten da kaletatik ibiltzea,oso neketsua da..eta honi kutsadura gehitu behar zaio!!!
Asteburuako karbanalak ospatzeko,Orurora jutea pentsatu genun.MAriana eta Damien ostegunen jun zien,Marco osiralen eta Vero eta ni,larunbat goizen.
Bolibiako iñauteri famatunak die Orurokok eta lo iteko lekua garestitso dau.Mariana eta Damien-ek logla bat aurkitu zuten eta bertan 13 pertsona sartu ginen zapatun lo iteko (35 bolibiano = 3,5 euro) pertsonako.Bolibia izateko oso garesti!!!
Ta karnabalak,sin mas.Jende asko,desfile bat da iñauterin oinarri ( rio de janeiroko sanbodromoa bezela),oso folklorikoa,koloretsua...baina festa gehio espero genun.Desfile eremutik kampo,ez zan juerga handirik ikusten.Ohitura da jende artn ura,espuma...elkar jaurtiztea, ta guk horrela pàsa genun atsalde osoa.Gainea gu "gringok" izanda,jende guztin ikuspuntun geunden.Nahiko ondo.Gauen,desfilea ikustea lortu genun,modu "ilegal" batez ( ikusteko 40 dolar eskatzen zituzten).Iskilara bat,jendearen mozkortasuna...aprobetxatuz lortu genun.Gauekoa ikusgarrigoa da,dantzak,sua...baino sin mas.Ondorengo juerga ez zan horrenbestekoa izan.
Alamoduz lo in,iganden lasai lasai La Paz-era buelta eta berriz ere hiriko erritmora moldatu.
Hurrengo egunak Marco,vero eta Marianakin pasa nitun.Ondo afaldu,txarla luzek hostalen,Alasita merkatua bixitau ( miniaturen merkatua da.Edozer gauzaren miniaturak daude;dirua,erropa,etxek,zementoa,zereal kaxak...eta zerbait erosita,gauza hori errealitae bihurtzen omen da.Nehi oilo bat oparitu ziaten!!!)..eta azken egunerako berriz ere Death Road delakoa.60 km aldapa bera bizikletan.Iaz bezela,pasada bat.Aurtengon laino gutxigo zeon eta paisaia ikusteko obe zeon.
Azken txango hau inda,gaur gozien autobusa Puno ( peru) aldera.
Bidaia lasaia, Casandra argentinarrarekin batera,aduana arazoik gabe eta hiri itsusi honetan 2 egun pasatzeko asmoz Cuscora itzuli aurretik.
holaxe ba,ondo segi.
gorka.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario