domingo, 9 de noviembre de 2008

refugiotik jeisten
Eskubin gure arrastok ikusten die

refugioa
Apa gente,
Alde batetik nere anaia Iban zoriondu, gaur 29 urte itten ditulako.Urte askotako "gazte".
Bestetik, Behobian parte hartu dutenei ere nere zoriona (odri?), ze espero deten bezela, denek bukauko zuten.
Ba nere asteburua oso intentsoa izan da.Aurrekon komentaunun igual Cotopaxira jungo nintzela, talde bat osatzen bazan.Ba taldea osatu in zan ta ni bero-bero apuntau in nintzen.
Ostiralen atea ginen Baños-etik Ingles bat, bikote suitzar bat eta ni Cotopaxi parke nazionalera, eguraldi bikainaz lagunduta.Bertan albergue elegante bat dago 3800 metrora, jatetxe, logelak,komunak...Bertan aklimatazio pixkat in behar genun suitzarrak eta nik( gizon inglesa egun berean zan igotzekoa Cotopaxira) laku batera paseoan, baina eguraldiak okerrera in zun ta ez genun ezer egin.
Hurrengo egunean, goizen goiz jeiki, gosaldu ta Cotopaxiko refugiora jun ginen, 4800 metrora.Ez dakit motxila zan edo altitudea, baina bertara igotzea ikaragarri kostatu zitzaidan, gainea lainopean in behar izan genun bidea ta nik euritako prakak autsi nitun ( eskerrak nere praka propiok neramatzan).Refugioa primerakoa da.Gende askorentzako du tokia, bai jateko edo lo egiteko.Bertan Alex-ekin (gizon inglesa) elkartu ginen, ta komentau zigun ez zela kapaz izan goraino igotzeko, baina pozik zeon.refugioan zerbait jan ta elurretan praktika batzuk itea jun ginen ( pioleta, granpoiak, harnesa lotu...).3 ak aldea elurra hasi zan, ez oso fuerte baino konstante.Gure gia izan behar zanak, Ñota, lasai egoteko esan zigun, ze aurreko egunean ere elurra in zon ta ez zan arazoik egon gailurrera igotzeko. Elurretan praktikak in eta gero, afaltzera jun ginen, zopa bero bat eta makarroiak ( beti ere te asko edanda ) eta gero lotara 8ak aldera.Lo itea oso zaila da bertan, zeatik jende dexente ibiltzen da, altitudea...Nehi bereziki altitudek eman zizkin buruhauste gehienak, ze botakagurekin ibili nintzen lo ezin harturik.
Gaueko 11,30tan jeiki ginen "gosaltzera", ze 12-12,30 inguru atera behar ginen.Ni kristo bat inda neon, tripak oso nahasturik altitudea dela eta, eta burua ere nahiko minduta.Larunbata izanik, gende asko zeon gure intentzio berdinekin, 20 bat lagun, denak atzerritarrak,ta gia bat bi-hiru pertsonendako.
Gu nahiko atzen atea ginen refugiotik( frontala, motxila, pioleta...eramanaz) ta hiru ordulaurden ibili ta gero ( elur eta lokatz pista batetik ), granpoiak jartzeko ordua iritsi zen.Granpoiak jarri ta bi taldetan banatu ginen.Ñota eta bi alde batetik ( sokaz loturik) ta bestetik, Suitzar bikotea eta fausto gia.Segituan ekin genion martxari ta gende dexente aurreratu genuen beraiek ere materiala prestazten hari zirelako.
Esan beharra dau, Cotopaxi sumendia,, mendi "erreza" dala.Ez du konplikazio teknikorik eta bidea errexa da.Baina refugiotik gailurrera (5897m) dena aldapa gora da, deskantsurik gabe eta aldapa oso oso gogorrak.Ez dakit nola, baino aurrean jarri ginen, atsaldeko elurrak tapatutako bidea ireki nahian.Metroak igotzen jun ahala, elurra pisutsuagoa iten hai zan ta nik uste ez bezala hanketan nauzken arazok, ez biriketan edo buruan.Puntu batera iristean, lateralki ibiltzen hasi ginen ta garbi ikusten zan ez zela oso gomendagarria igotzen jarraitzea.Nere giak nerekin jarraitzeko intentzioa zeuken ( astean 2-3 aldiz igotzen do mendia, beraz esperientzi handikoa), baina kontutan hartu behar zan atzetik gende dexente zetorrela, eta abalantxa arrisku dexente zegoela ( metro batetik gorako elur arina zeon) horrela jarraitu ezkero.Azkenen 4 gian harten buelta emateko erabakia hartu zuten, gure osasuna aurretik jarriz eta pena handikin buelta eman behar izan genun ( 5500 metrotik gora geunden ) baina bide berdina ezin zanez erabili, zuzenean bera in behar izan genun 45º tik gorako malda batetik. Gu nola aurrenak igo ginen, azkenak izan ginen jeisten, baina pausoz pauso jeitsi beharrean, elurretan eseri ta maldanm bera in genun, pioleta erabiliz kurbatan.Refugiora aurrenak iritsi ginen, askoren arridurarako ta segituan ohera jun ginen.atzoko gaua okerrena izan zan dudarik gabe.Mendira igotzen somatu ez nitun sintoma guztik etorri zitzaizkidan batera.Buruko min handia, tripa nahasiak...aklimatazio arazoak.
Baino bueno, gaur goizen 7ak aldea jeiki nahiz zisko inda.refugioi buelta batzuk eman eta gero pixkat osatu nahiz baino beraldea jeisteko gogoa nauken.9ik aldea jeitsi gea refugiotik eta eguna pasa ahala hobeto jarri naiz.Gero esan digute, atzo gauen pare bat pertsona gailurrera igo ziela eta elurra gerriraino iristen zitzaiela.
Penakin geratu naiz gailurra lortu ez izanaz, baina ez det ukatu behar buelta eman genunen poztu in nintzela, ze aldapak oso gogorrak die.Denera 200 euro inguru kostatu zait abenturatxoa.Bertan bidaiak, refugioa, janariak, mendiko materiala, gia...sartzen zirelarik.
berriro ere Baños-ea bueltatu naiz ta segurona bihar Cuenca aldera abiatuko naiz, 3-4 egunetan Peru-ra pasatzeko.baino auskalo, igual bihar beste mendi batera noa edo parapente itea ( Ñotak, nerekin ibilitako giak, enpresatxoa dauke ta merke eskeini dizkit aukera batzuk).
Bueno ba hauxe da dena mundun bestaldetik, hementxe argazki batzuk.Lastima gauen argazkirik atera ez izana.
Ala eongo gatxik

