miércoles, 17 de diciembre de 2008
CHOQUEQUIRAO
choquequiraotik bistak
choquequirao plaza nagusia
choquequirao.plaza goran dau eta beheran KUTXAk patrozinautako zerbait
Bidea
Casona de Ocampo
Apa,
Bueno azkenen in nun mendi ibilaldia, 3 gau pasa ditut mendin, 64 km inguru, ta dena ondo atera da, oso nekatuta baina ondo.Martxa hau aspalditik nauken burun eta nere erronka zan ahalik eta diru gutxien gastatzea.Tour bat kontratatu ezkero 300-400 dolar inguru ordaindu behar dira.Nik 30 euro inguru gastatu ditut.
Day 1: Goizeko 9 k inguru hostaletik ( Abancay herrin) atera eta kolektibo bat hartu nun Cachora aldera ( kolektibok taxi konpartituk die, kotxea bete arte ez dira irtetzen).Ordubete inguruan Cachorara iritsi nintzen eta bertan lo iteko denda baten bila hasi nintzen.Gazte bati galdetu nion eta berak etxe batera eraman ninduen bertan galdetzeko.La Casona de Ocampo hostatua zan eta etxekoandreak oso harrera ona eman zidan.Etxez etxe bidali zuen gaztea denda bila, baina inorrek ez zaukan dendarik.Etxekoandreak esan zidan bidean akaso aurkituko nola, bestela txabolan baten in nezakela lo.Bertan zerbait jan eta martxari ekin nion 12k aldera.Bidean katalandar bikote batekin egin nun topo ( bueltan zetozen ) ta pixkat hitzegin eta gero, bakarrik jarraitu nuen.Hasierako 12 kmk nahiko xamurrak die, aldapa konstantea baina oso arina, gainea eguzkik tregua bat eman zidan.12 km ta gero Capuliyoc miradorera iritsi nintzen.Bertatik bista zoragarrik daude; bailara eta Apurimac erreka, mendi ugari... Bertatik dena aldapa bera da. Ia jeitsiera osoa zig-zag-ean ( edo sigi-saga) in behar da eta 8km inguru horrela jeistea gogorra da, gainera bero dexente zeon.Azkenen atsaldeko 4ak ingurun Chiquisca kanpalekura iritsi nintzen.bertan dutxa bat hartu eta denda alokatzea lortu nun.Bertako zaintzailearekin hizketan pasa nun atsaldea lotara jun arte.Gaua nahiko beroa izan zan eta era guztietako moskitok ezagutu nitun.
Day 2: Goizeko 5tan jeiki, zerbait jan eta martxari ekin nion, Apurimac erreka zeharkatzen duen zubira.Ordubete baino gutxigo n bertan neon, baina arazoa izan zan erdibiden neola euria hasi zola. Euria eta beroa, nahasketa txarra, baino bueno, ez nun atzera in behar beraz txamarra jarri eta aurrera.Zubian sarrera ordaindu beharra dau ( normalean goran ordaintzen da baino puntualki zubian kobratzen dute).Zubia pasa ta gero hasten da gogorra.4 bat ordu goruntz, dena aldapa gora, sigi saga eta euripean.Oso gogorra da baino abuztuan oindik eta gogorragoa izango dala uste det, berogatik.Zubitik ordu ta erdiara, Santa Rosa kanpalekura iritsi nintzen, bertan pixkaten gelditu nintzen bertakokin ( Julian ) hizketan eta erropaz aldatu nintzen.Zerbait jan eta berriro goruntz.Gutxira eurik tregua txikia eman zidan eta suabe suabe jarraitu nun goruntz, beste pare bat ordu Maranpata-raino.hau ere kanpalekua da eta ibilaldiko garaierarik handieneko ( 3000 metrotik gora).Hemendik 3-4 km besterik ez zien geratzen eta Choquequirao parez pare nauken, beraz gogoz ekin nion.Tarte hau oso gogorra egin zitzaidan zeatik 4 ordu aldapa gora egin ostean, azken kilometroak gora behera die, eta hankek asko sufritzen dute.
Azkenen 12 aldea iritsi nintzen Choquequirao toki arkeologikora.Bertan denda montau, bazkaldu eta bertako gia dan John-ekin hizketan hasi nintzen.Igande atsaldetan ez daola gia zerbitzurik esan zidan baino nola aspertuta zeon nerekin etorriko zala esan zin ruinak ikustera.Atsalden jun ginen ruinen goiko partea ikustera.1536an eraikitako hiria omen da eta "cuna de oro" esan nahi du bere izenak.Ez da beste munduko ezer, ikusgarria da nola eraiki zuten hiri bat leku horretan eta sistema hidraulikoa...bestela ez da zerbait izugarria.Gainea ez da Machu pichu bezela, hemen eraikin eta landatoki gehienak mendian behera sakabanaturik daude, beraz ez da horren ikusgarria.Hala ere oso polita da eta kondorrak ere ikus daitezke.Hau ikusi ostean, kanpalekura jeitsi, afaldu eta deskantsatzera.
