San javier-en kristoa
nere hankak airen
Bistak airetik
Apa,
bueno aurrena esan kriston enbidiakin naola Legazpiko karnabaletako argazkik ikusi ta gero ( zapatukok bakarrik ikusi ditut, ostiralekok e gustora ikusiko nitun).Zorionak hemendik antolatzaileei eta legazpiarrei orokorren, ikusten da gauzak in nahi dienen, in iten diela.
Aber hurrengo urteako ze pentsatzen dan.
Ni azkenen pentsautakoa baino denbora gehio eon naiz tucumanen, naiz eta bero jasangaitzak ( 45 graduko sentsazio termikoa) asko ez lagundu.
Nere rugbyko lagunak, aurkitu nitun baino ezin izan ginen elkartu (telefonoz hitzegin genun), koordinazio arazoak medio, halereederki pasa det azken aste hau.
Astelen gaua Danin etxen pasa ta gero ( aste osoa pasa det bere etxen), City tour bat egitera jun nintzen, hiria ikusi, museo bat ( argentinako independentzia tucumanen sinatu zen 1816ko uztilaren 9an)...hiri handia da baino ez uste non bezain itsusia, elegantea dala esango nuke.Hori bai, beroa jasangaitza ( errepikatzen hari naiz, baino egie da).Gauen Danin etxen afaldu bere arreba eta lagun batekin.Hemen ikusi nun benetako argentinar bat, bi ordu ixildu gabe eon daiken tipo bat, baino oso parregarria eta futbol hooligan bat.
Hurrengo eguna paseatzen pasa nun Tucumanetik gertu daon baso batetik.Bizikleta pista batzutatik ibili nintzen ordu batzutan, eta nola ez nun repelenterik eraman, berriro ere moskitoen erasoa jasan nun.ez det ikasiko.Gauen dani eta lagun batekin afaltzera eta trago parea edatera atera ginen.Gauetan primeran egoten da terraza baten, beroa lasaitzen danen.
Ostegunen Cerro San Javier-ea igo nintzen, bertan Kristo handi bat dau eta Tucuman ikusteko bista paregabek.Obsesio latza daukie hegoamerikan halako kristok eraikitzen, redio.Gaueako patata tortila parea in nun Dani ta arrebantzako.Gustora jan zuten.
Ostiralen oin arte in deten gauzaik ederra in nun.Nere beldur guztiei aurre eginez, berriro ere cerro San Javier-ea igo eta bertan dagoen Loma Bola tokira jun nintzen, bertatik parapenten botatzeko.Tokia izugarri polita da eta airetik ikustea deskribaezina.Adrenalina igoera handia hasieran eta behin airean lasai eonda disfrutatu besterik ezin da egin.Gomendagarria erabat.Ikusi bideoa bukaeran.
Gaueako festa batera gonbidauta geuden, Danin lagun baten urtebetetzera.Etxe elegante baten, piszina ta guzti, jateko eta edateko nahi aina, jende jatorra eta giro ona.Primeran pasa nun eta lagun dexente in nitun.Nik internazionala bihurtu nun festa, toke exotikoa nintzen.denek galdetzen zizkiaten gauzak europai buruz, nere hitzegiteko erakin parre iten zuten...Goizeko 10ak arte eon ginen.
Larunbaten berandurarte lo in ta gero, lasai lasai ibili nintzen etxen, gaiena euria ari zon, beraz pixkat freskatu zon eguraldik.Gauen Dani eta bere lagun batzukin ( festako batzuk) afaltzera juteko idiakin atera nintzen, baino nbere sorpresarako, kotxea artu eta tucumanetik hurrundu ginen raco herrira, Leo laguinak dauken etxe elegante batera.Bertan afaldu eta festa bat omen zeon leku batera jun ginen.festa eon, bazeon, baino bertako zaharrenak 15 urte izango zitun asko jota, beraz trago batzuk erosi eta etxera.Bertan telebista ikusten eon ginen goizalderarte.Ondo eon zan.
Igande goizen jeiki eta bazkaria erostera jun ginen, sukalden ibiltzeko gogo gutxi bait zeon.Enpanada batzuk jan eta Tucumanera itzuli.Gauen Facundon ( lagun bat) dei bat jaso nun,ezin nola Tucuman utzi parrillada bat probatu gabe.Facundo eta bere neskakin, jatetxe batera jun ginen.Argentinako haragi ezinobea probatu ahal izan nun, benetan ona daola hemengo haragia!!
Astelenen ia, Tucuman utzi nun eta L rioja aldera jun nintzen, Mendozara biden.Bertan aber ze panorama aurkitzen deten ikusiko det, Aconcaguako gian asuntoa oindik bero dau, eta mendin bueltatxo bat emtea espero det Santiago de Chilera jun aurretik.
Ala ba, txintxok izan ta ondo segi.
gorka
aterriza como puedas