viernes, 16 de enero de 2009

titicaca (20.000 leguas de viaje submarino)

Apa,
Aurrena esan 2 hilabete ta gero Peru utzi ta ia Bolibian naola, copacabana herrin, titicaca laku ondon.Oso herri polita, oso turisticoa.Silvain ( frantzia) eta Carmen ( valencia)-ekin nau ta pare bat egun pasako ditugu.
Ta oin atzo Punon pasatakoa kontauko det.Oso serioa da ta naiz eta parregurea eman ( nik ebaui parre iten det ) oso asunto serioa izan zan.Eskerrak ez zela ezer pasa.ona hemen.
Asteazken goizeako tour bat hartuta nauken Titicaca lakuko irla batzuk bisitatzeko.Gaua baten pasako genun, festa txiki bat..ez da nere gustoko planik onena baino irlak ezagutzeko modu oberena da.Portun bidaikidekin elkartu ( frantsesak, argentinok, australianok...)eta barkun sartu ginen.Hasieran primeran, lakua oso lasaia. Huros irlak bisitau genun aurrena.Totora landarez indako irlajk die, bertako jendea ezagutu genun..
Ondoren Taquile irlara jun ginen, bertan bazkaldu, paseo txiki bat eta betako ohiturak, jazkera...ikusi genun.Taquiletik Amantani irlara jun ginen, bertan tokiko familiekin hostatu hartui genun.Ni Silvain frantsesakin jun nintzn etxe batera.Nahiko ondo zeon, umeekin futbolen ibili ginen (4000metrora!!!oso gogorra), familiakin afldu ta gero festa batera.Mutilak pontxoa jarrita ta neskak gona eta alkandora jarrita agertu ginen.Bertan garagardo batzuk, dantza tradizionalak...ikusi eta etxera.Dena turistari begira, nahiko kutrea nere ustez.
Hurrengo goizen San sebastian eguna ospatzen zuten hemen, eta mendi tontor batera igo ginen ritualak, dantzak,...ikustera.Mendin familiakin bazkaldu eta berriro barkura.Nik batez ere silvain-ekin eta neska argentinar batzukin in nun tratu, oso jende atsegina ta baera jeitsi ginen porturantz.
Behin barku barrun lasai lasai jun ginen Puno aldera, eguzkipean hizketan...Ordu bete ta gero, freskatzen hasi zan ta haizea ebai fuerte xamar beraz barku barrura sartu ginen ( hasuieran "teilatuan" geuden.Gutxnaka batzuk mareatzen hasi zien, barkua asko moitzen zan naiz eta olatuk ez zien ikaragarik.Barkun Brasileiro bikote bat zeon, 50 urte inguru, ta senarra uneoro zeon txantxak iten, salbabidas-a hartzen...minutuk pasa hala barkua gehio moitzen zan ta ia bolkatzera iritsi ginen, batzuk asko beldurtu zien, beste batzuk parrezka...baino momentu baten atzen zeon ingles bat korrika sartu zan kapitaina zeon tokiraino, gaizki esaka, oso aserre...Gauza da inglesa marinela dala ta ikusten ai zan urpera gindoazela.Kapitainan ondon jarri ta aginduk ematen hasi zan.Esan beharra dau kapitainak aurreko gauen asko edan zola ta lokartzen ai zala!!
Inglesa eta beste frantses marinel batek kargu hartu zuten eta beste portu batera eraman gintuzten.Biden kalamidade ugari, denak txakekok jarrita, kristalak autsita...
Azkenik iritsi ginen portu batera, susto ikaragarria pasa ta gero, batzuk negarrez...Gero agentzira jun ginen esplikazio eske, berriro ez gertazteko....baino ez ziguten kasu handirik in.Azkenen Peruko Marinara idatzi bat bidali genun denak sinatuta, baino ez det uste gauzak hobetuko direnik, en fin oso tristea.Frantsesak beraien enbajadan kexu bat aurkeztu behar dute.
2 ordutik gora pasa genun olatu tarten, batzuk beldurtuta, negarrez, mareauta...eta ni ta bi neska argentinar barrezka.Lasi neon, pixkat mareauta baino lasai.Ez nun benetako arriskua ikusi jendea txalekok jartzen hasi zan arte ( brasileiroa aurrena izan zan ta ez zon emazten eskua askatzen, logikoa).Kristalak austen hasi zienen gehio ardurau nintzen, baino orokorren ondo pasa nun trantzea.Batzuk hurrengo urten afari bat ittea proposau zuten, ez det uste ingo deunik baino seguroa da ez zaigula sekula ahaztu behar atzoko eguna.Gainea asko copacabanan gaude eta oindio ortaz itzegiten ai gea.
En fin, , eskerrak ez zan ezer larria gertau ta dnak osoik atea ginen.Kapitaina igual oindio resakakin eongo da, lastima.Espero det lizentzia ( baldin badauke ) kentzea eta barkuk seguridade minimok izatea ( ez zauken argirik, balizaik, bengalak,ezta irrati triste bat, eta mobilak ez zon balio...).
Oin txip-a aldatu ta beste lurralde baten sartu naiz, espero det Morales jaunaren lurrak ondo tratatzea.
Portzierto, gaur aduanan Orkatz, oiartzungo laguna ikusi det.Galeses eon ginen batera eta Lanean ere batera ibili ginen.Amerika ari da ezagutzen motorren ta ilusio handia in dit berriro ikusteak ta baez ere sorpresa itzela
Ala ba, argazkik jarriko ditut bihar ze gaur ez dit uzten
Aio
Gorka
P.D:Indar pikera dijola esan diate, ez det uste ain larria izango denik baino informazio fidagarriagoa eskertuko nuke.Halere ni bueltatzeako remontauko do, seguro.

3 comentarios:

Unknown dijo...

Kaixo Gorka,
Baimenik eskatu gabe zure abenduraren berri sartu dugu ZingiZangon, hemen:
http://www.zingizango.com/albisteak/gorka-anduezaren-bloga-legazpiarrak-edonon/

Ondo ibili eta itzulerara arte

Anónimo dijo...

meritu earra dakak motel! 4000 metroko altueran eta barku baten ia urazpira joatea!
Si bebes no navegues!

Gorka dijo...

ikustekoa izan zuan nola tipo inglesak barkua zeharkau zon "pasamontañasa" kentzen ai zala ta fucking boat...esanez.Denak mutu gerau ginen.azkenen bere izakera gogorrak salbatu gintuen.