jueves, 1 de enero de 2009

Urte berri on

Arequipa
Arequipa.Eliza baten klaustroa

Arequipa.Plaza de armas
Apa,
Aurrena Urte berri on denoi, espero det ondo pastu izana festa egun hauek.
Nik egie esan ez det aparteko ezer egin azken egun hauetan, lasaitasun pixkat beharren neon.
Machu picchu ikusi ta gero, Cuscora bueltau nintzen.Eguraldia nahiko txarra izan zan, euria egunero...Cuscon Sacsayhuaman-ko ruinak ikustera jun nintzen, hiri erditik 2 km-ra.Oso politak die, baino eurik ez zon laguntzen, beraz ez nun gauza gehio ikusi Cuscon.Gainea janarin batek kalte in zian ta pare bat egun nahiko gaziki pasa nitun.
Larunbaten, hilak 26, Arequipa aldera jun nintzen autobusen.) bat orduko bidaia da, ta egie esan nahiko gaziki pasa nun autobusen, batez ere aurreneko 4-5 ordutan. Gainea bidai erdialden, Juliaca herrin geratzean, 15 bat pertsona igo zien gauzak saltzea.Normala da Perun, ecuadorren...saltzailek igotzea autobusera janaria, edaria...saltzera onddo bait dator bidai luzetan, baino hemengoa gehiegizkoa izan zan.Denak batera igo zien denetarik saltzera; Goxokik, koka kolak, Ura, patata frijituk, bufandak, txanok, arkume egosia!!. Tripak nauzken bezela eta gende guztin traste denak nere gainen nauzkela, bidaia noiz bukatuko zain geratu nintzen.Azkenen txoferra igo zan ( 2 pisuko autobusa zan ) jendea kaleratzera.
Azkenen iritsi nintzen Arequipara eta gorputza gauza askotako ez naukenez, hostal batera jun nintzen zuzenen.Hemen ere taxistekin burrukan ibili beharra dau prezioa zehazteko.Egie esan ez zait regateoan ibiltzea gustatzen baino hemen ez dau besterik zeatik ez da normala dauden diferentzik.Gainea askotan esaten dizue :"6 soles amigo pero te lo dejo en 5 soles nomas" . Ta nik esaten diet aber zeatik iten diaten deskontua, prezioa 6 bada.Aurpegia aldatzen zaie ta ni beste taxi batera juten naiz galdetzera.Askotan distantzi berdina itteko leku beretik, 5 prezio desberdin eskatzen dituzte taxistek.En fin, denborakin ikasi det taxistekin tratatzen ( askotan modu txarren trataraztea behartzen naute).
Arequipan lagun bat dauket,Tito, ta bere etxera jutekoa nintzen, baino esan bezela hostal batera jun nintzen osatu harte.
Astearten geratu nintzen Titokin ta kapoeira klase batera eraman zian, kapoeira talde batekoa bait da.Entrenamentua ikusi ta gero garagardo batzuk hartzera jun ginen ta gero bere etxera, zentrutik 10 bat minutura.
Hurrengo egunen bertan gosaldu nun ( guakamole, ogia, papaya zukua eta bertako zereal batekin eginiko edari beroa) Tito eta bere amakin. Oso pertsona atseginak benetan.Asko bidaiatu dute eta denbora dexenten aritu ginen hirurok hizketan.Eguerdin berriz ere beraiekin bazkaldu nun ( langostino txikik eta arrozakin indako zopa antzeko bat, oso goxoa) eta atsalde parten hostal batera jun nintzen, zeatik Titon familiakok etxera zetozen eta ez nun molestau nahi.Beraz 31 gaua bakarrik pasa behar nun.
Atsalden buelta bat eman nun zentrotik giroa ikusteko ( leku guztitan bezela, poztasun faltsu bat, konfetik, papa noel txanok...eta alkohola nonhai) eta zerbait afaldu ta gero garagardo bat hartzera jun nintzen.Tabernan Frantses batzukin topo in nun eta pare bat garagardo hartuta, plaza nagusira jun nintzen urtea bukatzeko.Bertan jende dexente zeon eta 12k ematean izugarrizko petardo, suziri festa hasi zan.Ez zan udaletxek antolautako ezer, jendek bere kabuz botatzen ditu petardok...eta egie esan ez do konfidantza askorik ematen ze petardok kalen erosten ditu jendek.ordu erdi ta gero kale zentriko batera jun nintzen.Bertan jendetza izugarria zeon, gehienak turistak eta egie esan ez nauken batere gogoik bertan egoteko.Bueltatxo bat eman nun ingurutatik, baino panorama ez zan nere gogokoa.Gainea bertako diskoteka asko eta askok ez dauzkete seguridade kondizio minimorik eta ezagututa hegoamerikarren "jaleo" grinak, hostalera bueltau nintzen 1.30 ingurun.
Hurrengo egunetan Titokin eskurtsioren bat ingo det, eguraldiuaren arabera.Seguraski kaskada batzuk ikustera jungo gea eta arequipa ingurutan bizikleta rutatxo bat ere ingo deu.
Eguraldia oso ona izan ezkero, El Misti sumendira igotzea nahiko nuke, 5800 metrora baina elurrik gabe eta zailtasun teknikorik gabe.Ikusiko da.
Bueno ba, kontatzen jarraituko det .
Ondo segi ta txintxok izan.






1 comentario:

Anónimo dijo...

Earrak abenturak motel! Beti bezala al detalle azalduta, ezer ez galtzeko modun!
Hemen elurra ari du aspaldi ikusten ez zan bezala, donostin ere bota du.
Enterauko zinan baina beno, gabonetatik informatzeko gutxi daonez, pues elurre...
Zaindu ta hurrengo konexioa arte! jejeje