viernes, 12 de diciembre de 2008

NASCA

Tximua
Panamericana errepidea

kolibria
Apa,
Bueno Ica eta Huacachina utzi ta Nasca ( edo Nazka , nazca...) aldera abiatu nintzen, goizean goiz.Pare bat ordutara dau Nazca herria, ta ez da Ica bezain basamortu a, baino oso oso lehorra da eta bero sentsazioa handiagoa iruditu zitzaidan.Terminalera iristean, jende asko espero nuen tour-ak, hotelak...eskeiniz, baina ez zen horrela izan, pare bat bakarrik gerturatu ziren eta oso modu onean gainera.Esan zidatenez, goizean okerragoa da , zeatik turista asko goizaldeko 6ak inguru iristen dira eta 7etan hasten die hegaldik marrak ikusteko.
Hostala hartu, dutxa bat eman eta bueltatxo bat ematera jun nintzen herria ikusteko.Ez da beste munduko ezer, kale nagusi txukun bat dauke, trafiko gutxi...baino bero handia.Hegaldiak ze preziotan zeuden ikustera jun nintzen ta denak 50 dolar inguru zeuden, ez zan bat bera ere merkeagoa (ikusten danez dijoz "sobraus" ta ez zaie inporta bezero bat galtzea).Azkenen bi tipa katalanekin topo in nun ta beraiek goizean egindako hegaldia oso ondo egon zala esan ziaten, beraz konpainia berdinakin hartu nun txartela.Eguna herria bisitatzen pasa nun ta goiz ohera.
Hurrengo goizen, 7 .30 tako abiatu nintzen aeroportu aldera, bi holandes, suitzar bat eta koreo-kanadiar batekin.Nola ez, dena berrio ere ingeleses hitzegin beharra.Aspergarria da benetan, gaztelera hitzegiten den herrialde batetan ingelesez hitzegin beharra, zeatik ingeles...askok ez dute esfortzu minimorik egiten gazteleraz hitzegiteko ( gracias edo adios sinple bat ere ez) ta nei askotan tokau zait gauzak itzultzea.
Aeroportuan pixkat etxoin eta gero hegazkin txiki batera sartu ginen, plano txiki bat eman ziguten irudiak non zeuden identifikatzeko eta martxa.35 minutuko hegaldia, irudiak azkar eta gaizki ikusi eta buelta.Irudiak betidanik nauzken idealizauta, eta bistadizo honekin errealitatea ikusi det.Ez du pena merezi .Agian globo baten ondo eongo zan baino agentzikok esan zidanez, hegazkinak diru gehiago ematen do eta ez dute globo zerbitzu bat jarri nahi.En fin, hoberena hegaldia izan zan, inguruko paraje lehorrak, mendiak, panamericana errepide zuzen zuzena...
Hegaldia ta gero, berriro herrira, gosaldu ( hegaldia gosaldu gabe egitea gomendatzen da) eta Abancay-rako autobus txartela hartzera jun nintzen.
Bazkaldu ta gero, beste bueltatxo bat eta 8 tako autobusa hartu nun. Autobusa ikaragarria: larruzko eserlekuk, toki asko, hankak jartzeko lekua, afaria, ...Lastima errepidea oso txarra zala eta ezin izan nu tajuz lorik egin.Goizaldeko 5 tako Abancay-n neon, hostala hartu ta lota.
Abancay herri txiki bat da mendi tarten, Apurimac probintzian, Ampay mendipean eta egun pare bat pasako ditut hemen , pixkat aklimatatzen juteko.
Bihar, 3-4 eguneko ibilaldi bat hastera noa Choquequirao herri Inka ikusteko.Machu pichun antzekoa omen da bain duela urte gutxi aurkitu zuten eta oindik ez dago erabat ikusgai.Machu pichukin dauken diferentzia da ezin dala autobusez...igo eta 3 bat egun behar diela oinez aldapa gora.Nere kabuz in behar det, gia gabe, ondo seinalizatua omen daulako.( enpresa batekin kontratatu ezkerop ia 500 dolar die, ta no es plan).
Aber zemuz ateatzen dan, kontauko det bueltan
ala aio
p.d: Choquequirao-tik machupichura ere bidea dau, beraz indartsu banau eta ura eta jatekoa soberan badauzket igual aruntz jungo naiz.8-10 bat egun izango die, beraz igual astebee notiziaik gabe eongo zeate.Don't worry

1 comentario:

Anónimo dijo...

Bukatu al dezu mendi ibilera?Kontatu zerbait, hemen irriketan gaude eta!
Ondo-ondo segi.
Izeba.