Lokutorio baten oharra.Irakurri letra txikia.Bolibia is diferent
Cochabamba kristoaren sabeletik
Cochabamba.Eguzkia laino tartetik sartuz
Apa,
Aurrena esan pasa ditudala Peru ta Boliviako argazkik. Kliklatu hemen.
Aurrena esan pasa ditudala Peru ta Boliviako argazkik. Kliklatu hemen.
Bolibiako karpeta Peru karpeta barrun dau, ez dakit zeatik.
Bueno pasa da referendum eguna.Baiezkok irabazi do ( Evo-n aldekok) ta momentuz lasaitasuna da nagusi, baino tentsioa nabari da.
Eguna lasaia izan zen.Gaueko 12tatik aurrera zirkulazioa moztuta zeon Bolivia oson, alkohola 48 lehenagotik debekatuta zeon ( saltzea eta edatea) eta kontrol ugari zeuden hirin bertan.Kuriosoa zan ikustea nola kale guztik utsik zeuden ikustea, jendea bizikletan, oinez, dendak itxita...
Hori bai, atsaldeko 6 tan ( debekua altxatzen zen ordua), berriro dena autoz bete zan.
Egun hauetan gauza dexente in ditut.BErtako Erik-ekin gerauta neon ostegunen.Trago batzuk hartu, afaldu...primeran.Oso tipo jatorra.
Hurrengo egunen Erik-ekin bazkaldu ta gero, bere arreba ta lagun batekin "Cristo de la Concordia" estatua ikustera igo ginen.Teleferikon igotzea gomendatu zidaten, lapur dexente ibiltzen direlako bide baztarretan.Teleferikon igo ta euria!, baino bueno, bistak ezinobek zien.Rio de Janeirokoa baino handiagoa omen da,metro batzuk altuagoa.Nei ez zitzaiten hain haundia iruditu.
Bertatik jeitsi ta afaltzera jun ginen herriz bestalde daon jatetxe batera ta gero kafe pare bat hartzera ( alkohola iada debekauta zeon).
Larunbaten festa batera gonbidatuta neon:Erik-en unibertsitateko lagunekin, horietako baten etxen.Naiz eta alkohola debekauta eon, litro dexente zeuden bere etxen: Whisky, Singani ( bertako likore bat, tekilan antzekoa)...Hor ibili ginen edaten ta kartatan, dadotan...ezin bait zen iskanbila montau musikakin.12k baino lehen, korrika baten taxi bila, zeatik gero ez zien eongo.
Igandea lasai pasa nun.Ez zeon ezer iteko, ez autobusik, dendak itxita...eta paseo bat ematekin konformatu behar, hiritik atera gabe, arriskuagatik.
Kuriosidade bezela esan, botazio mahian egon beharreko bat baino gehio, mozkortuta agertu zala igande goizen ( teorin 48 ordu lehenagotik debekauta dau edatea), batzuk ezin izan zuten bozkatu arazo teknikoengatik ( derrigorrezkoa da bozkatzea, bestela: isuna), besteek baiezkoaren aldeko kanpainakin jarraitzen zuten bozka mahian bertan ( mahaikideak zien), kartoizko kutxatan bozkatzen da, herri askotan kale erdin...Bolibia is different.
Hauxe izan da gutxi gora behera Cochabamban pasatakoa.
Gaur gauen Sucrera noa, Bolibiako hiriburua.Ta bertatik "salar de Uyunira".Munduko gatz basamorturik handiena.Ikusgarria omen da.Kontauko dizuet.
Ala ba, ondo segi ta aupa Ordizi ( behingoz ez do Donostin galdu)
Gorka