Day 3: Goizen jeiki eta beheko partea ikustera jeitsi nintzen.Nekazal lurrak die eta eskalonaturiko lurrak daude.teknikoki oso lortuak, amildegi baten ondoan.Berriro ere gora egin nun, denda jaso eta etxerako bideari ekin nion.Eguna ez zan oso beroa, beraz nahiko azkar in nun maranpatarako bidea, baino aldapa behera hanketako urradurak min egiten hasi ziren, beraz motelxeago jeitsi nintzen.Berriro ere Santa Rosan geratu nintzen, julianekin pixkaten hitzegiteko, eta gero zuzenean errekaraino.Bertan zerbait jan eta Chiquiskara buelta bertan gaua pasatzeko.Eguna oso gogorra egin zitzaidan, bai hanketako urradurengatik, eta batez ere motxilaren pixuagatik ( 15 kilotik gora).4ak inguru iritsi nintzen chiquiscara eta dutxa ostean Uriel( bertako zaintzailea)-ekin pasa nun atsaldea hizketan, gainera afaria prestatu zidan, zeatik ni iada aseturik neon horrenbeste atun, mortadela eta gailetaz ( ez nun gasezko su bat eraman pisuagatik).
Day 4: Goizeko 5tan jeiki eta berriro ekin nion martxari.uriel nerekin etorri zan bide erdiraino, bertan bait dauzka terreno batzuk eta hoiek ikustera.Capuliyoc arte oso gogorra da, batez ere eguzkik gogoz jotzen zuelako, baino bueno, burua jeitsi ta gora, suabe suabe.Behin Capuliyoc-era iritsita dena aldapa suabea da beruntz, eta nahiz eta hankak irekiten neuzken lurra oso beroa zeolako, errez iritsi nintzen Cachorara.Berriro ere Casona de Ocampo-ra jun nintzen etxekoandrea agurtzera eta zerbait jatera.Xerra, arraultz frijituak, patatak, arroza eta tomateak atera zizkidan bazkaltzeko ( eta limoi bat postre modun).Etxekoandrea eta senarrarekin solasean egon ostean, berriro ere kolektibo bat hartu eta Abancay-ra itzuli nintzen, leher inda baino pozik.
Esan bezala 30 euro inguru gastatu ditut denera ( janaria, bidaia, denda alokatu, sarrera...) baino igual beste baterako astoa alokatuko nuke karga eramateko, zeatik motxilaren pisua oso oso gogorra iten da bukaerarako.Gainera astoa eta arrieroa alokatzea 10 euro inguru dia eguneko.Ez da horrenbeste eta lan asko kentzen dute.
Bestela bideak ez du galerarik, nahiko ondo seinalizaturik dago eta pista zabala da.Kanpaleku dexente daude ( dutxa eta komunekin), beraz lehenago edo beranduago akanpatzea dago.Ura ere leku askotan aurkitu daiteke, salgai ( koka kola...ere) edo erreka eta kaskada txikietan ere ( purifikatzeko pastilak ezinbestekoak dira ez bada ur guztia soinean eraman nahi), beraz oso martxa gomendagarria baina beti ere jakinda oso gogorra dala eta eguzkik gogor jotzen bado, oindik eta gogorragoa dala.
Azkenik eskerrak eman bai John giari eta Julian eta Uriel kanpalekuko arduradunei.Eta batez ere Rina-ri, casona de Ocampoko etxekoandreari.Edozertan laguntzeko prest, sukaldari fina, tratu ezinobea...Cachorara jun ezkero bisitatxo bat itea merezi du,gosariak,bazkariak, afariak...eskaintzen ditu hostatu zerbitzuaz gain.
Oin pixkat deskantsau ta Cusco aldera jungo nahiz ziuraski.
ala aio
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
3 comentarios:
A ze ibilerak!. Gogorra, baina pozik ezta?. Guk inbidia galanta, baina kontatzen dezunarekin ere gustura.
Segi horrela.
Izeba
Kaixo kaixooo!!!
Ikusten deunez ez dao zertan galdetu beharrik ondo zaren edo ez, bergi bixtan da baietz!!! Joe, ze enbidie ematen dezun, baño bueno aprobetxau ahal dezun bitarten. A, portzierto, ikasi dezu armonika jotzen??? Jejeje!!!
Gabon onak pasa eta ikusi arte!!!Besarkada haundi bat!!!
Fuxi eta Izaro.
Ke kaña! Beti bezala ikaragarrik zure kronikak.. Azkenaldin utzita neukan zure txokoa baina ikusteet earki dijola. Olaria saria anduntzako!! ja ja ja!
Publicar un comentario