Huacachina oasis-a
Alberto Tomba in action
Alicia eta ni basamortun
Pinguinok ballesta irlatan
Pelikanok Ballesta irlatan
Apa,
oin denbora gutxin bi kronika, aprobetxau in behar da ordenadore ona aurkitzen danen.
Esan bezela, Limatik Piscora jun nintzen.Herria ez da beste munduko ezer gainera, iazko lurrikara eta gero nahiko izorrauta dau.Herria batik bat, turismoaz bizi da, ze osos gertu paracas-eko erreserba naturala eta Ballesta irlak daude.Ni ballesta irletara juteko ideiarekin jun nintzen eta ostiralen bertara jun nintzen.Paracas-en barku bat hartzen da eta ordu ta erdi inguru irauten duen bisita bat egiten da, hori bai, irlak ezin die zapaldu, babestuta bait daude.Irletan era guztietako hegaztiak daude batez ere ( pelikanok, kormoranak...), milaka eta milaka, zerua eta lurzorua ia erabat estaliz.bestalde, itsas lehoiak eta pinguino txikiak ikus daitezke.Irlak, era berean guanoz beterik daude ( hegaztien gorotzak)eta 7 urtetik behin guano hori jaso egiten dute, erabilera industriala hematen bait zaio ongarri bezela.Oso baliotsua da.
Irlak bisitatu eta gero, piscora buelta, herriko festak zien eta bueltatxo bat eman nun giroa ikusteko, baino goiz ohera, hurrengo egunean ica aldera abiatzeko.
Hurrengo egunean, autobusa hartu eta ica-ra jun nintzen.Autobus terminalean, Alicia ezagutu nuen, bidaiatzen hari dan peruko neska bat.Elkarrekin huacachina izeneko lekura jun ginen.Ica, basamortun dau eta huacachina bertako oasis bat da, oso polita eta era beren oso turistikoa ( orain ez dau horrnbeste jende).La casa de arena hostalean logela hartu genun.Oso hostal polita, piszina, taberna... eta bazkaldu eta gero basamortua ezagutzera jun ginen buggy baten.Hortaz bizi die hemen, turistei basamortua erakusten diete buggyetan eta sand boarding egiteko eskurtsioak eskeintzen dituzte, beste gauza askoren hartean..Paseo eta gero, dunatan snow tablekin ibili ginen goitik behera.Lehenengo aldia izateko, nahiko ondo ibili nintzen ( ke tiemble alberto tomba), baian leher eginda bukatzen dezu, zeatik hemen ez daude ez telesila, ez remonterik, gora igotzeko.Eta hondarretan gora egitea oso gogorra da, eguzkipean batez ere. Eguzkia estaltzen hasi zenen, berriro hostalera eta bertan afaldu eta tabernan egon ginen 1ak harte, giriekin ( ni ere giria naiz hemen ) eta bertakoekin hizketan.Oso egun polita benetan, eta lekua ezagutzekoa.
Hurrengo egunean, Aliciak alde in zuen, zeatik Astearten lanera bueltatu behar zon eta Peruko Iparralden iten do lana , amazonasen.Ni beste pare bat egunetarako gelditu behar nun, beraz lasai lasai hartu nun eguna, piszina, zerbait irakurri, piszina...eta egunsentian, inguruko duna altuenera ( 200m inguru)igo nintzen bistak ikusteko.
Besterik ez, egun pare bat lasai hartu eta gero, bihar Nazka aldera noa, ez dakit hain famatuak diren lineak ikusiko ditudan, ze 50 dolarretik gora kobratzen dute, eta marra batzuk azkar eta gaizki ikusteko...ez dakit.Nere pertsuasio doaiak erabili beharko ditut prezioa jeisteko.
Iada Argazkiak jarri ditut bere lekun, Lima,paracas eta huacachinakoak, laister Pulitzer saria eman behar didate.
p.d: enterau naiz Legazpiar batzuk telebistan azaldu diela perretxikutan.En fin, legazpiarrak edonon
aio
3 comentarios:
dios, a ze nolako dunak, pilo bat inpresionau dit orren handik izatea
jode, denetik ikusten ai zea, elurra, basamortua, itsasoa... a ze kontrastek orren denbora gutxin, eta ze palizak, ni ia akabauta eongo nintzen ritmo hortan
Egun dezente egin ditugu berririk gabe, baina azkenean!!!
Segi ondo-ondo eta idazten.
izeba
ta oin berriro mendira.Abancay herrira
Publicar un comentario