Apa,
Bueno iada bidaiako azken txanpan sartuta nabil.Azkenen ez det hegalia atzeratu eta Apirilaren 22n madrilen egotea espero det.Horrek ez o esan nahi, segidan Legazpira bueltatuko naizenik.
Bariloche utzi eta gero, Puerto Madryn-ea jun nintzen, gauez autobusen.!4 bat ordu izan zien, ez oso erosok, baino espero baino hobeto.Bertan hostal bat hartu eta paseo txiki bat ematera jun nintzen.Hostalera bueltan, bertako nagusik nahi izan ezkero bizikleta bat utziko ziala esan zidan.Ez nun bi aldiz pentsatu eta bizikleta hartuta kostaldetik buelta bat ematera jun nintzen, itsas-lehoiak dauden hondartza txiki batera.Puerto Madryn famatua da zeatik km gutxira peninsula Valdez dao.Peninsula honetan pinguinok, itsas lehoiak, balek...ikusten die, bakoitza bere sasoian, eta turista asko erakartzen ditu.Nik itsas-lehoiekin konformatu behar, ez nauken tour bat kontratatzeko batere gogik, eta zure kasa ezin die egin.Atsalde ederra pasa nun bizikletan gora ta bera, hondartzatik, naiz eta herria beste munduko ezer ez izan.
Hurrengo egunerako berriz ere autobusa.Rio Gallegos-ea nijon, argentina kontinentaleko azken herri garrantzitsuena, eta Ushuaiarako bidean.18 orduko bidaia espero nun, eta hau ere, uste baino hobeto,dexente deskantsatzea lortu nun.
Rio Gallegos-en ez dau aparteko ezer, egie esan nahiko itsusia da, eta erreka er nahiko zikina dau.Bertan gelditzeko arrazoia, Perun ezagututako tipa batek arkume bat zorretan zaukela zan.Titikaka-ko abenturatxon ezagututako argentinar bat da Luisa, eta bertara jun ezkero arkumea jateko parada izango nola esan zian.Arazologistikok meio, ezin izan genun arkumea jan, baino parrillada ederra jan genun, haragia, haragia eta haragia.Paregabea.
Rio Gallegos-en 3 egun pasa nitun eta gauza bat dala eta bestea dala, apenas lo iteko aukera izan nun.Juerga pare bat Luisa ,Cinthia eta Romina lagunekin, goizen eskurtsio bat...kriston logurekin nau oindio ( ohitura falta!!).Hemen ere "nobatada" galanta jaso nun.Aurtn ez det negurik izan, eta ia bidaia oson kamisetan ( edo asko jota jertse batekin) ibili naiz.Rio Gallegos-en lehn egunen nahiko ono, hotza eta haizea zeon, beraz polarra jarri nun.Bigarren egunen aldiz, ia bertan geratzen naiz.Hori bai hotza!!!Hezurretaraino sartzen dan hori.Baino nola ez deten ikasten, goizalerarte kalen.
Halere primeran pasa det asteburua.Argentinarrak pertsona izugarrik diela esaten ez naiz nekauko.Benetan oso jende atsegina, dibertigarrik...
Azkenen, astearte eguerdin atera nintzen El Calafate aldera.Hemen dau Patagoniako turismo gehien erakartzen duena, Perito Moreno glaziarra ( eta torres del Paine txilen gertu dau, Fitz Roy mendia...).
Atsalden iritsi nintzen herrira.tenporada bajun gare, beraz lo iteko lekua bereala aurkitu nun, eta merke.Herria polita da, laku baten onon, baino garbi ikusten da turismorako egina daola, eta orokorren nahiko garestia da.
Gaur goizen Perito Morenora jun naiz.Mundu guztik esan dit bidaian zear bertara juteko, ezergatik ez galtzeko bisita.Beraz kasu in behar.Autobus bat hartu ( merkeena) eta parke naturalera jun naiz.Urrutitik ikusita, glaziarra ez da beste munuko ezer, baino gerturatu ala ikusten da zergatik dan hain famatua.Inguruko paisaik ikusgarrik ie, meni elurtuak, basoa,...eta tarten 50m-ko garaiera dauken izotz bloke handia.
Turista asko ( español gehiegi:hauek ez die turista hoberenak egie esan), baino nahiko lasaia.
Glaziarrak frentetik pasarela batzuk daude, zin da asko gerturatu segurtasun neurriengatik, baino benetan ikusgarria da.Gainera izotz puska hanik erortzen ikus daitezke eta puskatzen ari dan izotzaren zarata itzela da.trumoiak bailitzan entzuten da eta puska bat uretara erortzen danen, efektu elegantea iten do bertan, olatu hanik, izotz blokea ur azpitik ateratzen ....Oso leku gomenagarria, baino halere ez da munduko lekurik olitena.Baino nola bertan neon...Hemen euskalun bikote batekin elkartu naiz ( gernika-ondarrutarrak).Aspaldi neon euskeraz hitzegin gabe eta gustora ibili naiz pixkaten beraiekin hizketan ( naiz eta bi hauen euskera ez izan munuko errezena).
El calafate-tik El Chalten-era jungo naiz.Argentinako treking hiriburua da eta bertan astebete pasako et.Irene katalandar lagunak bertan itn do lan eta bere etxen ( edo bere lagun baten etxen) geratuko naiz lotan.Eguraldik laguntzen bado, fitz Roy mendi ingurura jungo naiz, dna klimaren arabera antolatuko dt.
El Chalten-etik berriro ere Rio Gallegos-ea jungo naiz, bertako lagunak agurtu eta iparralderuntz.Ez dakit Buenos Aires-ea zuzenen jun edo Mar del Platan geratu.Ikusiko det.
Ala ba, ondo segi.Argazki berrik hemen daude, perito Morenokok barne.KLIKATU
Gorka
2 comentarios:
Laster zara gure artean berriz ere, festetarako prest. Bitartean badago zenbait jai: Korrika, afaria, kantu-jira... Egundoko giroa!
Ondo segi eta muxu bat.
Izeba.
Aupa hi biajero! Egunen baten bidai hontan egin dezun rekorridoa markatu beharko zenuke mapa batetan, por ke ezinezkoa egiten zait ya mentalki nondik nora zabiltzan situatzea irakurtzen zaitudan aste batettik bestera.
Legazpiarrenbat topatzeko denbora amaitzen dijoa! je je je...
Hurrengo konexiora arte!
Publicar un comentario