Yura bidean
ur- jauzia
ur-jauzi azpin
ur-jauzira bidea
santa catalina
santa catalina
Misti sumendia
Apa,
Urte berria hasi da, dirudienez oso urte txarra izango da, baino bueno, datorrena datorrela, pasako da.
Arequipan jarraitzen det oindio, gaur gauen ( 1 a.m) colca kanoia ezagutzera abiatuko naiz.& bat orduko bidai bat eta gero, cabanaconde herrira iristeko intentziokin noa eta bertatik 3 bat eguneko ibilalditxoa.Nere kasa dena, espero det dena ondo ateratzea ( asko eta askotan galdetu beharko diet bertakoei norabidea).
Colca kanoia munduko sakonetarikoa da eta oso ikusgarria omen da, kondorrak, zuhaitzak...Hori esaten dute behintzat turismo agentziek.Nik nere kasa gauza desberdinak aurkitzea espero det.
Egun hauetan gauza dexente in ditut, eiffel-ek indako zubi bat ikusi, herri inguruk ezagutu, erosketa batzuk...
Astelenen Titokin bizikletan ibiltzea jun nintzen.Titok mendi bizikletakin jeitsierak iten ditu eta Hiritik kanpo mendi aldera eraman nindun.Hasieran primeran, pixkat goruntz zan pista baina eramankorra, baina dexentetan bidetik atera eta izugarrizko aldapatatik sartzen ninduen Titok.Gainea harriz betetako aldapak ziren askotan, baino en fin, batzutan bizikletatik jeitsi ta kitto.Hala ere oso trabesia polita in genun parke ekologiko batetik, 5 bat ordutan.Askotxo neretzako, urtetan bizikletan ibili gabe egoteko.
Anekdota bezela esan, mendi koxkor baten bertako fruitu batzuk aurkitu genituelka.Kaktus batetik ateratzen die fruituk ta kiwi antzekoa da baino pintxo batzukin.Plastiko batekin fruitua hartu eta barrura, beti ere azala kenduta.Gauza da pintxo "txiki" hoiek ebai barrura jun ziela eta biok hor ibili ginen pintza txiki batzukin atera nahien.Azkenen ahon pintxo gutxi batzuk genituela jarraitu genun bide lehor horietatik.Hurrengoako ikasi deu, baino fruitua oso ona zeon.Izena ahaztu in zait.Gero Titon etxen afaldu nun, bere familiakin.Oso jende atsegina benetan.
Astearten Santa Catalina monastegia ikustera jun nintzen, arequipa erdi erdin.Oso monastegi ikusgarria da, herri bat bezalakoa da eta kalek andaluziako hirien izenak dauzkie( kordoba, granada...), etxetxo guztik kolorez margotuak...eta dena oso ondo zaindua.Klausurako konbentuia izan zen urte askotan, dirudunentzat, eta gela bakoitzak dekorazio berezia dauke,familiek emandako diruaren arabera.lurrikarek ere dexentetan suntsitu dute baino berreraikia izan da askotan.Oso toki gomendagarria.
Eta atzo Tito, bere ama eta bi lagunekin Yura herrira jun ginen.Bertan ur termalak daude baino gu kaskada bat ikustera jun ginen.10 bat kilometrora daude eta bide erdia lur basamortu batetik egiten da, gora-behera, baino ez da gogorra.Nahiko erreza da galtzea pista asko bait daude.Bide erdia in eta gero, kanoi baten barrutik dijo bidea.Hemen erreka batetik goruntz jun ginen, sandaliak jarrita.Bidea erreza da baino arkaitz dexente pasatu behar die eta kontuz ibili beharra dau.Bideanj ur jauzi txikik ikusten die baino kanoian bukaeran daon kaskada ikusgarria da.35 bat metro gdauzke eta putzu txiki batera doa, gero erreka bihurtuz.Bertan ordu erdi inguru eon ginen uretan eta kaskada azpin.Min pixkat ematen zon, baino bueno.
Buelta bide berdinetik in genun, hasieran errekan behera eta gero basamortutik.Hemen galdu in ginen eta buelta haundixeagoa eman genun, baino iritsi ginen Yura herrira berriz ere.Kaso aparte Titon ama.67 urte dauzke eta ia ia gu baino hobeto ibili zan errekan gora eta behera eta basamortuko aldapatatik.Ikusgarria.Ondoren autobusan zain eon ginen ordubete inguru errepiden eserita,Garagardoa eta Kola Escocesa ( bertako freskagarri bat, fruitu desberdinak nahastutako freskagarria.Oso gozoa) nahastura bat edanez.
Hau izan da gutxi gora behera nere astea.Esan bezela, gaur gauen mendi aldera noa, beraz 3-4 egun eongo naiz inkomunikauta.Espero det iganderako bueltan eotea sano y salvo.
Enterau naiz Legazpi eta Euskal Herria zurituta daudela.Ba animo, seguru baten bat lanera jun gabe geau dala.Animo bestei.
Portzierto, enterau naiz ebai, Haztegiko jaiotza Machu Picchu bihurtuta agertu dala.Argazkin bat eskertuko nuke.Seguro ogi berri gainen bizi dan paparazzik baten bat atea dola.
Ala ba, a jugar a pala.
Gorka
3 comentarios:
Muy guapas fotos nen, ta gora bizikletak!!!!
Ba.... jaiotzaren argazkiaren asuntoan ez dezu asmatu eta en cambio lanera joan gabe gelditzearen asuntoan bai!
Eta jaiotza horren argazkirenbat bilatzen saiatu naiz interneten baina ezerre.. Igual bihar oaindik desmontau gabe badago botako diot argazkitxo bat, aunke kristala eonda..
Ale ondo segi!!
urte berri on!!!!!! 5 ordu txirringan ibilita nola zaude? dana ondo?je,je,je...
pozten naiz dana ondo dijola jakiteak. hola jarraitu ta idatzi!!!!
eskuminak maider ta alainen partetik!
muxu
Publicar un comentario