martes, 8 de septiembre de 2009

Cerro Torre, Laguna eta Glaciar Torre...       Loma del Pliegue-ra biden
Elurra                                                              komando Basqueargentovenezuela
Fitz Roy miradorea                                         Fitz Roy eta Poincenot
El Chalten inguruk                                         Terry Ines-en etxe aurren
Terry-kin etxe aurren                                      Lago torre izoztuta
El chalten inguruko mendi baten                    cerro Torre eta Fitz Roy
Apa,
Bueno Artzai Eguna galtzearen penakin, baino oindio bizirik nau.
Era berean esan, komentariok uztea ez dau debekatuta!!!poooor komentarr!
Esan bezela El Chalten-era jun nintzen duela 3 bat aste.
El Chalten Parque Nacional de los Glaciares-en barrun dau, herri txikia, telefono seinalerik gabe...
Apirilen eon nintzen etxe berdinera jun nintzen, hau da Ines lagunaren etxera, bere 10 urteko seme Agustinekin batera.Aurreko aldin bezela, ezin hobeto.Etxea oindio bukatzeko dauke, eta ur istalazion...lagundu diot egun hauetan.
Ia 3 astetan gauza asko iteko denbora ematen do, gainera eguraldik dexente lagundu do, naiz eta dena elurtuta eon.Gauzak horrela, aurreko aldin ezagutu ez nitun toki batzuk ikusteko aprobetxatu det egonaldi hau.Ikusgarria benetan.
Kuriosidade bezela esan, inguru hau izan zela The Lord Of the Rings grabatzeko aukeratutako lehen lekua.Garai horretan Argentinar pesoa eta dolarraren arteko kanbioa ez zan egokia produkziorako, beraz azkenen Zelanda Berria aukeratu zuten.
Gehien gustatu zaiten lekua, Loma del Pliegue Tumbado ingurua izan da.Aurreko aldin ere egon nintzen, baino oraingoan dena elurtuta, eguraldi bikaina, lainorik gabe...benetan bista ezinhobea.Gainera inguruko laku guztik izoztuta daude!
Asteburun Venezuelako 4  pertsona eta Argentinar bat pasa ziren etxetik, kanpon akanpatu, eta mendira juteko ideiarekin.Eguraldi txarra zela eta etxe ingurun geratu zien, eta primeran pasa genun, Chaves-i buruzko kritikak, Cacique ron pixkat edanez...Oso pertsona xelebrek, baino jatorrak.
Eta holaxe, ez dakit ze gehio kontau...primeran pasa det eta denboraldi baten bizitzeko leku paregabea dala iruditu ait El Chalten, gainera orain jende gehio ezagutzen det...baino ez da nere intentzioa bertan geratzea, beraz bihar berriro ere martxa.Rio gallegos-en derrigorrezko eskala in eta gero San Julian-ea jungo naiz, eta hemendik goruntz, Puerto Madrynea balek ikustea, el bolson...
ala ondo segi eta orain animo santikutz txikitan eta lanerako bueltan
Gorka
Beti bezela argazki gehio HEMEN

1 comentario:

Anónimo dijo...

Ikusten det pozik zaudela. Segi horrela, guk ere ahaleginak egingo ditugu eta!!!.

Muxu bat.
Izeba.