Apa,
Pasa die egun dexente ezer idazten ez detela ta bada garaia zerbait kontatzeko.
Huaraz utzi eta gero, Limara jun nintzen, astelen atsalden.Bertan Joel laguna etorri zitzaidan nere bila autobus terminalera, ze Lima 12 milioi biztanleko hiria da, beraz nahiko kaos.Joel aeroportu ondon bizi da, Callao distritoan, Limatik 45 minutura.
Bertan 10 bat egun pasa ditut, Lima ezagutzen.Esan bezela 12 milioi inguru biztanle ditu, eta trafiko handia jasaten do, baino egun batzuk pasata, "trukoa" hartzen zaio bertan mugitzeari (bai autobusean, conbitan...)eta iada Legazpi bezela ezagutzen det Lima.Asko gustau zait hiria, naiz eta orokorren, turistei ez zaie asko gustatzen.Alde zaharra oso polita da, ondo zaindutra eta seguroa. Egun hauetan polonia, portugal...bidaiariekin egon gea eta beraiei hiria erakusten ibili gea Joel eta ni, beraz txoko dexente ezagutu ahal izan ditut (museo batzuk, inguruko auzoak, hondartza...).
Bestalde, Joel-en lagun batzuekin ere ibili naiz, eta hegoamerikara etorri nintzenetik, lehenengo juerga bota nun, hilabete ta erdi ta gero.
Bestela nobedadeik ez, egun hauek aprobetxatu ditut jendea ezagutzeko, bidaia planifikatzeko...
Lima utzi eta gero Hegoalderantz jo det, Pisco herrira, kostaldean dago eta iaz lurrikara gogor batek kalte handiak eragin zituen, eta orain etorkizunera begira ari ira lanean, herria aurrera atera nahian.Honen kronika eta egun hauetakoak, aurrerago idatziko ditut, ze orain basamortuan nau, oasis baten.hostalak piszina, taberna...dauke eta egun batzutan deskantsau in nahi det, ondorenm Nazca, cusco...ikustera bait noa, gabonak bitarte.
Argazkik ahal bezain pronto jarriko ditut, ze ordenadore honek ez du kamara nola konektatzerik.
Ala aio
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario