Cristo de la concordia.Cochabamba
Cochabamba plaza
Apa,
Egie esan eguraldik lagundu gabe jarraitzen do.Egunero euria, eskerrak ez don hotzik iten.
Bizikleta txangoa ta gero, astearten Alexandrakin ( CS) elkartu nintzen.Tonto tonto goizaldeko 2k arte ibili ginen La Paz-eko gaua ta de paso bertako jende gehio ezagutzen.Primeran pasa nun ta gainea batere arazoik gabe ( La Paz munduko hiririk arriskutsuenetarikoa da).Hurrengo egunen, paseo luze bat eman nun hiria pixkat gehio ezagutzeko ta altitudea nabari da.Nola dena aldapaz beteta dau, arnastea gehio kostatzen da.Atsalden berriz ere Alexandrakin gerauta neon ta bere lagun batzukin trago batzuk hartzea jun ginen.
Asko gustau zait La Paz, baino euripen ezin da gauza askoik in, beraz gauen autobusa hartu nun Cochabamaba aldera. 7 bat ordu autobusen sartuta ( oso komodoa baino kalefazioa a tope) ta gaur goizen iritsi naiz herrira.
Herri hau famatua da batez ere, ze ondoko menditxo baten kristo handi baten irudia dauke (Rio de Janeirokoaren kopia handiagoa).Gaur atsalden bertako tipo batekin elkartuko naiz ta ateburun berriro martxa.Ez dakit zehazki nora baino.
Jakin, iganden erreferendum-a daola Bolibian.Konstituzioaren alde edo ez.Seguraski baiezkok ( Evo-n alde) irabaziko do, eta istiluk eongo die seguro.Bertan eonda ikusten da Evok ez daukela Europan daukeun irudia.Gobernun daonetik preziok ikaragarri igo omen die, nazio erdia kontra dauke, hauteskundetan "putxerazo" garbik...eta ekialdeko Bolibia oso aserre dauke.
Kuriosidade bezela, hauteskunde eguna baino 48 ordu lehenago debekatuta dau alkohola saltzea, botaztea obligazio bat da ( bestela isuna)...
Espero det ezer larririk ez pasatzea ta asteburu lasai pastzea.
Ala ba, ondo segi
Gorka
4 comentarios:
Hauteskundeen berri zuzenean eman dezakezu orduan!
Nola egiten duzu hainbeste jenderekin kontaktatzeko?.
Muxu bat.
izeba
karisma
ja ja ja... horri espainol modernon "jeta" deitzen diote...
Ta ihauteritaz galdetzen dezuna beste bloken, ba.. oaindik berde xamar dao por ke karrozatan lana egiteko leku bat falta da, hori izandakon ya gauza zentratuko da, baino suposatu dezakezunez, beti bezela badao jendea mozorrokin kanpanadea eman nahi duna...
nik Julen Madina-n papera beteko det " a distancia".ETB-ko mikroa ta guzti
Publicar un comentario