Apa,
Bueno, esan bezela El Chalten utzi ta gero, iparralderuntz jarraitu det bidaia.Egun pare bat Rio Gallegos-en pasa eta Puerto San Julian herritxora jun nintzen, Mariana-n etxera.
Puerto San Julian herri txiki bat da, Legazpin tamainakoa,kosta atlantikon kokauta.
1520. urteko Martxoaren 31n, Argentinan eginiko lehen meza ospatu zen, Magallanes-en expedizioaren partadaideen eskutik.Hau dela eta, gurutze handi bat dago hori oroituz.Bestalde, herritar baten insistentzia medio, Nao Victoria barkuaren replika bat ikusi daiteke herrin.
Espainia alden beste bat omen dau eta San Julianen dauna, espainikoaren kopia bat da.4 urtetik behin Getarin iten dan erakustaldi baten ikusi daiteke barkua, Elkanoren itzulera ospatuz.
Tamalez barkua mantenimentu lanetan dau, eta ezin da barrutik ikusi, pena bat, barrutik ikusteko gogo asko bait nauken.Halere ikustekoa da nola halako barku txiki baten, mundui buelta ematen saiatu ziela, eta lortu...
Mariana bertakoa izanik, barkuz bestalde ikus daitezken tokik erakutxi zizkidan.Kotxea hartuta, kostan gora jun ginen, akantilatuk, itsas leohiak, kormoranak...ikusteko.Oso leku politak eta lasaiak.
Gau parten bere lagun batzukin afaltzera irten ginen, arkume egosia.Aspaldin ezagututako pertsona jakintsuenak izan diela esan dezaket.Itsasoari lotutako jendea, asko irakurritakoak eta beraien herriari buruz denetik dakien jendea.Beraien arbasoen bizimodua, 2.mundu gerran argentinak izandako papera...oso oso ondo pasa nun.Ondoren juerga txikia herrin bertan.
Beste egun baten, kosta ingurutik paseon pasa nun, eguraldi onak lagunduta.Benetan asko gustatu zaiten herria da San Julian.Pena bat pinguino garaia ez izatea.Egun gutxi barru iritsiko die inguru hauetara, baino berriz ere pinguinok ikusi gabe geratu naiz.
Astearten goizeko 6ak ingurun, RN-3 errepidera jun eta autostop-en Comodoro Rivadavia aldera abiatu nintzen.10 minutu baino gutxigon YPF-ko kamiolari batek jaso eta hizketan eta mate hartuz ibili ginen.Caleta Olivia herrin, petroleo industrian dabiltzan langilek piketek jarri zituzten, neumatikoei su emanez...Kamioiak ezin ziren pasa, beraz Sergiotaz ( kamiolaria) agurtu, pixkat ibili piketea pasatzeko, eta kotxeren baten zai geratu nintzen.Kotxek teorin ezin zuten piketea pasa, baina batzuk hondartzatik igaroz pasa zuten.Bikote batek jaso eta ordu bete barru Comodoro Rivadavian nintzen.Argentinako petroleo eta Energia Eolikoaren hiriburua ¿?.Hiri handia, munizipalak greban, eta hauts asko...imaginau ze panorama.Halere ondo ibili naiz, bidaiaren hurrengo pausok antolatzen.
Bihar Puerto Madryn-ea jungo naiz, berriz ere autostopen.Puerto Madryn famatua da peninsula Valdes-etik gertu daulako eta hemen garai honetan balek ikusi daizke.Alexa-ren etxera jungo naiz eta bera biologoa izanikm zeozer interesgarria ikusiko detelakon nau.
Ala ba, ondo segi
Gorka
Argazki galerin argazki gehio
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Argazkitan hain leku ederrak ikusten badira, zuzenean zer esanik ez!!!
Ondo segi, eta muxu bat.
Izeba.
Publicar un comentario