bistak
Death road
Amildegia
Haserako tramo asfaltatua
Taldea ( argentinarrak, frantsesak...)
La PAz
Apa,
Iganden iritsi nintzen La Paz-ea, Bolibiako "hiriburua".( benetako hiriburua Sucre omen da).Hiria Eibar bezelakoa da baino " alo grande".Zulo baten dau ta etxek mendi guztia okupatzen dute.
Atsaldea Sylvain-ekin hiria ezagutzen pasa nun ta bera agurtu ta gero afaldu ta lotara zeatik hurrengo egunen goiz jeikitzea tokatzen zan bizikletan txango bat iteko.
Astelen goizen 7tako neon gerauta hostal baten, bertan gosaltzeko.Gosaldu ta gero ekipoa probatu(kaskoa, kamiseta...)ta "La Cumbre" aldera abiatu ginen furgonetan.La Cumbre 4700 metrora dau ta elur pixkat zeon.Lastima lainotua zeola ta ezin bistak disfrutau.
Hemen hasi behar zan gure abenturatxoa.Erropa jarri, bizikletak rebisau ta martxa.
Ibilbidea erreza: 64 km ( bai, 64 km ) aldapa behera. 4700 metrotik 1200metrora, Yolosa herrian. IZUGARRIA.
Haserako kilometrok bide asfaltatu batetik die, trafiko pixkatekin baino errepide zabala.Lehen esan bezela lastima eguraldia.Lainotua ta noizbehinka euria.Halere nahiko azkar jeitsi ginen gia bat aurretik zeola. Biden zehar gelditu batzuk in behar die (polizi kontrolak, besteei itxoin...), baino asko disfrutatzen da.
Bide erdia in ta gero dator hoberena.Asfaltoa utzi ta lur bide baten sartu ginen.Hemen hasten da "la carretera de la muerte"( klikatu hemen) deritzona.Iada ez dauke trafikoik baino bere garaian ia egunero hiltzen zan baten bat,ze bide estua da, euritsua, ezkerreta 600 metrotik gorako amildegia...
Uste ez bezela, ezkerretik juteko esan ziguten, amildegi ondoan.Arrazoia: lur erorketak, mantenimentuko langilek...eskuin alden eoten die ta kurba itxi baten ondoren aurkitu ezkero, ordun arazok.
5 laguneko taldetxoa aurretik jeitsi ginen, nahiko azkar eta gelditu bakoitzean arriskutaz informatzen gintuen giak.Nola lainotua zeon ez genun amildegik sakonera ikusten, pena bat.Halere horrek beldurrik gabe jeisten lagundu zigun.
5 bat ordutan in genun dena,gehiena euripean ( nik nahiago euria eguzkia baino) ta bukaeran dutxa ta bazkaria zain geneuken.herria Oihanen ( ez dakit hatxea nun jarri) dau kokauta ta moskitoek bere lana gogotik in zuten.Baino tokik merezi do, babana ta koka landarez betea.
3o eurotan lortu nun ( gosaria, bazkaria, garraioa, ekipoa...barne), uste baino merkeago.Uda parten garestigoa omen da.
Batenbat La Paz-era etortzeko gogokin baldin badau, dudaik gabe gomendagarria.64 km aldapa bera ez die edonon ikusten.
Gaur bertako lagun batekin pasako det atsaldea ( goizen El Alto auzora jun naiz, merkatua ikustera.Ikusgarria) ta bihar segurona Cochabamba aldera ingo det.Ez dakit ze aurkituko deten bertan baino ez dauket La Paz-eko euripean egoteko gogoik .
Ala ba ondo segi
Gorka
3 comentarios:
bizikleta baten gainen 64 kmtako aldapa behera bat harrapatuko banu, no paro hasta la antartida...
portzierto, hemengo notizinbat emateagatik... aurten ihauteritan zapatun jende guztie san ferminez disfrazauta ateatzeko bilerak egiten ai dia, bazkarie, desfile pare bat karrozakin...
Le mantendremos informado..
Zaindu taondo ibili! Aio!
zerbait banekin hortaz.
Ta zeinek in behar do zezenan papera?
Joseba hemen Ormaiztitik komunikatzen. Aber. Gauza bat azaldu behar diak Gorka.
64 km. bizikletan ta aldapa behera... ta BOST ORDUTAN!!! Jesusen abituallamientoa ein zenduen eo bizikletan pedalai eskukin eraitten ziozuen? Badakik Iñakik 90 km orduko ziztun jeisten ziala Eitza...
Publicar un comentario