Plaza de Mayo
hartzak San Martin plazan
Viva Cuba Hermano!!!!
recoleta eta ilargia
recoleta
estatua recoletan
Estatua Recoletan
Estatua Recoletan
Estatua Recoletan
Ariel eta ni
Lion king
Apa,
Bueno aurrena esan ia etxen naola.Gaur eguerdin iritsi naiz madriletik trenez.Oin egun batzuk lasai pasa, festak aprobetxatu ta gero ikusiko det zer in.
El Chalten ta El Calafate atzen utzita, aste santua Rio Gallegosen pasa nun bertako lagunakin.Primeran.
Hemendik hegazkin baten Buenos Aires hiriburura jo nun.Hegazkin konpañik ez dauke oso fama ona,LADE ( Lineas Aereas Del Estado), baino pilotok oso onak omen die, militarrak.Ni batere arazo gabe iritsi nintzen BsAs-ea, bi eskala in da gero.Aeroparketik Palermo ingurura gerturau nintzen taxi baten ( gauez iritsi nintzen ta buenos aires-en ez da giro segun ta ze ordu/tokitan), eta bertan hostel txukun baten geratu nintzen.Iguazu kataratak ikusteko ideia ere nauken baino autobus baten 2-3 egun pasatzeko gogo gutxi nauzken, gainea dengue asuntoa ere or dau, beraz hiriburun geratzea erabaki nun.
Hurrengo bi egunak lasai lasai pasa nitun, zentroa bisitatzen; Casa Rosada, Obeliskoa, Puerto Madero, 9 de julio kalea (munduko zabalena, 16 bat karril dauzke)...elegantea da hiria baino jende gehiegi, denak presaka...San Martin plazan hartz eskultura batzuk zeuden, bakoitzak estatu bat errepresentatzen zuelarik.Estatu bakoitzak bere kasa margotuta.Kuriosoa eta polita.
Asteazken atsalden Fede argentinarrakin gerauta neon bere etxen geratu behar bait nintzen.Zentrotik nahiko gertu bizi da eta etxeko giltzak nei utzi ta nere kasa ibiltzeko esan zidan.
Ostegunen Recoleta-ko kanposantua bisitatzen pasa nun goiza.Terreno hauek munduko garestienak omen die, metro karratua manhattan-en baino garestigo.Kanposantu izugarria da, mota guztitako eskulturak, lapidak,...eta morbo pixkat gehitzeko, Evita bertan lurperatuta dau.Halere ez zeon horrenbeste turista.Hemen 2-3 ordu pasa nitun argazkik ateratzen, eta lasai lasai paseatzen.Abizen euskaldunak ehundaka aurkitu nitun.Buenos Aires-en gehien gustatu zaidana dudaik pe.Ikusgarria eta muxutruk.
Eguerdin Irene katalandarraren bila jun nintzen Retiro autobus estaziora.Chalten batera eon ta gero, bera rosariora jun zan eta azkeneko egunak batera pasa genitun fede-n etxen.Gaueako afari berezia prestatu genion Fedei, nola ez; Patata tortila, pantumaka, eta txanpinoi eta urdaiazpiko pintxo batzuk.Oso ona dena.
Ostiral goizen aldiz, palermo Viejo ingurutik ibili ginen bueltaka, denda bohemioak...ikusis.Bazkalosten Ariel-ekin gerauta neon bere etxera juteko.Ariel Bolibian ezagutu nun, beste argentinar batzukin batera, eta bere etxera gonbidau zidan pare bat egunetarako.Bere etxen beste lagunekin ginen elkartzekok, Mercedes, Estefania...Pizza batzuk jan eta juerga txikia palermo auzotik.Giro ederra naiz eta euri zaparrada bota.Goizalden etxera mela mela inda iritsi ta lotara.
Larunabt goizen futbol partida ikustera jun behar ginen, beraz goizen sarrerak erostra jun eta siesta txikia bota eta gero, 5tan, Velez Sarsfild-Arsenal partida ikustera jun gien Ariel eta ni.Giro aparta.Ez zeon jende gehiegi baino zaletun arten jarrita ikusten da zeinen zaletu amorratuk dien argentinarrak.Partida osoa zutik eta kantari, ixildu gabe.Batzuk ez dute ezta partidoa ikusten, zelaiari bizkarra ematen jartzen die zaletuk animatuz (jokalariei animau beharren).Ahaztezina.Bideoa bekalden dau.
Gauen berriz ere juerga Palermon.Ariel, Irene, Ingrid kolonbiarra eta ni.Primeran berriz ere.Giro elegantea dau inguru oitan.
Ta iganden ,zoo-ra eskurtsioa TEO bezela.Ingrid eta Irenekin jun nintzen.Ez da beste munduko zoo bat, baino ondo dau atsalde pasa eoteko.
Astelena azken eguna izanda , zentrotik paseatzen pasa genun eguna, erosketak...iten.Afaltzeko ordun 6 lagun elkartu ginen,eta laister etxera motxila prestatzera.Nola goizeko 4etan atera beharra geneuken aeroportura, ez ginen lotara jun, feden etxen hizketan, telebista ikusten...4etan, taxia etorri zan gure bila (Ingrid eta ni) eta aeroportuko tramitek in ta gero, lasai lasai eon ginen hegazkinan zai.Puntual atera ginen Bogota aldera eta puntual iritsi ere.Bertan Ingrid agurtu eta odisea txikia.Madrilerako hegazkina terminal berdinen nauken, baino nere terrorista-sikari aurpegia ikusita 5 bat polizi kontrol pasa behar izan nitun, betikoez gain.Galdera asko, motxila miatu...baino tratu paregabea.Edukazioz, gauzak mesedez eskatuz...baino halere molesti bat da.Ez zuten koka kargamentua aurkitu, beraz pasatzen utzi zidaten.Ordu pare bat zai eta madrilerako hegazkina europa aldera abiatu zen, batere arazoik gabe.Nahiko gogorra bidaia.Toki gutsi aulkitan, nerbiok...lo gutxi in nun.Behintzat ondoko tipoa jatorra zan eta hizketan pasa genun denbora dexente.
Behin Madril-en, maletan zai ordu bete eon ta gero, berriz ere polizik motxila miatu, nei bakarrik.Ez zuten ezer aurkitu eta listo, ofizialki europan neon 6 hilabete ta gero.
Madrilen osaban etxen pare bat egun pasa ditut, Jet Lag delakoa pasatzen.Ez det asko somatu egie esan, baino ondo etorri zait pixkat deskantsatzeko.
Ta gaur goizen trena artu ta Zumarraga aldera.
Eta Kitto.Esan bezala, festak eta gero ikusiko det zer in, bidaiatzen jarraitzeko gogokin geratu naiz, baino denborak esango dit zer in.
Ala ba, ikusi arte
gorka