cerro Otto
cerro campanario.bistak
Cerro campanario
Cerro Campanarion
Bariloche.Etxe bat
Apa,
Bueno ba berrize Argentinan nau, Baroliche herrin.
Bueno ba berrize Argentinan nau, Baroliche herrin.
Txileko Puerto Varas-etik, Osornora jun nintzen, bertan lagun batekin elkartzeko.Asteburua pasa nun bertan baino autobusekin arazok medio, ezin izan nun apenas berekin eon.Osornora iritsi ta bereala, hostal baten bila neola, sorpresa :ikurrin haundik, eta ez sartzeko debekua, 1. argazkin ikusten dan bezela.Patxi edo basagoitin zeoze izango zelakon neon, baino azkenen jakin nun, kontzesionario bat zala, Euzkadi izenekoa.Osornok ez dauke beste munduko ezer, hiri normal bat, besteik ez.Hau ikusita, astelenen Argentinara pasa nintzen, esan bezela barilochera.
Bidea ikusgarria, baso eta mendi tartetik doa errepidea, laku asko inguratuz...eta Bariloche era berean ikusgarria.Amerikako suitza esaten diote eta garbi dau zeatik.Egur eta harrizko etxek, lakuk, mendik, txokolate dendak nonahi...gainea eguzkia eta giro epela.primeran!!Bariloche argentinako leku turistikoenetarikoa da, bai udan bai negun.Dena dendaz eta tabernaz betea dau, ez dia ezta portalak ikusten.Justo oin da denboraldi bajua.Ondo etorri zait hau, prezio merkek aurkitzeko.Hostala hemen primerakoa.logela txukunak, sukaldea, gosaria barne, telebista...8 bat eurotan.Baino hoberena giza-tratua.Jorge nagusia uneoro edozertan laguntzeko prest, informazioa,...gainera txarla ederrak berekin asko bidaiatu bait do.Estacion del Sur, batenbatek jun nahi bado.
Naiz eta denboraldi bajua izan, turistak ikusten die, gutxi, baino badaude.Gehienak israeldarrak, ta nik hauekin ezin det.Edukazio falta, zikiñak,arroak...hobe urrun mantentzea.bestalde hostaleko beste jendekin primeran, gehienak argentinarrak.
Hiria pixkat bixitau ta gero, atzo mendin buelta bat ittea jun nintzen.Cerro otto-ra igo nintzen, herri ondon, eta teleferikoa dauke.Teleferiko kablen azpitik igo nintzen, dena zuzen zuzen.Ta gainen bista ederrak.Hemn kristo baten irudia hauki beharren, Migel anjel-en David bat zeon!!!( bueno, museo txiki bat dau gainen, migel anjel-en obren kopiekin).Han neola esan ziaten beste zerro bat zeola, oindikan e poliatgoa eta bista hobekin.Otto-tik jeitsi, urbano bat artu eta 15 bat kilometrora iritsi nintzen cerro Campanario oinera.Bertan telesilla bat dau, eta hau artuta, gora.Arrazoia zeukaten, hemendik bistak izugarrik die.National Geographic-en ustetan, munduko bistarik ederrenen Top 10 en dau.Ta ez da gutxiagorako.Ikusgarria.Laku mordoa, andek, ...Hori bai, turistak e edonon.Baino Legazpiarrik ez ( bueno 1 bai).
Hemendik jeitsita, berriz ere hirin buelta bat, paseo bat bus terminalera eta buelta hostalera.
Atzo 33. urtemuga ospatzen zan argentinan militarrek eginiko estatu kolpeaz.Beraz jai eguna zan eta telebistan...dexente hitzegin zuten hortaz.
Gaur goizen sin mas.Goizen goiz korrika itea, dutxa, gosaldu eta bueltatxo bat herritik.Atsaldeko 5tan autobusa dauket Puerto Madryn-ea, Atlantikoko kostan.13 ordu autobusen,ufff!!!Hemendik zuzen zuzenen hegoalderaino.rio gallegos-en arkumea dauket zai.
Azken egunetan erabaki nun hegaldia atzeratzea eta gauzak lasaiago hartzea.Beraz kantzelako pausok eman eta hilabete bat gehio egoteko intentzioa neuken.Kantzelazio seguroa bait nauken.
Desastre bat naizenez, ez nekin kantzelatzeko modu bakarra gaixotasun bat izan beharra daukela eta mediku zertifikatu bat behar da.Kaka zarra.Gainea dena inglesez in behar da, naiz eta hegaldia espainiar konpainia batekin kontratau.kabroiak.Uste det ez detela lortuko, beraz oin presaka ibili beharko naiz eta seguraski gau batzuk autobusen pasa.eta okerrena, igual iguazu ikusi gabe geratuko naizela.Ez zan nere prioridadea, baino denek esan diate jun beharra daukiala.Lastima, beste baten beharko do.
Ala ba, ondo segi ta aupa Ordizi.Ia kasi salbauta gaude.Zorionak
Gorka Andueza