martes, 22 de septiembre de 2009

Puerto Madryn
















































































































































Apa,
Argazkik ikusita,idazteko gauza handirik ez daula garbi dau,beraz labur kontauko det kontatu beharrekoa.
Comodoro Rivadaviatik autostopen ateratzeko intentziokin hasi nintzen, baino hotelen zeon tipo batek zuzenen eramango ninduela jakitean, berarekin jutea erabaki nun.Hori bai, aurrena lan kontu batzuk bukatu beharren zeon.Arazoik ez.Daihautsu furgoneta zahar baten biok ekin genion bideari.500 bat km, 80 km/h abiaduran!!!! lasai asko, berriketan, patagoniako kontuk entzunez, primeran pasa genitun paraje lehor eta zabalak.Atsalde parten iritsi ginen Puerto Madryn hirira.Bertan Alexa zain neuken, bere etxen egun batzuk pasatzeko.Hemen ere dena primeran, bere lagun batzukin afaldu, astebukaeran Pinguinok ikustera jun ginen eta inguruko hondartza batetik balek ikustera:Alexa biologa da, eta inguru txoko asko ezagutzen ditu, turista gutxiekin.Arrigarria da nola marea altua daunen, balek zenbat gerturatzen dien ikustea.Gazteleraz esaten dan bezela, "a tiro de japo"...literalki.
Atzo aldiz, peninsula Valdes aldera jun nintzen, bertatik barku baten itsaso zabalera atera eta balek ikustera:Hau erabat turistikoa da, baino pena merezi do, baleen haunditzsuna bertatik ikusteko.
Gau parten,bertako beste lagun baten etxera jun ginen, Lucia, bertan afaltzera.Ezagutu deten jende gehiena biologia mundukoa da eta asko ikasi det itsas animaliei buruz...interesgarria.
Gaur gauen aldiz, Esquel aldera noa, autobusez oraingo ontan, eta bertan berriro ere mendi parajek ikusteko parada izango det.
Eta Esquel-etik berriro ere goruntz...
argazkik ARGAZKI galerin: ARGENTINA 2 karpetan
Ala ba, ondo segi
Gorka

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso argazki politak. Ematen duenez, oraindik denbora baterako daukazu paraje horietan ezta?

Ondo segi eta muxu bat.
Izeba.

Unknown dijo...

Kaixo Gorka,
Zure bidaiaren berri eman dugu ZingiZangon. Zure baimenik gabe argazkia lapurtu dizugu. Hementxe:
http://www.zingizango.com/albisteak/hego-amerika-goitik-behera/

Salaketarik jarriko ez diguzulakoan eskerrik asko.

ZingiZango