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Mila esker gazte! Vaya aventurero, ze enbidi ematen diazun. Ikusten da disfrutatzen ai zeala, hola segi ta dana kontau guri enbidi geio emateko. Urrenarte

Anónimo dijo...

Hauek dira kronikak hauek!
Denbora gutxin gauza asko egin dezu ezta?. Orain ez zara hasiko Hego Amerikako mendi guztiak igotzen ala?
Zure brotherrak dioen bezala, denok inbidiaz, baina oso pozik hain gustura zabiltzalako eta idazten dezulako ( hren bat, eta gende eta horrelako batzuk zuzendu beharko zenituzke, baina...)
Segi horrela, baina lasai hartu astia daukezu eta!!
izeba

Anónimo dijo...

Aupa Andutz!
Juanito Oiarzabal ematen dezu. Ni Aizkorrira justu-justu iristen naiz eta zu berriz hegoamerikan "iaia" zortzimilakoak igotzen.
Odri-k azkenean ez du behobia korritu (bizkarreko mina daukala esaten du).
Es dakit hemengo berriak jarraitzen dituzun, baina zerbait jarraituz gero enteratuko zinan Diaz de Cerio-n lesiotaz, ez? 2B-ra jeisten ez bagera gustora.
Ondo segi eta hurrenarte!

Anónimo dijo...

apa hi!!!!!asteburu intentsoa euki dek,e?mendiko bistak e eleanteak izango zituan ala? pozten naiz ba ondo eotea.muxu 1 ta jarraitu ongi pasatzen.
p.d.eraman zenun botikina erabiltzeko da,e?
p.d.oier sagastumek komentau zin gaztetxeko forun zerbait idazteko pa la peña gazte.

Anónimo dijo...

la rusia motel! hoi da hoi abentura! juanito oiartzabalek bezela eukiko dezu gailurretan argazkie ateratzeko ikurrinaik, edo gaztetxeko banderaik edo kamisetaik edo zeozer ez?
Eta beno, ya hemengo berrik ematen hasita, hurrengo urten koartela okupatu zenaren 20. urteurrena dela eta zeozer berezie egin nahi da... Urri alden hemen izateko intentzioik? je je je...
Ale zaindu eta segi kronika hauekin!
Aio!

Gorka dijo...

xapoto, "legazpi 400 urtez aske" bandera falta zait. Bestela ikurriña, ordizi rugbykoa ta gaztetxeko kamixeta dauzket.
portzierto, ni juanito oiarzabal ni ostias, nik hankako behatz guztik dauzket, ta gainea ez nun gailurra lortu.

Anónimo dijo...

Ze Xauk!!! (Orma naiz, nere kontraseña ez dabil ondo)
Danok juaniton komentarion bat in due, ez dakit, igual antza ta dena hartuzu, lehenengo argazkie berak ebai firmauko zon "Txo Oyu" biden jeje. Bueno gazte, segi parrafadak idazten ta urrengon a hacer cumbre "miedo? miedo no existe" jeje. Ondo segi